wrapper

Oharrak

Azpeitiko azoka-plazaren behe solairuaren itxiturak aldatu eta suteei eta irisgarritasunari dagokionez indarrean den araudira egokitzeko oinarrizko eta exekuzio proiektua-ri dagozkion obra lanen exekuzioa

Alkatetzak 2016ko apirilaren 13an AZPEITIKO AZOKA-PLAZAREN BEHE SOLAIRUAREN ITXITURAK ALDATU ETA SUTEEI ETA IRISGARRITASUNARI DAGOKIONEZ INDARREAN DEN ARAUDIRA EGOKITZEKO OINARRIZKO ETA EXEKUZIO PROIEKTUA"-ri dagozkion obra lanen exekuzioa esleitzeko kontratazio espedientea onartzea erabaki zuen.

Era berean, Erabaki honekin esleipen prozedurari hasera eman zitzaion, lehiaketa irekiaren bidez.

Azaroaren 14koa, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen 3/2011 Legegintzako Errege Dekreturen 142.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, deialdiari publizitatea ematen zaio.
AZPEITIKO AZOKA-PLAZAREN BEHE SOLAIRUAREN ITXITURAK ALDATU ETA SUTEEI ETA IRISGARRITASUNARI DAGOKIONEZ INDARREAN DEN ARAUDIRA EGOKITZEKO OINARRIZKO ETA EXEKUZIO PROIEKTUAREN LANAK ESLEITZEKO KONTRATAZIO BAL-DINTZA ADMINISTRATIBO ZEHATZAK

1.- Entitate Esleitzailea:
a) Entitatea: Azpeitiko Udala
b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Udaleko Idazkaritza.

2.-Kontratuaren xedea.

a) Helburuaren azalpena: AZPEITIKO AZOKA-PLAZAREN BEHE SOLAIRUAREN ITXITURAK ALDATU ETA SUTEEI ETA IRISGARRITASUNARI DAGOKIONEZ INDARREAN DEN ARAUDIRA EGOKITZEKO OINARRIZKO ETA EXEKUZIO PROIEKTUA osatzen duten lanen exekuzioa.
b) Ataletan banatzea: ez.

c) Lanak egingo diren lekua: Azpeitia
d) Lanak egiteko epea: sei hilabete.
3.- Izapidetza, prozedura eta adjudikatzeko modua.

a) Izapidaketa: Ohikoa.
b) Prozedura: Irekia
c) Modua: Lehiaketa.
4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Lizitaziora aurkezteko oinarrizko aurrekontua 991.565,50 €koa izango da, eta horri 208.229,18 € erantsi beharko zaizkio (% 21eko BEZari dagozkionak).

Guztira, BEZ barne:1.199.796,68 €
5.- Esleipena egiterakoan, honako irizpide hauek hartuko dira oinarritzat (garrantziaren eta haztatzearen arabera handienekotik txikienera eta emango zaien pisuaren arabera zerrendatuta):

A) AUTOMATIKOKI BALIOETSI DAITEZKEEN ESLEIPEN IRIZPIDEAK

1.- Proposamen ekonomikoa (0-55 puntu):

Proposamen ekonomikoa balioesteko, ondoren deskribatzen den formula aplikatuz kalkulatuko da puntuazioa:

1.- Lizitazio-aurrekontutik behera % 0 eta % 15 artean egin duten proposamenei dagokienez, balorazioa honela aterako da: egin duten eskaintza ekonomikoak duen beherapenari –%tan adierazia– bider 3,4 puntu. Beraz, balorazio-proposamenaren kopuru bera adierazi duten proposamenek 0 puntu lortuko dituzte, eta % 15eko beherapena aurkeztu duen proposamenak, berriz, 51 puntu lortuko ditu.

2.- Lizitazio-aurrekontutik behera % 15a baino gehiagoko beherapena egin duten proposamenei dagokienez, balorazioa honqko baloreen arteko interpolazio linealaren bidez lortuko da:

A- % 15eko beherapenak, 51 puntu.

B- Proposamenik ekonomikoenak, 55 puntu.

B) BALORAZIO SUBJETIBO BATEN MENPE DAUDEN ESLEIPEN IRIZPIDEAK.

2.- Proposamen teknikoa: Obraren azterlana eta lan programa zehazten duen memoria teknikoa (0-45 puntu).

Eskaintzetan ondorengo atalak garatu beharko dira, eta horietan baloratuko da atal bakoitzaren zuzentasuna, azterketaren xehetasun maila eta lizitazioaren xede den kontratuarekiko egokitasuna.

Lanen programazioa, bertan zehaztuta lanen hasiera-, egikaritze- eta amaiera-datak.

Eraikinaren instalazioen funtzionamenduaren gaineko eragina murrizteko azterlana.

Inguruan dituen gune publikoetan izango duen eragina murrizteko azterlana.

Obra-lanen azterketa eta antolaketa, bai eta horiek egiteko jarritako giza-baliabide eta baliabide materialena.

Ingurugimen arloko hobekuntzak.

Proposamen teknikoaren luzera: GEHIENEZ 10 orri DIN A4 tamainakoak, bi aldeetatik, hizkien gutxieneko tamaina 10ekoa. Diagramak baleude, DIN A3an aurkeztu ahal izango dira.

6.- Bermeak.

Behin-behinekoa: 29.747 € (lizitazio prezioaren % 3 (BEZ gabe)

Behin betikoa: Esleipen prezioaren %5 (BEZ gabe).

7.- Eskatzailearen betebehar bereziak.

a) Sailkapena:

Ekonomia eta Ogasun Ministerioak edo Eusko Jaurlaritzako dagokion Sailak emandako SAILKAPEN ziurtagiria, obra-kontratista bezala inskribatuta dagoela egiaztatzen duena:

TALDEA: C)
AZPITALDEA: 6) eta 9)
KATEGORIA: e)

b) Kaudimen baldintzak egiaztatzeko beharrezkoa den dokumentazioa: (Baldintza Pleguen 20. klausula begiratu)

8.- Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu.

a) Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu: AZPEITIKO UDALA.

b) Helbidea Enparantza nagusia 5.
c) Herria eta Posta Kodea: 20730 Azpeitia
d) Telefonoa: 943.157200 eta 943.157198.
e) Telefaxa: 943.157201.
f) Helbide elektronikoa: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
g) Web: www.azpeitikoudala.eus

9.- Eskaintzak nola egin.

a) Eskaintza egiteko azken eguna: Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, HOGEITASEI egun natural.

Epe bera izango da dokumentazioa edota informazioa jasotzeko.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Baldintza Administratibo berezien orrian zehazten dira.

Plegu ekonomiko-administratiboak, proiektu teknikoa eta gainontzeko dokumentazioa Udalaren Kontratazio profilean daude. Kontratazio profila Udalaren web orriaren barruan dago.

d) Aurkezteko tokia: Azpeitiko Udaleko Erregistro Orokorrean.

e) Lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi beharra duen epea: 3 hilabete.

Proposamenak aipatutako lekuan astelehenetik ostirala bitartean, goizeko 9etatik eguardiko 14:00etara aurkeztuko dira eta larunbatetan 12:00 etara.

Proposamenak posta bidez ere bidal daitezke. Kasu horretan, bidalketak Postetxeko bulegoan duen data egiaztatu beharko du enpresariak eta egun berean eskaintzaren bidalketa kintratazio organoari jakianarazi, telegrama edo faxez. Bi baldintza horiek betetzen ez baditu, proposamena ez da onartuko, baldin eta kontratazio organoak, aipatutako epea amaitzen den egunean baino beranduago jasotzen badu hura.
10.- Eskaintzak irekitzea

a) Erakundea: Azpeitiko Udaleko Kontratazio mahaia (pleguen 21. klausula).

b) Data: Kontratazio organuak erabakiko du eta lizitatzaile bakoitzari jakinaraziko die, bai eta argitaratuko du bere kontratazio profilean, beti ere aurkeztutako proposamenak irekitzeko data baino lehenago. Horretarako, lehiakideek Udalari fax eta telefono zenbaki bat eta helbide bat adierazi beharko diote, harremanetarako.

Hau guztia denen jakinetara jartzen da.

 

Dokumentazioa

Plegu administratiboak

Eskaintza ekonomikoa aurkezteko eredua

Erantzukizun adierazpenaren eredua

Proiektua

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information