wrapper

Baigera Ieko taberna-jatetxearen kudeaketa

Azpeitiko Enparan kalea, 6an dagoen BAIGERA I gizarte zentroko taberna-jatetxe zerbitzuaren kudeaketa emateko lizitazio iragarkia. Prozedura irekia eta ohiko tramitazioa.

 

1.- Entitate Esleitzailea:

 

a) Entitatea: Azpeitiko Udala

 

b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Udaleko Idazkaritza.

c) Espedientearen zenbakia: 108K

d) Kontratazio profilaren helbidea: www.azpeitia.eus

 

2.-Kontratuaren xedea.

 

a) Kontratazio espedientearen hasiera: Alkatetzak 2016ko urriaren 26a.

 

 

b) Helburuaren azalpena: Dagokigun kontratuaren helburua da Azpeitiko Gizarte Zentroko BAIGERA 1 osatzen duten instalazioan zaintza-zerbitzuaren, taberna-jatetxearen kudeaketa zerbitzuaren, eta instalazio horien mantentze-lan eta garbiketa zerbitzuaren kudeaketa ematea, kontratuari ezargarri zaizkion baldintza administratibo eta baldintza teknikoak kontuan izanik.

 

 

 

c) Lanaren exekuzio lekua: Azpeitiko Gizarte Zentroko BAIGERA 1 osatzen duten instalazioan (Enparan kalea, 6)

 

d) Lanak egiteko epea: bi urte (kontrauak urtez urteko luzapena egiteko aukera jasotzen du beste bi urtetan).

 

3.- Izapidetza, prozedura eta adjudikatzeko modua.

 

a) Izapidaketa: Ohikoa.

b) Prozedura: Irekia

c) Esleitzeko modua: abantaila tekniko eta ekonomiko gehien ematen duen proposamenari, balorazio irizpide bat baino gehiago erabilita:

 

- irizpide ekonomikoa: 151 puntu (Administrazio baldintza zehatzen 15. klausulan jasotako formularen arabera automatikoki balioetsi daitekeen esleipen erizpidea).

 

- Proposamen teknikoa: 85 puntu (balorazio subjetibo baten menpe dagoen esleipen irizpidea. Goian jaso den dokumentuaren klausula berean zatitzen da puntuazioa)

 

4.- Lizitazioaren aurrekontua: esleipendunak ordaindu beharreko prezioa

 

Esleipendunak urtero 1.200 €- gehi BEZa ordaindu beharko du kanon gisa. Prezio hau gorantz hobetu dezake lizitatzaileak.

 

6.- Bermeak.

 

Behin-behinekoa: ez dago.

 

Behin betikoa: 3.000 €

 

7.- Eskatzailearen betebehar bereziak.

 

a) Kaudimen ekonomiko, finantziario eta teknikoari buruzko agiriak: Administrazio Baldintza zehatzen agiriaren 17.1 klausularn E) apartatuan jaso dira:

 

- Kaudimen ekonomikoa: SPKLTB-ren 75. artikuloa.

 

Kaudimen teknikoa edo profesionala:

 

Kaudimen tekniko edo profesionala lehiatzailearen ezagutza tekniko, eraginkortasun, esperientzia eta fidagarritasuna kontuan izanik baloratu beharko da; eta hori, ostalaritzaren arloan, modu honetan kreditatu beharko da:

 

Ostalaritza alorrean gutxienez hiru urteko kudeaketa lanak egitea.

 

 

Kontratu hori behar bezala betetzeko adina giza-baliabide eta baliabide material dituen antolamendua izan.

 

 

Langile baliabideak: gutxieneko antolamendu baldintzak izango dira:

 

1.- Elikagaiak maneiatzeko formazioa izan dezatela.

 

2.- Lizitatzaileak, gutxienez, zerbitzuari erantzuteko bi pertsona izan beharko ditu, ostalaritzan eskarmentua dutenak kreditatuta, bai sukaldaritza arloan, bai tabernari arloan.

 

3.- Jendaurreko atentzioa euskaraz emateko gaitasuna.

 

Baldintza hauek pleguetan zehazten dira.

 

8.- Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu.

 

a) Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu: AZPEITIKO UDALA.

 

b) Helbidea Enparantza nagusia 5.

c) Herria eta Posta Kodea: 20730 Azpeitia

d) Telefonoa: 943.157198.

e) Telefaxa: 943.157201.

f) Helbide elektronikoa: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

 

9.- Eskaintzak nola egin.

 

a) Eskaintza egiteko azken eguna: Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, 15 egun natural.

 

Epe bera izango da dokumentazioa edota informazioa jasotzeko.

 

 

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Baldintza Administratibo berezien orrian zehazten dira.

 

Plegu ekonomiko-administratiboak, plegu teknikoak eta gainontzeko dokumentazioa Udalaren Kontratazio profilean daude. Kontratazio profila Udalaren web orriaren barruan dago.

 

 

d) Aurkezteko tokia: Azpeitiko Udaleko Erregistro Orokorrean.

 

Proposamenak aipatutako lekuan astelehenetik ostirala bitartean, goizeko 9etatik eguardiko 14:00etara aurkeztuko dira eta larunbatetan 12:00 etara.

 

Proposamenak posta bidez ere bidal daitezke. Kasu horretan, bidalketak Postetxeko bulegoan duen data egiaztatu beharko du enpresariak eta egun berean eskaintzaren bidalketa kintratazio organoari jakianarazi, telegrama edo faxez. Bi baldintza horiek betetzen ez baditu, proposamena ez da onartuko, baldin eta kontratazio organoak, aipatutako epea amaitzen den egunean baino beranduago jasotzen badu hura.

10.- Eskaintzak irekitzea

 

a) Erakundea: Azpeitiko Udaleko Kontratazio mahaia (pleguen 18. klausula).

 

b) Data: Kontratazio organuak erabakiko du eta lizitatzaile bakoitzari jakinaraziko die, bai eta argitaratuko du bere kontratazio profilean, beti ere aurkeztutako proposamenak irekitzeko data baino lehenago. Horretarako, lehiakideek Udalari fax eta telefono zenbaki bat eta helbide elektroniko bat adierazi beharko diote, harremanetarako.

 

Hau guztia denen jakinetara jartzen da.

Dokumentazioa

Plegu teknikoak

Plegu administratiboak

Eranskinak

1.erasnkina

2. eranskina

3. eranskina

4. eranskina

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea