wrapper

Oharrak

Basazabal jauregia berrerabiltzeko proiektu orokorraren 2. fasea osatzen duten lanak

PUBLIZITATEDUN PROZEDURA NEGOZIATU BIDEZ EGITEKO KONTRATUAREN BASOZABAL JAUREGIA BERRERABILTZEKO PROIEKTU OROKORRAREN 2. FASEA OSATZEN DUTEN LANAK GAUZATZEKO PARTE-HARTZE ESKAERAK EGITEKO IRAGARKIA

Alkateak 2016ko uztailaren 15ean emandako Ebazpen bidez onartu da publizitatea eginez eta prozedura negoziatua erabiliz Azpeitiko Enparan kalean kokatua dagoen Basozabal jauregia berrerabiltzeko proiektu orokorraren 2. fasea osatzen duten hainbat lan –ondoren zehaztuko direnak– egitea.

Sektorte Publikoko Kontratuen testu bateratua onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Errege Dekretu Legegilearen, 177.2 eta 142.4 artikuluetan xedatutakoaren arabera, deialdiari publizitatea ematen zaio.

1.- Entitate Esleitzailea:

a) Erakundea: Azpeitiko Udala.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Udal Idazkaritza.

2.-Kontratuaren xedea.

a) Helburuaren azalpena: Azpeitiko Enparan kalean kokatua dagoen Basozabal jauregia berrerabiltzeko proiektu orokorraren 2. fasea osatzen duten hainbat lan –ondoren zehaztuko direnak– egitea.

Lan horiek Azpeitiko Udalak burutu nahi duen berrerabiltze proiektu globalaren arabera ondoren egingo diren eraberritze-lanak prestatzeko dira (une hauetan, exekuzio proiektu teknikoa idazteko fasean dago proiektu global hori).

1.- Basozabal jauregiaren harrizko euskarria zaharberritu eta finkatzeko jarduketa orokorra, hala barne-gunean, nola fatxada nagusian eta atzekoan, Javier Morales Martín, Petra S. Coop. -Restauración de Patrimonio- etxearen arduradun teknikoak idatzitako azterlanaren arabera.

2.- Basozabal jauregiaren egurrezko egituraren tratamendua, eraikinak orokorrean dituen hezetasun-arazoak murriztu edo konpontzeko (hura sortzen duten eragin xilofagoak deuseztea), Javier Carneros, TSA Conservación de Patrimonio -división madera- etxearen arduradunak idatzitako txosten teknikoaren arabera.

3.- Basozabal jauregiaren egurrezko egitura osoan onddo eta intsektu xilofagoen (egurjaleen) aurkako tratamendu sendatzaile-aurrehartzailea, Javier Carneros eta Javier Estancona, TSA Conservación de Patrimonio -división madera- etxearen arduradunek idatzitako jarduketa-proposamenaren arabera.

b) Ataletan banatzea: bai.

1. lotea: Harrizko euskarria zaharberritu eta finkatzea.
2. lotea: Egurrezko egituraren tratamendua, eraikinak orokorrean dituen hezetasun-arazoak murriztu edo konpontzeko.
3. lotea: Eraikinaren egurrezko egitura osoan onddo eta intsektu xilofagoen (egurjaleen) aurkako tratamendu sendatzaile-aurrehartzailea.

c) Lanak egingo diren lekua: Azpeitia (Enparan kalea 18)

d) Lanak egiteko epea: 1,5 hilabete

3.- Esleipenaren tramitazioa eta adjudikatzeko era.

a) Izapidetzea: Ohikoa.

b) Prozedura: negoziatua, publizitatea erabiliz.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

55.150,98 € (% 21ko BEZ barne).

5.- Esleipena egiterakoan erabiliko diren irizpideak.

SPKL-aren testu bateratuko 169. artikuluan xedatutakoaren arabera egingo den negoziazioa ondorengo irizpideen gainekoa izango dira, edota kontratuaren helburuarekin zehatz-mehatz lotu-tako beste edozein alderdi tekniko eta logis-tikoaren gainekoa.

1,-ESKAINTZA EKONOMIKOA: 60 puntu arte, gehienez.

Lizitazio prezioaren %0 eta %10eko jaitsierak 5 puntu izango dute, portzentai puntu bakoitza bajatzeagatik.

%10a gainditzen duten jeitsierak izango duten puntuazioa interpolazio edo tartekatze linealaren bidez zehaztuko da, eskaintza txikienari 60 puntu emanez eta %10eko jeitsierari 50 puntu.

2.- Obraren azterlana eta lan programa zehazten duen memoria teknikoa (0tik 40 puntura):
Eskaintzetan ondorengo atalak garatu beharko dira:
Obra lanen azterketa eta antolaketa, obrari hasiera emateko disponibilitatea eta horiek gauzatzeko epea.

Proposamen teknikoaren luzera: Lote bakoitzeko GEHIENEZ 5 orri DIN A4, bi aldeetatik, hizkien gutxieneko tamaina 10.

6.- Bermeak.

Behin-behinekoa: ez da eskatzen.
Behin betikoa: Esleipen prezioaren %5 (BEZ gabe).

7.- Agiriak eta informazioa non eskuratu.

a) Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu: AZPEITIKO UDALA (Idazkaritza)
b) Helbidea: Enparantza nagusia 5.
c) Herria eta Posta Kodea: 20730 Azpeitia.
d) Telefonoa: 943 15 71 98.
e) Telefaxa: 943 15 72 01.
f) E-mail: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
g) Informazioa jasotzeko epea: Parte hartze-ko eskaerak aurkezteko epea amaitzen den arte.

8.- Eskatzailearen gutxieneko betebeharrak dagokigun deialdian partehartzeko:

LEHENENGO FASE horretan esku hartu ahal izateko, lehiatzaileek gutunazal itxi bat aurkeztu beharko dute, azalean honakoa idatzita: "BASOZABAL JAUREGIA BERRERABILTZEKO PROIEKTU OROKORRAREN 2. FASEA OSATZEN DUTEN HAINBAT PRESTAKETA-LAN EGITEKO KONTRATAZIO PROZEDURA NEGOZIATUAN ESKU HARTZEKO ESKARIA".

Kartazal horretan enpresaren izena eta proposamenaren izenpetzailearen izen-abizenak adieraziko dira, noren izenean izenpetzen duen zehaztuz. Kartazalak ere izenpetuta egon beharko du.

Partehartze eskaintza egiteko modeloa Pleguan dator, 18. klausulan, hain zuzen ere.

9.- Parte hartzeko eskaeren aurkezpena.

a) Proposamenak aurkezteko azken eguna: 2016ko uztailaren 28a.

b) Iragarki honen argitaratze data: 2016ko uztailaren 15a.

c) Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

- Parte hartzeko eskaera.

- Iragarki honen 8. atalean eta plegu administratiboen 18.1.b) eta ondorengoetan zerrendatzen den dokumentazioa, ERANTZUNKIZUNEKO ADIERAZPEN BATEN BIDEZ ORDEZKATUA IZAN DAITEKE: EREDU BAT ATXEKITZEN DA (I. ERANSKINA)

d) Aurkezteko tokia:
- Erakundea: AZPEITIKO UDALA (Erre-gistro Orokorra).
- Helbidea: Enparantza nagusia 5.
- Herria eta Posta Kodea: 20730 Azpeitia.

Proposamenak aipatutako lekuan aurkez-tuko dira, astelehenetik ostiralera, 08:30tatik 14:00etara, eta larunbatetan 12:30 ak bitartean.

SPKLaren Hemezortzigarren Xedapen Gehigarrian adierazitakoaren arabera, parte-hartzeko eskaerak telefonoz ere egin daitezke, eta hala egiten duen eskatzaileak idatziz berretsi beharko du eskaera, gorago aipatu den eskaerak jasotzeko epea iraungi aurretik.

e) Aldaera onarpena: EZ
f) Eskaintzak aurkeztera gonbidatuko diren aurreikusten den enpresa kopurua: proze-duran parte hartzera ez dira 3 enpresa baino gutxiago gonbidatuko.

10.- Administrazio Pleguak eskuratu dai-tezkeen Web Orria.

www.azpeitia.eus

Eta hau guztia denak jakinean izan daitezen argitaratu da.

Azpeitian, 2016ko uztailaren 15ean.- Alkateak.- Eneko Etxeberria Bereziartua.

 

OHARRA: Enpresa gonbidatuentzat eskaintzak aukezteko eperaren luzapena. Azken eguna: irailak 19

Dokumentazioa

Plegu administratiboak

Erantzukizun adierazpena

Plegu teknikoak

Harria

Txostena

Lehentasunezko esku hartzea eta aurrekontua

Egurra

Lehentasunezko eskuartzeak eta aurrekontua

Txostena

Hezetasuna

Hezetasun azterketa

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information