wrapper

Oharrak

Izarraizpeko atearen proiektuko lanak

"Izarraitzpeko Atea parkea" proiektuan jasotako lanak gauzatzeko lizitazio iragarkia. Publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren bidez, eta ohiko tramitazioa.

1.- Entitate Esleitzailea:

a) Entitatea: Azpeitiko Udala

b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Udaleko Idazkaritza.
c) Espedientearen zenbakia: 113K
d) Kontratazio profilaren helbidea: www.azpeitia.eus

2.-Kontratuaren xedea.

a) Kontratazio espedientearen hasiera: Alkatetzak 2016ko azaroaren 16a.

b) Helburuaren azalpena: "Izarraitzpeko Atea parkea" proiektuan jasotako parkea eraikitzea.

c) Lanaren exekuzio lekua: Loiolako Ignazio etorbidean dagoen Esklabak eraikuntzaren aldameneko terrenoan.

d) Lanak egiteko epea: lau hilabete kontratua sinatu ondoren.
3.- Izapidetza, prozedura eta adjudikatzeko modua.

a) Izapidaketa: Ohikoa.
b) Prozedura: Publizitaterik gabeko prozedura negoziatua (gaitasuna duten hiru enpresari eskaintza egitea eskatzea).
c) Negoziazio erizpideak:
- irizpide ekonomikoa: 0-55 puntu (Administrazio baldintza zehatzen 16. klausulan jasotako formula ezarriz).

- Proposamen teknikoa: 0-35 puntu (goian jaso den dokumentuaren klausula berean argitzen da negoziazio erizpidea )

- Bermearen luzapena: 0-10 puntu (goian jaso den dokumentuaren klausula berean argitzen da negoziazio erizpidea )
4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

-Lizitaziora aurkezteko oinarrizko aurrekontua, guztira 226.029,59 €koa izango da, %21eko BEZ barne.

186.801,31 €-ko oinarri prezioa gehi 39.228,28 €ko BEZa.

6.- Bermeak.

Behin-behinekoa: ez dago.

Behin betikoa: Esleipen prezioaren %5 (BEZ gabe).

7.- Eskatzailearen betebehar bereziak.

a) Kaudimen ekonomiko, finantziario eta teknikoari buruzko agiriak: Administrazio Baldintza zehatzen agiriaren 18.1 klausularn f) apartatuan jaso dira:
- Kaudimen ekonomikoa: SPKLTB-ren 75. artikuloa.

Kaudimen teknikoa edo profesionala:
Obrari lotutako baliabideak.
Azken 10 urtetan egindako lanak.

8.- Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu.

a) Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu: AZPEITIKO UDALA.

b) Helbidea Enparantza nagusia 5.
c) Herria eta Posta Kodea: 20730 Azpeitia
d) Telefonoa: 943.157200 eta 943.157198.
e) Telefaxa: 943.157201.
f) Helbide elektronikoa: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

9.- Eskaintzak nola egin.

a) Eskaintza egiteko azken eguna: 2016ko abenduaren 2a.

Epe bera izango da dokumentazioa edota informazioa jasotzeko.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Baldintza Administratibo berezien orrian zehazten dira.

Plegu ekonomiko-administratiboak, plegu teknikoak eta gainontzeko dokumentazioa Udalaren Kontratazio profilean daude. Kontratazio profila Udalaren web orriaren barruan dago.

c) Aurkezteko tokia: Azpeitiko Udaleko Erregistro Orokorrean.

Proposamenak aipatutako lekuan astelehenetik ostirala bitartean, goizeko 9etatik eguardiko 14:00etara aurkeztuko dira eta larunbatetan 12:00 etara.

Proposamenak posta bidez ere bidal daitezke. Kasu horretan, bidalketak Postetxeko bulegoan duen data egiaztatu beharko du enpresariak eta egun berean eskaintzaren bidalketa kintratazio organoari jakianarazi, telegrama edo faxez. Bi baldintza horiek betetzen ez baditu, proposamena ez da onartuko, baldin eta kontratazio organoak, aipatutako epea amaitzen den egunean baino beranduago jasotzen badu hura.
Hau guztia denen jakinetara jartzen da.

 

Dokumentazioa

Plegu administratiboak

1. Proiektua

2. Memoria

2.1 Hondakinen kudeaketa

3. Planoak

4. Aurrekontua

5. Baldintza pleguak

6. Segurtasun eta osasun azterketak

 

ESLEIPENA

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information