wrapper

Oharrak

Aseguru pribatuen kontratazioa

Alkatetzak 2016ko irailaren 26an AZPEITIKO UDALARENTZAT ETA BERE ERAKUNDE AUTONOMIA-DUNENTZAT HAINBAT ASEGURU PRIBATU kontratatzea-ri dagozkion kontratazio espedientea onartzea erabaki zuen.

Era berean, Erabaki honekin dagokigun zerbitzua kontratazeko deialdi publikoa egitea ere onartu zen, ohiko tramitazioa duen prozedura irekiaren bidez.

Azaroaren 14koa, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen 3/2011 Legegintzako Errege Dekreturen 142.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, deialdiari publizitatea ematen zaio.
AZPEITIKO UDALARENTZAT ETA BERE ERAKUNDE AUTONOMIA-DUNENTZAT HAINBAT ASEGURU PRIBATU KONTRATATZEA-RI DAGOKION DEIALDIA

1.- Entitate Esleitzailea:
a) Entitatea: Azpeitiko Udala
b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Udaleko Idazkaritza.
c) Espediente zenbakia: 74K

2.-Kontratuaren xedea.

a) Helburuaren azalpena: Azpeitiko Udalarentzat eta bere Erakunde Autonomiadunentzat hainbat aseguru pribatu kontratatzea.

b) Ataletan banatzea: si.

• I. LOTEA: Erantzukizun Zibileko asegurua.
• II. LOTEA: Udal Ondarean sortutako Kalteen asegurua.
• II. LOTEA: Pertsonen arriskuak.
• IV. LOTEA: Ibilgailuen asegurua.
• V. LOTEA: Herri Administrazioen zerbitzura diharduen pertsonalaren eta Agintarien Eran

c) Egikaritze epea: 2 urte, luzatzeko aukerarik gabe.
3.- Izapidetza, prozedura eta adjudikatzeko modua.

a) Izapidaketa: Ohikoa.
b) Prozedura: Irekia

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Kontratuaren lehen urterako aurreikusitako kopurua 209.000 €koa da, ea zenbateko hori honako zenbatekoetan banatzen da aseguru-lerro bakoitzaren arabera:

• I. LOTEA:34.000 €.
• II. LOTEA: 39.000 €.
• III. LOTEA: 11.000 €.
• IV. LOTEA: 16.000 €.
• V. LOTEA: 4.500 €.

Aseguruak salbuetsita daude Balio Erantsitako Zerga arautzen duen Legearen 20.16 artikuluari jarraiki.
5.- Lote bakoitzaren esleipena egiterakoan oinarritzat hartuko diren irizpideak modu bereiztuan deskribatzen dira Plegu Administrarien I. Eranskinean, garrantziaren eta haztapenaren arabera handitik txikira antolatuta.

6.- Bermeak.

Behin betikoa: Esleipen prezioaren %5 (BEZ gabe).

7.- Eskatzailearen betebehar bereziak.

- Lizitaziora atera diren arloetan aritzeko legezko baimena duten Aseguru Erakundeek, aseguruen jardueran aritzeko Aseguru Pribatuak Antolatu eta Ikuskatzen dituen Legean aurreikusten diren forma juridikoa, eta gainerako baldintza eta betebeharrak dituztenek eta gainera kontratazio hau arautzen duten Oinarri Pleguetan zehaztutako betebehar eta baldintzak beteko dituzte.

- Lizitatzailearen kaudimen ekonomiko, finantzario eta tekniko edo profesionalaren egiaztagiriak, Arlo Publikoko Kontratuen Sektorearen (LCSP) testu bateratuko 75. artikuluaren a) letran eta 78. artikuluaren a) b) eta e) letretan zehaztutako bideetatik burutuko da.

1 eta 2 Loteetan enpresa lizitatzaileak tekniko eta profesionalki kaudimen nahikoa duela kontuan hartzeko gutxieneko baldintza: beharrezkoa izango da adierazitako arloetan 5 urteko esperientzia egiaztatzea.

- Hamargarren klausulan adierazitakoari jarraiki, kontratistak Azpeititik gehienez 100 kilometroko erradioan bulego edo delegazio bat izan beharko du.

- Kaudimen baldintzak egiaztatzeko beharrezkoa den dokumentazioa: (Baldintza Pleguen 20. klausula begiratu)

8.- Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu.

a) Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu: AZPEITIKO UDALA.

b) Helbidea Enparantza nagusia 5.
c) Herria eta Posta Kodea: 20730 Azpeitia
d) Telefonoa: 943.157200 eta 943.157198.
e) Telefaxa: 943.157201.
f) Helbide elektronikoa: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
g) Web: www.azpeitikoudala.eus

9.- Eskaintzak nola egin.

a) Eskaintza egiteko azken eguna: Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, HOGEITABOST egun natural.

Epe bera izango da dokumentazioa edota informazioa jasotzeko.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Baldintza Administratibo berezien orrian zehazten dira.

Plegu ekonomiko-administratiboak eta gainontzeko dokumentazioa proposamen eredua barne, Udalaren Kontratazio profilean daude. Kontratazio profila Udalaren web orriaren barruan dago.

d) Aurkezteko tokia: Azpeitiko Udaleko Erregistro Orokorrean.

e) Lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi beharra duen epea: 3 hilabete.

Proposamenak aipatutako lekuan astelehenetik ostirala bitartean, goizeko 9etatik eguardiko 14:00etara aurkeztuko dira eta larunbatetan 12:00 etara.

Proposamenak posta bidez ere bidal daitezke. Kasu horretan, bidalketak Postetxeko bulegoan duen data egiaztatu beharko du enpresariak eta egun berean eskaintzaren bidalketa kintratazio organoari jakianarazi, telegrama edo faxez. Bi baldintza horiek betetzen ez baditu, proposamena ez da onartuko, baldin eta kontratazio organoak, aipatutako epea amaitzen den egunean baino beranduago jasotzen badu hura.
10.- Eskaintzak irekitzea

a) Erakundea: Azpeitiko Udaleko Kontratazio mahaia (pleguen 21. klausula).

b) Data: Kontratazio organuak erabakiko du eta lizitatzaile bakoitzari jakinaraziko die, bai eta argitaratuko du bere kontratazio profilean, beti ere aurkeztutako proposamenak irekitzeko data baino lehenago. Horretarako, lehiakideek Udalari fax eta telefono zenbaki bat eta helbide bat adierazi beharko diote, harremanetarako.

Hau guztia denen jakinetara jartzen da.

 


Dokumentazioa

Plegu administratiboak

Balorazio irizpideak

Eskaera egiteko modeloa

Erantzukizun eredua

Plegu teknikoak

Plegu teknikoak loteka

1 lotea

1 lotearen 1. eranskina

1 lotearen 2. eranskina

2 lotea

2 loteraen 1. eranskina

3 lotea

3 lotearen 1. eranskina

4 lotea

5 lotea

 DOKUMENTAZiO OSAGARRIA

EZBEHAR KOPURUA I LOTEA eta II LOTEA-ri dagokionez

IBILGAILUEI DAGOKION INFORMAZIO OSAGARRIA

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information