wrapper

Oharrak

Hiritartasunerako eskola programa antolatzeko laguntza teknikoa emateko parte-hartze eskaerak

Alkateak 2016ko ekainaren 7an emandako Ebazpen bidez Azpeitiko herritarrei zuzendutako jarduera baten ikastaroak diseinatu, inplementatu, gauzatu, lagundu, jarraipena egin, ikastaroak eman eta horien garapenaren ebaluazio akademikoa egiteko kontratazio espedientea onartu du , publizitatea eginez eta prozedura negoziatua erabiliz

Sektorte Publikoko Kontratuen testu bateratua onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Errege Dekretu Legegilearen, 177.2 eta 142.4 artikuluetan xedatutakoaren arabera, deialdiari publizitatea ematen zaio.

1.- Entitate Esleitzailea:

a) Erakundea: Azpeitiko Udala.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Udal Idazkaritza.

2.-Kontratuaren xedea.

a) Helburuaren azalpena: Azpeitiko herritarrei zuzendutako jarduera baten ikastaroak diseinatu, inplementatu, gauzatu, lagundu, jarraipena egin, ikastaroak eman eta horien garapenaren ebaluazio akademikoa egitea.
b) Ataletan banatzea: ez.
c) Lanak egingo diren lekua: Azpeitia (Enparan kalea 18)
d) Lanak egiteko epea: Zerbitzu hau burutzeko epea, guztira, lau urtekoa izango da, orain indarrean den 2016ko ekitalditik hasita. Beraz, 2016, 2017, 2018 eta 2019ko ekitaldiak sartzen dira bere baitan.

3.- Esleipenaren tramitazioa eta adjudikatzeko era.

a) Izapidetzea: Ohikoa.
b) Prozedura: negoziatua, publizitatea erabiliz.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Lizitaziora aurkezteko gehieneko aurrekontua 99.000 eurokoa izango da (BEZa sartu gabe). Kopuru hori esleipenaren epealdi osoari dagokio.

5.- Esleipena egiterakoan erabiliko diren irizpideak.

Kontratuaren esleipena egiterakoan, honako irizpide hauek hartuko dira oinarritzat eskaintzak balioesteko (garrantzi eta haztapenaren arabera handienetik txikienera zerrendatuta):

 

Formazio-programaren antolaketa teknikorako proiektua (baldintza-orri hauen hirugarren atalean adieraziak datozen alderdi guztiak jasoko ditu)

Proyecto de organización técnica del programa de formación (recogerá cada uno de los aspectos señalados en el apartado tercero de estos pliegos)

 

Edukia

Contenido

Puntuazioa

Puntuación

 

Proposatu diren ikastaroen justifikazioa, egokitasuna eta koherentzia, zein herritar-multzorentzat diren kontuan izanda.

Definición, justificación, idoneidad y coherencia de los cursos propuestos con los públicos objetivos.

39

 

Komunikazio plana: estrategia, goiburua, bideak, faseak eta abar.

Plan de comunicación: estrategia, lema, canales, fases, etc.

10

 

GUZTIRA / TOTAL

49

 

 

Eskaintza ekonomikoa: 51 puntu.

 

 

Oferta económica: 51 puntos

 

 

Gehieneko puntuazioa emango zaio eskaintzarik onuragarrienari, eta gainerako eskaintzei proportzioan emango zaizkie puntuak, ataletako bakoitzean.

Partaideekin egingo den negoziazioak aipatutako irizpide horien gainekoa izango dira, edota kontratuaren helburuarekin zehatz-mehatz lotutako beste edozein alderdi tekniko edo/eta logistikoaren gainekoa.

Jakinarazi nahi da proposamenak aztertzerakoan kontuan izango dela irizpideetara egokitze-maila, eta espresuki ez direla neurtuko Kontratazio Mahaiaren arabera neurriz kanpokoak diren eskaintzak.

6.- Partehartzea.

LEHENENGO FASE horretan esku hartu ahal izateko, lehiatzaileek gutunazal itxi bat aurkeztu beharko dute, azalean honakoa idatzita: AZPEITIKO UDALERRIAN HIRITARTASUNERAKO ESKOLAREN PROGRAMA ANTOLATZEKO LAGUNTZA TEKNIKORAKO ZERBITZUA EGITEKO KONTRATAZIO PROZEDURA NEGOZIATUAN ESKU HARTZEKO ESKARIA".

Gutun-azal horretan enpresaren izena eta proposamenaren izenpetzailearen izen-abizenak adieraziko dira, noren izenean izenpetzen duen zehaztuz. Gutun-azalak ere izenpetuta egon beharko du.

Gutunazal horrek honako agiri hauek izango ditu:

a) Lehiatzaileak edota haren ordezkari lanetan ari den pertsonak sinatutako eskaria, honako eredu honen arabera:

Izen-abizenak: ........................................
Helbidea: ...............................................
Posta-kodea: ................., Nortasun Agiria (D.N.I.): ......................,
Telefonoa: ..................... E-posta: .................
Ordezkatzen duen enpresa:
Enpresaren helbidea: .....................................
Posta kodea: .............. Telefonoa: .................
Nortasun Txartela edo Identifikazio Fiskaleko Kodea (pertsona fisikoa edo juridikoa den arabera) .................................., jakin dut Azpeitiko Udalak negoziatutako prozedura bat deitu duela eta horren helburua dela AZPEITIKO UDALERRIAN HIRITARTASUNERAKO ESKOLAREN PROGRAMA ANTOLATZEKO LAGUNTZA TEKNIKORAKO ZERBITZUA kontratatzea, eta eskatu nahi dut lehiaketara onartua izatea eta eskaintza aurkeztera gonbidatua, lehenengo faserako eskatzen diren eta agiri bidez egiaztatzen ditudan kaudimen-baldintzetan oinarrituta.

Azpeitian, 20....(e)ko ............ren ....(e)an.

Sinadura

b) Lehiatzailearen edota horren ordezkariaren Nortasun Txartelaren fotokopia. Horrez gain, eta beste pertsona edo erakunde baten izenean arituz gero, notarioaren ahalordea.

c) Lizitatzailea pertsona juridikoa denean, eraketa eskriturak edota, balegokio, aldaketarenak aurkeztuko ditu, Merkataritza Erroldan behar bezala izen emanda dagoela frogatuz, beti ere inskribatua egote hori, ezar dakiokeen merkataritza-legeriaren arabera, eska dakiokeenean. Ezingo balitz hori eskatu, jarduteko gaitasuna enpresaren jarduera arautzen duten arauak adieraziko dituen eraketa-eskritura edo agiriaren, estatutuen edo sorrera egintzaren bidez frogatuko da, beti ere dagokion Erregistro Ofizialean inskribatuta.

Europako Batasuneko kide diren estatuetako enpresari ez-espainiarrak aurkezten badira, haiek kokatuak dauden Estatuaren legediaren arabera dagokion erregistroan izena emanak daudela frogatu beharko dute edota zinpeko aitorpen bat edo egiaztagiri bat aurkeztuta, ezar dakizkiekeen xedapen komunitarioen arabera.

d) Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateratuko 60. artikuluan zerrendatutako debekuetakoren batean sartua ez dagoela dioen erantzukizuneko berariazko aitorpena. Aitorpen horretan adierazi beharko da, espresuki, indarrean diren xedapenek eskatutako Zerga arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharretan egunera dagoela, baldin eta azken bi betebehar horiek frogatzen dituzten egiaztagiriak aurkezten ez badira (I. ERANSKINEKO EREDUA).

e) Jarduera Ekonomikoen Zergan (J.E.Z.), kontratu honen helburu den epigrafean, alta emana dagoela frogatzea, altaren agiria aurkeztuz, indarrean den ekitaldiari badagokio, edota J.E.Z.en azken erreziboa, gainerakoetan, eta bi egoeretako edozeinetan, aipatutako zergaren matrikulan baja eskatu ez izanaren erantzukizunpeko aitorpena.

f) Lizitatzailearen kaudimen ekonomiko, finantzario eta tekniko edo profesionalaren egiaztagiriak, Arlo Publikoko Kontratuen Sektorearen (LCSP) testu bateratuko 75. artikuluaren a) letran eta 78. artikuluaren a) eta e) letretan zehaztutako bideetatik.

Kaudimen ekonomiko eta finantzarioa frogatzea: Finantza-erakundeek egindako aitorpen egokien bidez, edota bestela, arrisku profesionalengatiko kalte-ordainetarako aseguru bat izatearen egiaztagiriarekin (75.a artikulua).

Kaudimen tekniko edota profesionala frogatzea:

a) Azken bost urteotan hiritarren prestakuntzan eskaini diren zerbitzu edo lan nagusienen zerrenda, haien prezioak, datak eta norentzako publiko edo pribatua adierazita.

Egindako lan edo zerbitzuak horretarako eskumena duen organoak emandako edo bisatutako zertifikatu bidez frogatu beharko dira, erakunde hartzailea sektore publiko edo pribatuko erakunde bat denean, honek emandako egiaztagiri bidez.

b) Enpresa-buruaren eta enpresako zuzendaritza taldearen titulazio akademiko eta profesionalak, eta, batik bat, kontratua gauzatzeaz arduratuko diren langileenak.

Zerbitzua emango duten langileek, eta herritarrekin eta udaleko langileekin harremana izango dutenek frogatu egin beharko dute prestakuntza-ikastaro hauek bi hizkuntzetan emateko gai direla.

Lizitatzaileek kontratu honen helburuarekin lotura zuzena duten jarduerak egitea izan beharko dute helburu, eta kontratu hori behar bezala burutzeko adina giza-baliabide eta baliabide material dituen antolamendua izan.

Baldintza hauek derrigorrezkoak dira kontraturako, eta, Arlo Publikoko Kontratuen Legearen (LCSP) testu bateratuko 63.2. artikuluaren arabera, horiek ez betetzea kontratua amaitutzat jotzeko arrazoi nahikoa izan daitezke, 223.g) artikuluan xedatzen den moduan.

g) Hainbat enpresak negoziazio bidezko jardunbidera Aldi baterako Enpresa-Batasuna (AEB) eratuz jotzen badute, taldekide bakoitzak bere gaitasuna eta kaudimena frogatu beharko ditu aurreko puntuetan ezarritakoaren arabera. Esleipena lortuz gero AEB formala eratzeko konpromisoa agertu beharko dute enpresa guztiek. Bestaldetik, aldi baterako enpresa-batasuneko kide bakoitzak kontratuaren zein zati egingo lukeen adierazi beharko dute proposamenean, kide bakoitzaren kaudimen-baldintzak zehaztu eta egiaztatu ahal izateko.

h) Atzerriko enpresak badira, Espainiako epaitegi edo auzitegien menpe jarriko direla adierazi beharko dute, kontratuarekin zuzen edo zeharka zerikusia duten gorabehera guztietarako, eta, hala egokituz gero, lehiatzaileari legokiokeen atzerriko jurisdikzioari uko egingo lioketela.

Goiko b), c) eta f) puntuetan adierazitako baldintzak ziurtartu ahal izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Eskaintzaileen eta Sailkatutako Enpresen Erregistro Ofizialeko ziurtagiriarekin, Estatuko Eskaintzaileen eta Sailkatutako Enpresen Erregistro Ofizialeko ziurtagiriarekin, edo Europar Batasuneko sailkapen-ziurtagiri batekin, SPKLaren 73. artikuluak xedatutakoaren arabera. Kasu honetan, ziurtapenarekin batera, adierazitako egoerak ez direla aldatu ziurtatzen duen eskaintzailearen ardurapeko adierazpena ere gehitu beharko da.

Eskatu diren agiriak aurkezterakoan jatorrizkoak edo kopiak erabili ahal izango dira. Kopiak aurkeztuko balira, aurretik Administrazioak edo notarioak behar bezala kautotu edo egiaztatu behar ditu.

7.- Bermeak.

Behin-behinekoa: ez da eskatzen.
Behin betikoa: Esleipen prezioaren %5 (BEZ gabe).

8.- Agiriak eta informazioa non eskuratu.

a) Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu: AZPEITIKO UDALA (Idazkari-tza)
b) Helbidea: Enparantza nagusia 5.
c) Herria eta Posta Kodea: 20730 Azpeitia.
d) Telefonoa: 943 15 71 98.
e) Telefaxa: 943 15 72 01.
f) E-mail: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
g) Informazioa jasotzeko epea: Parte hartze-ko eskaerak aurkezteko epea amaitzen den arte.

9.- Parte hartzeko eskaeren aurkezpena.

a) Proposamenak aurkezteko azken eguna: 15 egun natural iragarki hau Azpeitiko Kontratazio Profilean argitaratzen denetik)
b) Iragarki honen argitaratze data: 2016ko ekainaren 8a.
c) Iragarki honetan aurreikusten den epealdiko azken eguna: 2016ko ekainaren 22a.
d) Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

    • Parte hartzeko eskaera.
    • Iragarki honen 8. atalean eta plegu administratiboen 18.1.b) eta ondorengoetan zerrendatzen den dokumentazioa, ERANTZUNKIZUNEKO ADIERAZ-PEN BATEN BIDEZ ORDEZKATUA IZAN DAITEKE: EREDU BAT ATXEKITZEN DA (I. ERANSKINA)

e) Aurkezteko tokia:
- Erakundea: AZPEITIKO UDALA (Erre-gistro Orokorra).
- Helbidea: Enparantza nagusia 5.
- Herria eta Posta Kodea: 20730 Azpeitia.

Proposamenak aipatutako lekuan aurkez-tuko dira, astelehenetik ostiralera, 08:30tatik 14:00etara, eta larunbatetan 12:30 ak bitartean.

SPKLaren Hemezortzigarren Xedapen Gehigarrian adierazitakoaren arabera, parte-hartzeko eskaerak telefonoz ere egin daitezke, eta hala egiten duen eskatzaileak idatziz berretsi beharko du eskaera, gorago aipatu den eskaerak jasotzeko epea iraungi aurretik.

f) Aldaera onarpena: EZ
g) Eskaintzak aurkeztera gonbidatuko diren aurreikusten den enpresa kopurua: bost, posible balitz.

10.- Administrazio Pleguak eskuratu daitezkeen Web Orria.

www.azpeitia.eus


Dokumentazioa

Baldintza teknikoak

Baldintza administratiboak

Erantzukizun adierazpena

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information