wrapper

Oharrak

Kale garbiketa zerbitzurako barredora makina baten hornidura

Alkateak 2016ko abuztuaren 4an emandako Ebazpen bidez onartu da publizitatea eginez eta prozedura negoziatua erabiliz Azpeitiko Udalaren kale garbiketa zerbitzu publikorako garbitzeko makina baten hornidurarako deialdia.

Sektorte Publikoko Kontratuen testu bateratua onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Errege Dekretu Legegilearen, 154 artikuluan xedatutakoaren arabera, kontratuaren formalizazioari publizitatea ematen zaio.

1.- Entitate Esleitzailea:

a) Erakundea: Azpeitiko Udala.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Udal Idazkaritza.
c) espediente zenbakia: 105K

2.-Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: hornidura.
b) Helburuaren azalpena: Azpeitiko Udalaren kale garbiketa zerbitzu publikorako garbitzeko makina baten hornidura burutzea.
c) Ataletan banatzea: ez.
d) Ibilgailua entregatuko den lekua: Azpeitia (Urola kalea, 6)
e) Entrega egiteko epea: 1 hilabete
f) Kontratazio profilean iragarkiaren atera zen data: 2016-10-05 (bigarren aldiz).

3.- Esleipenaren tramitazioa eta adjudikatzeko era.

a) Izapidetzea: Ohikoa.
b) Prozedura: negoziatua, publizitatea erabiliz.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

114.950 € (% 21ko BEZ barne). Kantitate bera izango da kontratuaren balio zenbatetsia.

5.- Esleipena.

a) Eguna: 2016-12-26
b) Kontratista: AEBI SCHIMDT IBÉRICA S.A. (Pablo Hernandez Fernandez).
c) Zenbatean esleitu da: 103.455,00 € (% 21ko BEZ barne).

6.- Formalizazio data: 2016-12-26

Eta hau guztia denak jakinean izan daitezen argitaratu da.

Azpeitian, 2016ko abenduaren 27an.- Alkateak.- Eneko Etxeberria Bereziartua.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information