wrapper

Ikastetxeetan eta herrian hezkidetza eta tratu onak proiektuan jasotako zerbitzuen eskaintza lizitazioa

Azpeitiko ikastetxeetan eta herrian hezkidetza eta tratu onak proiektuaren baitan jasotako zerbitzuak eskaintzeko lizitazio iragarkia. Prozedura irekia eta ohiko tramitazioa.

1.- Entitate Esleitzailea

a) Entitatea: Azpeitiko Udala

b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Udaleko Idazkaritza.
c) Espedientearen zenbakia: 97K
d) Kontratazio profilaren helbidea: www.azpeitia.eus

2.-Kontratuaren xedea.

a) Kontratazio espedientearen hasiera: Alkatetzak 2016ko uztailaren 7a.

b) Helburuaren azalpena: Azpeitiko ikastetxeetan eta herrian hezkidetza eta tratu onak proiektuaren baitan jasotako zerbitzuak eskaintzea.

c) Lanaren exekuzio lekua: Herriko lau ikastetxetan (Karmelo Etxegarai ikastola, Urola Ikastola BHI, Iraurgi ikastetxea, Ikasberri ikastola), eta herrian bertan.

d) Lanak egiteko epea: eskolako bi ikastaro (eskolako beste bi ikastaro luzatzeko aukera).
3.- Izapidetza, prozedura eta adjudikatzeko modua.

a) Izapidaketa: Ohikoa.
b) Prozedura: Irekia
c) Esleitzeko modua: abantailarik gehien ematen duen proposamenari, balorazio irizpide bat baino gehiago erabilita:
- irizpide ekonomikoa: 51 puntu (Administrazio baldintza zehatzen 17. klausulan jasotako formularen arabera automatikoki balioetsi daitekeen esleipen erizpidea).
- Proposamen teknikoa: 49 puntu (balorazio subjetibo baten menpe dagoen esleipen irizpidea. Goian jaso den dokumentuaren klausula berean zatitzen da puntuazioa)

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

- Urteko gehieneko aurrekontu garbia: 60.500 €
- Kontratuaren balio zenbatetsia (4 urte): 242.000 €.

6.- Bermeak.

Behin-behinekoa: ez dago.

Behin betikoa: Esleipen prezioaren %5 (BEZ gabe).

7.- Eskatzailearen betebehar bereziak.

a) Kaudimen ekonomiko, finantziario eta teknikoari buruzko agiriak: Administrazio Baldintza zehatzen agiriaren 19.1 klausularn E) apartatuan jaso dira:
- Kaudimen ekonomikoa: SPKLTB-ren 75. artikuloa.
Kaudimen teknikoa edo profesionala:
Giza alorreko lizentziatua edota diplomatura
Hizkuntz eskakizuna: 3
Antzeko lanetan eskarmentua: 5 urte

8.- Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu.

a) Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu: AZPEITIKO UDALA.

b) Helbidea Enparantza nagusia 5.
c) Herria eta Posta Kodea: 20730 Azpeitia
d) Telefonoa: 943.157200 eta 943.157198.
e) Telefaxa: 943.157201.
f) Helbide elektronikoa: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

9.- Eskaintzak nola egin.

a) Eskaintza egiteko azken eguna: uztailaren 28a.

Epe bera izango da dokumentazioa edota informazioa jasotzeko.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Baldintza Administratibo berezien orrian zehazten dira.

Plegu ekonomiko-administratiboak, plegu teknikoak eta gainontzeko dokumentazioa Udalaren Kontratazio profilean daude. Kontratazio profila Udalaren web orriaren barruan dago.

d) Aurkezteko tokia: Azpeitiko Udaleko Erregistro Orokorrean.

Proposamenak aipatutako lekuan astelehenetik ostirala bitartean, goizeko 9etatik eguardiko 14:00etara aurkeztuko dira eta larunbatetan 12:00 etara.

Proposamenak posta bidez ere bidal daitezke. Kasu horretan, bidalketak Postetxeko bulegoan duen data egiaztatu beharko du enpresariak eta egun berean eskaintzaren bidalketa kintratazio organoari jakianarazi, telegrama edo faxez. Bi baldintza horiek betetzen ez baditu, proposamena ez da onartuko, baldin eta kontratazio organoak, aipatutako epea amaitzen den egunean baino beranduago jasotzen badu hura.
10.- Eskaintzak irekitzea

a) Erakundea: Azpeitiko Udaleko Kontratazio mahaia (pleguen 20. klausula).

b) Data: Kontratazio organuak erabakiko du eta lizitatzaile bakoitzari jakinaraziko die, bai eta argitaratuko du bere kontratazio profilean, beti ere aurkeztutako proposamenak irekitzeko data baino lehenago. Horretarako, lehiakideek Udalari fax eta telefono zenbaki bat eta helbide elektroniko bat adierazi beharko diote, harremanetarako.

Hau guztia denen jakinetara jartzen da.

 

Dokumentazioa


Erantzukizun_adierazpena.doc

Eskaintza ekonomikoaren eredua

Plegu administratiboak

Plegu teknikoak

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea