wrapper

Ibilgailu eta makineriarentzako erregai hornidura

Alkatetzak 2015ko martxoaren 20an ibilgailu eta makinariarentzako erregi hornidurari dagokion kontratazio espedientea onartzea erabaki zuen lehiaketa ireki bidez.

Era berean, Erabaki honekin esleipen prozedurari hasera eman zitzaion.

Azaroaren 14koa, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen 3/2011 Legegintzako Errege Dekreturen 142.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, deialdiari publizitatea ematen zaio.
LEHIAKETA IREKI BIDEZ, OHIKO IZAERAZ, IBILGAILU ETA MAKINERIAREN ERREGAI HORNIDU-RAREN KONTRATAZIOA ESLEI-TZEKO BALDINTZA ADMINISTRATIBO ZEHATZAK

1.- Entitate Esleitzailea:
a) Entitatea: Azpeitiko Udala
b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Udaleko Idazkaritza.

2.-Kontratuaren xedea.

a) Helburuaren azalpena: IBILGAILU ETA MAKINERIARENTZAKO ERREGAI HORNIDURA.
b) Ataletan banatzea: ez.

c) Lanak egingo diren lekua: Azpeitia
d) Lanak egiteko epea: urtebete
e) Luzapenak: 1

3.- Izapidetza, prozedura eta adjudikatzeko modua.

a) Izapidaketa: Ohikoa.
b) Prozedura: Irekia
c) Modua: Lehiaketa.

4.- Zenbaetsitako balioa urte baterako:

BEZgabeko kontratuaren aurrekontua: 25.357,68 €
Kontratuaren aurrekontua BEZarekin: 30.682,80

5.- Kontratu hau esleitzeko modua prozedura irekiarena izango da, adjudikazio-irizpide bakar batekin: prezioa.

Lizitatzaileek aurkeztuko duten eskaintza ekonomikoa publikoarentzako salneurri-prezioari egindako deskontu-portzentaje batekin aurkeztu behar dute, gasolina-zerbitzugunean memento bakoitzean indarrean dagoena. Berunik gabeko 95 oktanoko gasolinaren (gehienez 10 puntu) eta gasolioaren eskaintzak bananduta aurkeztu behar dira (gehienez 90 puntu)

6.- Bermeak.
Behin-behinekoa: ez da eskatzen.
Behin betikoa: 2.500 €

7.- Eskatzailearen betebehar bereziak.

Plegu administratiboen 21.1 f) klausulan zehaztutakoak.

Enpresek, ezinbestekoa izango dute lizitazioan parte hartzeko, gutxienez zerbitzugune bat izatea Azpeitiko udalerrian.

8.- Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu.

a) Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu: AZPEITIKO UDALA.

b) Helbidea Enparantza nagusia 5.

c) Herria eta Posta Kodea: 20730 Azpeitia

d) Telefonoa: 943.157200 eta 943.157198.

e) Telefaxa: 943.157201.

f) Helbide elektronikoa: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

g) Web: www.azpeitikoudala.com

9.- Eskaintzak nola egin.

a) Eskaintza egiteko azken eguna: Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, HAMABOST egun natural.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Baldintza Administratibo berezien orrian zehazten dira.

d) Aurkezteko tokia: Azpeitiko Udaleko Erregistro Orokorrean.

e) Lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi beharra duen epea: 3 hilabete.

Proposamenak aipatutako lekuan astelehenetik ostirala bitartean, goizeko 9etatik eguardiko 14:00etara aurkeztuko dira eta larunbatetan 12:00 etara.

Proposamenak posta bidez ere bidal daitezke. Kasu horretan, bidalketak Postetxeko bulegoan duen data egiaztatu beharko du enpresariak eta egun berean eskaintzaren bidalketa kintratazio organoari jakianarazi, telegrama edo faxez. Bi baldintza horiek betetzen ez baditu, proposamena ez da onartuko, baldin eta kontratazio organoak, aipatutako epea amaitzen den egunean baino beranduago jasotzen badu hura.

10.- Eskaintzak irekitzea

a) Erakundea: Azpeitiko Udaleko Kontratazio mahaia (pleguen 19. klausula).

b) Data: Kontratazio organuak erabakiko du eta lizitatzaile bakoitzari jakinaraziko die, bai eta argitaratuko du bere kontratazio profilean, beti ere aurkeztutako proposamenak irekitzeko data baino lehenago. Horretarako, lehiakideek Udalari fax eta telefono zenbaki bat eta helbide bat adierazi beharko diote, harremanetarako.

Hau guztia denen jakinetara jartzen da.

PLEGU TEKNIKOAK

PLEGU ADMINISTRATIBOAK

ERANTZUKIZUN-ADIERAZPENA

ESKAINTZA EKONOMIKOAREN EREDUA

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea