wrapper

Oharrak

igerileku estaligabean eman beharreko harrera zerbitzua, sorospen zerbitzua, mantenu zerbitzua, garbiketa zerbitzuak eta kantina zerbitzuaren kudeaketa

Alkatetzak 2015eko martxoaren 18an emandako Ebazpenaren bidez, Azpeitiko Udalaren jabetzako igerileku estaligabean eman beharreko harrera zerbitzua, sorospen zerbitzua, mantenu zerbitzua, garbiketa zerbitzuak eta kantina zerbitzuaren kudeaketa ematea.

Era berean, Erabaki honekin esleipen prozedurari hasera eman zitzaion.

ADMINISTRAZIO-BALDINTZA ZEHATZEN AGIRIA: ZERBITZUAK PROZEDURA IREKI BIDEZ KONTRATATZEA.

1.- Entitate Esleitzailea:

a) Entitatea: Azpeitiko Udala
b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Udaleko Idazkaritza.
2.-Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena:

kontratuaren helburua da Azpeitiko Udalaren jabetzako igerileku estaligabean eman beharreko harrera zerbitzua, sorospen zerbitzua, mantenu zerbitzua, garbiketa zerbitzuak eta kantina zerbitzuaren kudeaketa ematea.

b) Kontratuaren iraupena:

Kontratazio honetan jasotzen diren lanak egiteko epealdia LAU URTEKOA izango da, 2015eko udaratik hasita.

c) Zerbitzua emango den entitateak:

Azpeitiko Kirol Patronatuan dagoen igerileku irekian (Salbe auzoa, 13)

3.- Lehiaketarako aurrekontu oinarria.
Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua urtean 95.471,24 €koa izango da, gehi 20.048,96 € %21-eko BEZari dagozkionak, guztira 115.520,20 € (BEZ barne).
12. Klausulak kontratuaren aldaketak egiteko aukera jaso du, eta baita horien arrazoiak ere.
4.- Izapidetza, prozedura eta adjudikatzeko modua.

a) Izapidaketa: Arrunta.
b) Prozedura: Irekia

5.- Kaudimen baldintzak:

Lizitatzaileek kaudimen ekono-miko, finantzario eta tekniko edo profe-sionalaren egiaztatu beharko dute, Arlo Publikoko Kontratuen Sektorearen (LCSP) testu bateratuko 75. artikuluaren a) letran eta 78. artikuluaren a) eta e) letretan zehaztutako bideetatik. (*)

Plegu Administratiboen 20. klausula ikusi.

Kaudimen ekonomiko eta finantza-rioa frogatzea: Finantza-erakundeek eginda-ko aitorpen egokien bidez, edota bestela, arrisku profesionalengatiko kalte-ordaineta-rako aseguru bat izatearen egiaztagiriarekin (75.a artikulua).

Lizitatzaileek kontratu honen helburuarekin lotura zuzena duten kirol jar-duerak egitea izan beharko dute helburu, eta kontratu hori behar bezala burutzeko adina giza-baliabide eta baliabide material dituen antolamendua izan.

Kaudimen tekniko edota profesio-nala frogatzea:

a. Kirol zerbitzuekin azken hiru urteetan egindako lan edo zerbitzu nagusien zerrenda, barne sartuta diru-zenbatekoa, datak eta haien har-tzailea (publikoa zein pribatua).

b. Zerbitzu zehatza gauzatuko duen pertsonalaren titulazio akademikoak

- Beharrezkoa izango da, bai lizitatzaileak (behintzat batek) eta baita jendearekin lanean jardun behar duen pertsonek harremanetarako, ahozko euskara gutxieneko maila bat izatea (ahozko maila)

6.- Bermeak.

Behin-behinekoa: 954,71 €
Behin-betikoa: Esleipenaren zenbatekoaren %5a, BEZa kanpo (kopurua erabakitzeko kontratuaren iraupen urteak eta prorrogak hartuko dira)

7- Kontratazio Mahaia.

Kontratu hau esleituko duen kontratazio organoari laguntzeko Kontratazio mahai bat izango da, modu honetan eratua, eta hark izango du eskaintzak baloratzeko eskumena.

Mahiko Lehendakaria: ENEKO ETXEBERRIA BEREZIARTUA.
Mahaikideak
ARITZ EPELDE ZINKUNEGI
MIKEL IBARZABAL EIZAGIRRE
AITOR GORROTXATEGI LARRAÑAGA
AITOR ARANGUREN IRIARTE

Udalaren Kontu-hartzaileak: MARI-SOL ODRIOZOLA AIZPURU
Udal Idazkariak. OLATZ EIZAGI-RRE ORBEGOZO

Kontratazio Mahaiak kontratuaren xedearekin lotutako txosten teknikoak eska ditzake, beharrezkoa iruditzen bazaio, bere proposamena egin aurretik.

Kontratazio organoak kontratua esleitzeko erabakian ez badio jarraitzen Kontratazio Mahaiaren proposamenari, erabakiaren arrazoiak eman beharko ditu.
6.- Esleipena egiterakoan, honako irizpide hauek hartuko dira oinarritzat (18. klausula ikusi):
(C KARTAZALA)

1.- ESKAINTZA EKONOMIKOA: 51 puntu.

Proposamen ekonomikoa baloratzeko, ondoren deskribatzen den formula aplikatuz kalkulatuko da puntuazioa.

Prezioaren araberako puntuazioan, mailarik handiena (dagokigun honetan, 51 puntu) emango zaio proposamenik txikienari (K) eta gainerakoei (R) ondorengo formula ezarriko zaie:

Gainerako puntuazioak (R):
R = 51 – [0,3 x (Baja K-Baja R) x 100]

Baja K esaten zaio Lizitazioaren Oinarrizko Aurrekontuaren eta eskaintzarik merkeenaren arteko aldeari, zati Lizitazioaren Oinarrizko Aurrekontua.

Baja R esaten zaio Lizitazioaren Oinarrizko Aurrekontuaren eta balioetsi nahi den eskaintzaren arteko aldeari, zati Lizitazioaren Oinarrizko Aurrekontua.
2.- PROPOSAMENAREN BALIO TEKNIKOA (39 puntu)

(B KARTAZALA)

kantina zerbitzuaren kudeaketaren eta sorospen, harrera, mantenu eta garbiketa zerbitzuen deskribapena eta proposamena.

Zerbitzua plangintza- eta jarduera-txostenean (lan-programa) ezarri bezala emango da.

Esleitutako zerbitzuaren arduradun izango den pertsonaren izena adieraziko da, Azpeitiko Udaleko zuzendaritzarekin harre-manetan jardungo duenarena.

Proposamen edo azalpen horren honakoa barneratuko du:

Lan-metodologia:

Zerbitzuaren azalpena, funtsioak...
Arduren banaketa langileen artean.
Koordinazioa enpresaren, langileen, Udalaren Kirol Patronatuaren eta beste zerbitzu eta elkarte batzuen artean.
Ezbeharren aurrean erantzuna nola eman.

Giza baliabideak:
Lantaldea.
Zerbitzu bakoitzaren laneko ordu-tegia eta egutegia
- Lantaldeen osaera

3.- HOBEKUNTZAK: 10 puntu

Enpresak euskararen erabilera plana izatea eta zerbitzuetara barneratutako pertsonala euskara ziurtagiri ofiziala izatea baloratuko da: 5 puntu gehienez.

- Enpresak kalitatea ziurtatzeko neurriak eta kalitate ziurtagiriak eskuratuak izatea baloratuko da: 5 puntu gehienez.

7.- Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu.

a) Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu: AZPEITIKO UDALA.
b) Helbidea Enparantza nagusia 5.
c) Herria eta Posta Kodea: 20730 Azpeitia
d) Telefonoa: 943.157200 eta 943.157198.
e) Telefaxa: 943.157201.
f) Helbide elektronikoa: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
g) Web: www.azpeitikoudala.eus

8.- Eskaintzak nola egin.

a) Eskaintza egiteko azken eguna: Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, HAMABOST egun natural.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Deialdiko Baldintza Administratibo berezien orrian zehazten dira.

d) Aurkezteko tokia: Azpeitiko Udaleko Erregistro Orokorrean.

e) Lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi beharra duen epea: 3 hilabete.

Proposamenak aipatutako lekuan astelehenetik ostirala bitartean, goizeko 9etatik eguardiko 14:00etara aurkeztuko dira eta larunbatetan 12:30 etara.

Proposamenak posta bidez ere bidal daitezke. Kasu horretan, bidalketak Postetxeko bulegoan duen data egiaztatu beharko du enpresariak eta egun berean eskaintzaren bidalketa kintratazio organoari jakianarazi, telegrama edo faxez. Bi baldintza horiek betetzen ez baditu, proposamena ez da onartuko, baldin eta kontratazio organoak, aipatutako epea amaitzen den egunean baino beranduago jasotzen badu hura.
9.- Eskaintzak irekitzea

a) Erakundea: Azpeitiko Udaleko Kontratazio mahaia (pleguen hogeigarren klausula).

b) Data: Kontratazio organuak erabakiko du eta lizitatzaile bakoitzari jakinaraziko die, bai eta argitaratuko du bere kontratazio profilean, beti ere aurkeztutako proposamenak irekitzeko data baino lehenago. Horretarako, lehiakideek Udalari telefono zenbaki bat eta helbide bat adierazi beharko diote, bai eta lehiakideen izenean harremanetarako arituko den pertsonaren izena eta korreo elektronikoa.

Hau guztia denen jakinetara jartzen da.

PLEGU TEKNIKOAK

PLEGU ADMINISTRATIBOAK

ESKAINTZA EKONOMIKOAREN EREDUA

ERANTZUKIZUN-ADIERAZPENA

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information