wrapper

Oharrak

Igerilekuko instalazioentzat ekipamendua (sauna, takillak, esekileku eta altzariak) hornitu eta ezartzeko kontratua

Alkatetzak 2015ko urtarrilaren 19an mota ezberdinetako kirol-material teknikoa hornitzeari, garraioa, deskarga, azken instalakuntza eta funtzionamendua martxan jartzea barne, dagokion kontratazio espedientea onartzea erabaki zuen lehiaketa ireki bidez.

Era berean, Erabaki honekin esleipen prozedurari hasera eman zitzaion.

Azaroaren 14koa, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen 3/2011 Legegintzako Errege Dekreturen 142.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, deialdiari publizitatea ematen zaio.
LEHIAKETA IREKI BIDEZ, OHIKO IZAERAZ, UDAL IGERILEKUKO INSTALAZIOENTZAT EKIPAMENDUA (SAUNA, TAKILLAK, ESEKILEKU ETA ALTZARIAK) HORNITU ETA EZAR-TZEKO KONTRATUA ESLEITZEKO BALDINTZA ADMINISTRATIBO ZEHATZAK

1.- Entitate Esleitzailea:
a) Entitatea: Azpeitiko Udala
b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Udaleko Idazkaritza.

2.-Kontratuaren xedea.

a) Helburuaren azalpena: mota ezberdinetako kirol-material teknikoa hornitzea Azpeitiko Kirol Patronatuko instalazio berrietan (udal-igerilekuko eraikuntza)
b) Ataletan banatzea: BAI.
1. zatia: Sauna
2. zatia: Armairuak, esekilekuak eta aulkiak
3. zatia: ofizinako altzariak
c) Lanak egingo diren lekua: Azpeitiko Kirol Patronatuko instalazioak (udal igerilekuak)
d) Entregatzeko epea: 25 egun.

3.- Izapidetza, prozedura eta adjudikatzeko modua.

a) Izapidaketa: Ohikoa.
b) Prozedura: Irekia
c) Modua: Lehiaketa.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Proiektuaren aurrekontu osoa 82.610,00 € koa izango da, gehi 17.348,10 € BEZari dagozkionak. Guztira BEZ barne: 99.958,10€. Proiektu osoaren baitan hainbat zati barneratzen dira.

Hornidura, esleipenaren ondorioetarako, zati hauetan banatuko da, eta proposamenean zati bat, hainbat zati edo zati guztiak jaso daitezke:

1. ZATIA SAUNAK: 28.400 €, gehi, BEZ -ari dagozkion 5.964,00 €.

2. ZATIA ARMAIRUAK, AULKIAK ETA ESEKILEKUAK: 41.924 €, gehi, BEZ -ari dagozkion 8.804,04€.

3. ZATIA ALTZARIAK: 12.286 € , gehi, BEZ -ari dagozkion 2.580,06 €.

5.- Esleipena egiterakoan, honako irizpide hauek hartuko dira oinarritzat (garrantziaren eta haztatzearen arabera handienekotik txikienera eta emango zaien pisuaren arabera zerrendatuta):

A) AUTOMATIKOKI BALIOETSI DAITEZKEEN ESLEIPEN IRIZPIDEAK

1.- Proposamen ekonomikoa: (0-51 puntu)

Prezioaren araberako puntuazioan, mailarik handiena (dagokigun honetan, 51 puntu) emango zaio proposamenik txikienari (K) eta gainerakoei (R) ondorengo formula ezarriko zaie:

Gainerako puntuazioak (R):
R = 51 - [0,5 x (Baja K-Baja R) x 100]

Baja K esaten zaio Lizitazioaren Oinarrizko Aurrekontuaren eta eskaintzarik merkeenaren arteko aldeari, zati Lizitazioaren Oinarrizko Aurrekontua.

Baja R esaten zaio Lizitazioaren Oinarrizko Aurrekontuaren eta balioetsi nahi den eskaintzaren arteko aldeari, zati Lizitazioaren Oinarrizko Aurrekontua.

B) BALORAZIO SUBJETIBO BATEN MENPE DAUDEN ESLEIPEN IRIZPIDEAK.

2.- Eskaintzen den horniduraren kalitatea eta proposamen teknikoari egindako hobekuntzak: 25 puntu.

3.- Hornidura emateko eta bere berehalako funtzionamendurako jasotzeko epea: 15 puntos.

4.- Berme-epea luzatzea: 9 puntos.

6.- Bermeak.

Behin betikoa: Esleipen prezioaren %5 (BEZ gabe).

7.- Eskatzailearen betebehar bereziak.

Kaudimen baldintzak egiaztatzeko beharrezkoa den dokumentazioa: (Baldintza Pleguen 18. klausula begiratu)

8.- Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu.

a) Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu: AZPEITIKO UDALA.

b) Helbidea Enparantza nagusia 5.

c) Herria eta Posta Kodea: 20730 Azpeitia

d) Telefonoa: 943.157200 eta 943.157198.

e) Telefaxa: 943.157201.

f) Helbide elektronikoa: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

g) Web: www.azpeitikoudala.com

9.- Eskaintzak nola egin.

a) Eskaintza egiteko azken eguna: Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, HAMABOST egun natural.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Baldintza Administratibo berezien orrian zehazten dira.

d) Aurkezteko tokia: Azpeitiko Udaleko Erregistro Orokorrean.

e) Lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi beharra duen epea: 3 hilabete.

Proposamenak aipatutako lekuan astelehenetik ostirala bitartean, goizeko 9etatik eguardiko 14:00etara aurkeztuko dira eta larunbatetan 12:00 etara.

Proposamenak posta bidez ere bidal daitezke. Kasu horretan, bidalketak Postetxeko bulegoan duen data egiaztatu beharko du enpresariak eta egun berean eskaintzaren bidalketa kintratazio organoari jakianarazi, telegrama edo faxez. Bi baldintza horiek betetzen ez baditu, proposamena ez da onartuko, baldin eta kontratazio organoak, aipatutako epea amaitzen den egunean baino beranduago jasotzen badu hura.

10.- Eskaintzak irekitzea

a) Erakundea: Azpeitiko Udaleko Kontratazio mahaia (pleguen 19. klausula).

b) Data: Kontratazio organuak erabakiko du eta lizitatzaile bakoitzari jakinaraziko die, bai eta argitaratuko du bere kontratazio profilean, beti ere aurkeztutako proposamenak irekitzeko data baino lehenago. Horretarako, lehiakideek Udalari fax eta telefono zenbaki bat eta helbide bat adierazi beharko diote, harremanetarako.

PLEGU ADMINISTRATIBOAK

PLEGU TEKNIKOAK

PROPOSAMEN EREDUA

ERANTZUKIZUN EREDUA

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information