wrapper

Oharrak

Esklabak-Iturzulo azpieremuaren inguruan euri-urak bideratzeko kanalizazio lanak kontratatzea (publizitatedun prozedura negoziatua)

AZPEITIKO ESKLABAK-ITURZULO AZPIEREMUAREN INGURUAN EURI-URAK BIDERATZEKO KANALIZAZIOA EGITEKO PROIEKTUAN JASOTAKO LANAK ESLEITZEKO PUBLIZITATEDUN PROZEDURA NEGOZIATUAN PARTE HARTZE ESKAERAK AURKEZTEKO IRAGARKIA

Alkateak 2015eko apirilaren 17an emandako Ebazpen bidez onartu du publizitatea eginez eta prozedura negoziatua erabiliz Azpeitiko Esklabak-Iturzulo azpieremuaren inguruan euri-urak bideratzeko kanalizazio lanak egiteko deialdia. Proiektu teknikoa Josu Aranguren Etxeberria Ingeniari industrialak idatzi du, eta plegu honen zati bat da.

Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateratua onartzen duen azaroaren 14ko Legegintzako Errege Dekretuko 142.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, deialdiari publizitatea ematen zaio.

1.- Entitate Esleitzailea:

a) Erakundea: Azpeitiko Udala.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Udal Idazkaritza.

2.-Kontratuaren xedea.

a) Helburuaren azalpena: Azpeitiko Esklabak-Iturzulo azpieremuaren inguruan euri-urak bideratzeko kanalizazio lanak

b) Ataletan banatzea: ez.
c) Lanak egingo diren lekua: Azpeitiko Loiola Ignazio etorbidea, Esklabak Iturzulo azpieremua kokatzen den lekuan.
d) Lanak egiteko epea: hiru hilabete.

3.- Esleipenaren tramitazioa eta adjudikatzeko era.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: negoziatua, publizitatea erabiliz.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Lizitaziora aurkezteko oinarrizko aurrekontua 244.065,43 € koa izango da, gehi 51.253,74 € %21-eko BEZari dagozkionak.

5.- Esleipena egiterakoan erabiliko diren irizpideak.

Legearen 163tik 166. artikuluetan xedatutakoaren arabera egingo den negoziazioa ondorengo irizpideen gainekoa izango dira, edota kontratuaren helburuarekin zehatz-mehatz lotutako beste edozein alderdi tekniko eta logistikoaren gainekoa.

1.- Proposamen ekonomikoa: (0-60 puntu)
2.- Proposamen teknikoa: Obraren azterlana eta lan programa zehazten duen memoria teknikoa (0-15 puntu)
3.- Hobekuntzak (0tik 15 puntura)
4.- Berme-epea luzatzea: (0tik 10 puntura).

(Baldintza Pleguen 16. klausula begiratu)

Partaideekin egingo diren negoziazioak aipatutako irizpide horien gainekoak izango dira, edota kontratuaren helburuarekin zehatz-mehatz lotutako beste edozein alderdi tekniko edo/eta logistikoaren gainekoak.

6.- Bermeak.

Behin-behinekoa: 7.321 €.
Behin betikoa: Esleipen prezioaren %5 (BEZ gabe).

7.- Agiriak eta informazioa non eskuratu.

a) Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu: AZPEITIKO UDALA (Idazkaritza)

b) Helbidea: Enparantza nagusia 5.
c) Herria eta Posta Kodea: 20730 Azpeitia.
d) Telefonoa: 943 15 71 98.
e) Telefaxa: 943 15 72 01.
f) E-mail: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
g) Informazioa jasotzeko epea: parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea amaitzen den arte.

8.- Eskatzailearen betebehar bereziak.

Kaudimen baldintzak egiaztatzeko beharrezkoa den dokumentazioa: (Baldintza Pleguen 19. klausula begiratu)


9.- Parte hartzeko eskaeren aurkezpena.

a) Partehartzeko eskaera aurkezteko azken eguna: 2015eko apirilaren 30an

b) Iragarki honen argitaratze data: 2015eko apirilaren 17a.

c) Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
"AZPEITIKO ESKLABAK-ITURZULO AZPIEREMUAREN INGURUAN EURI-URAK BIDERATZEKO KANALIZAZIOA EGITEKO PROIEKTUAN JASOTAKO LANAK" izendatutako gutunazala, baldintza pleguen 19. klausulan adierazitako dokumentazioarekin (erantzunkizuneko adierazpen baten bidez ordezkatua izan daiteke)

d) Aurkezteko tokia:
- Erakundea: AZPEITIKO UDALA (Erregistro Orokorra).
- Helbidea: Enparantza nagusia 5.
- Herria eta Posta Kodea: 20730 Azpeitia.

Proposamenak aipatutako lekuan aurkeztuko dira, astelehenetik ostiralera, 08:30tatik 14:30etara, eta larunbatetan 12:30 ak bitartean.

SPKLaren Hemezortzigarren Xedapen Gehigarrian adierazitakoaren arabera, parte-hartzeko eskaerak telefonoz ere egin daitezke, eta hala egiten duen eskatzaileak idatziz berretsi beharko du eskaera, gorago aipatu den eskaerak jasotzeko epea iraungi aurretik.

e) Aldaera onarpena: EZ

f) Eskeintzak aurkeztera gonbidatuko diren aurreikusten den enpresa kopurua: prozeduran parte hartzera ez dira 3 enpresa baino gutxiago gonbidatuko.

11.- Administrazio Pleguak eskuratu daitezkeen Web Orria.

www.azpeitikoudala.eus

Azpeitiko udalaren kontratazio profilaren atalean

PLEGU ADMINISTRATIBOAK

PLEGU TEKNIKOAK

ERANTZUKIZUN-ADIERAZPENA

DEIALDIAN PARTE HARTZEKO EREDUA

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information