wrapper

Oharrak

Azpeitiko liburutegiko zerbitzuen esleipena

Azpeitiko Udalak, Alkatetzak 2014ko urriaren 17ko datan emandako ebazpenaren bidez, Azpeitiko Enparan Dorretxean kokaturiko Udal Liburutegiko erabiltzaileei arreta emateko eta bertako dokumentuak eta instalazioak erabiltzeko zerbitzuak esleitzeko kontratazio espedientea onartzea erabaki zuen lehiaketa ireki bidez.

Era berean, Erabaki honekin esleipen prozedurari hasera eman zitzaion.

LEHIAKETA IREKI ETA IZAPIDETZA ARRUTA BIDEZ AZPEITIKO LIBURUTEGIKO ZERBITZUA ESLEITZEKO KONTRA-TAZIO BALDINTZA ADMINIS-TRATIBO ZEHATZAK
1.- Entitate Esleitzailea:

a) Entitatea: Azpeitiko Udala
b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Udaleko Idazkaritza.

2.-Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: Kontratuaren xedea da zpeitiko Enparan Dorretxean kokaturiko Udal Liburutegiko erabiltzaileei arreta emateko eta bertako dokumentuak eta instalazioak erabiltzeko zerbitzuak burutzeko baldintza teknikoak arautzea da.

b) Kontratuaren iraupena: Kontratuaren iraupena BI UTEKOA izango da, kontratua formalizatzen denetik hasita.

Luzapenak: kontratua urte beteko epeka luzatu ahal izango da, bi aldeek hala adostuta. Hala ere, iraupen osoa, luzapenak barne direla, ez da izango lau urte baino gehiagokoa.
c) Lekua: Azpeitia.
3.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Lizitaziora aurkezteko oinarrizko aurrekontua 107.438,02 € koa izango da, gehi 22.561,98 € %21-eko BEZari dagozkionak, guztira 130.000 € (BEZ barne).

Ebentualki kontratua aldatu ahal izateko bete beharreko berariazko baldintza.

Arlo Publikoko Kontratuen Legearen testu bateratua onartzen duen 3/2011 azaroaren 14ko LED-ko 106. eta 108.artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, zerbitzu kontratu hau aldatu ahal izango da, ondorengo baldintzen bat bete ezkero:

- Azpeitiko Udalak, egun bere titularra zerbitzu eginkizunetan beste lanpostu bat betetzen ari delako hutsik dagoen liburutegiko teknikari lanpostua, udaleko berezko langileekin betetzea.

- Liburutegiko zerbitzura udaleko berezko langilea barneratzeak, dagokigun kontratuaren edukia osatzen duten eginkizunak barneratzea suposatuko balu, zerbitzura barneratu beharreko gutxieneko pertsona kopurua, hiru pertsona baino gutxiagokoa izan ahalko da.

Kontratuaren edukia osatzen duten eginkizunak murriztuko badira, kontratuaren prezioa modu proportzi-onalean murriztuko litzateke.

Edozein kasutan aldaketa honek, gehienez, kontratu-prezioaren %35 ari eragin ahalko du.

Kontratuaren aldaketak dokumentu administratiboan formalizatuko dira SPKLTBaren 156 artikuluan jasotako epe eta balintzak beteaz.

Esleipendunak hobetu egin ahal izango du kopuru hau.

4.- Izapidetza, prozedura eta adjudikatzeko modua.

a) Izapidaketa: Arrunta.
b) Prozedura: Irekia
c) Modua: Lehiaketa.
5.- Kaudimen baldintzak:

Plegu Administratiboen 20. klausula eta Plegu Teknikoetan adierazitakoa ikusi.

Lizitatzaileek kontratu honen helburuarekin lotura zuzena duten jar-duerak egitea izan beharko dute helburu, eta kontratu hori behar bezala burutzeko adina giza-baliabide eta baliabide mate-rial dituen antolamendua izan.

Lantalde kide guztiek, gutxienez, goi-mailako batxilergoa, LH2a edo baliokidea egiaztatuko dute.

Era berean, beharrezkoa izango ada ABSYSNET liburutegiaren kudeaketa sistema eta Liburutegiak dituen informazio eta komunikazio teknologiak ezagutzea eta erabiltzea.

Ezinbestekoa izango da lizitatzaileak/ek eta jendearekin lanean jardun behar duten langile guztiek euskaraz zailtasunik gabe komunikatzeko adinako maila izatea, hau da, administrazioko 3. HEari dagokion ahozko euskara maila izatea.
6.- Bermeak.

Behin-betikoa: 3.223,14 €,
7- Kontratazio Mahaia.

Kontratu hau esleituko duen kontratazio organoari laguntzeko Kontratazio mahai bat izango da, modu honetan eratua, eta hark izango du eskaintzak baloratzeko eskumena.

- Mahiko Lehendakaria: ENEKO ETXEBERRIA BEREZIARTUA.
- Mahaikideak
ARITZ EPELDE ZINKUNEGI
- MIKEL IBARZABAL EIZAGIRRE
- AITOR GORROTXATEGI LARRAÑAGA
AITOR ARANGUREN IRIARTE

- Udalaren Kontu-hartzaileak: MARISOL ODRIOZOLA AIZPURU

- Udal Idazkariak. OLATZ EIZAGIRRE ORBEGOZO

Kontratazio Mahaiak kontratuaren xedearekin lotutako txosten teknikoak eska ditzake, beharrezkoa iruditzen bazaio, bere proposamena egin aurretik.

Kontratazio organoak kontratua esleitzeko erabakian ez badio jarraitzen Kontratazio Mahaiaren proposamenari, erabakiaren arrazoiak eman beharko ditu.
8.- Esleipena egiterakoan, honako irizpide hauek hartuko dira oinarritzat (garrantziaren eta haztatzearen arabera handienekotik txikienera eta emango zaien pisuaren arabera zerrendatuta):
IRIZPIDEAK
(SOBRE C)

1.- ESKAINTZA EKONOMIKOA/PREZIOEN TARIFA: 55 puntu
Honako puntuazio sistemaren arabera ba-loratuko dira:

Prezioaren araberako puntuazioan, mailarik handiena (dagokigun honetan, 55 puntu) emango zaio proposamenik txikienari (K) eta gainerakoei (R) ondorengo formula ezarriko zaie:

Gainerako puntuazioak (R):
R = 55 - [1,5 x (Baja K-Baja R) x 100]

Baja K esaten zaio Lizitazioaren Oinarrizko Aurrekontuaren eta eskaintzarik merkeenaren arteko aldeari, zati Lizitazioaren Oinarrizko Aurrekontua.

Baja R esaten zaio Lizitazioaren Oinarrizko Aurrekontuaren eta balioetsi nahi den eskaintzaren arteko aldeari, zati Lizitazioaren Oinarrizko Aurrekontua.
(B KARTAZALA)
2.- PROPOSAMEN TEKNIKOA: 35 puntua

Atal honetan baloratuko da:
a) Proposamenaren deskribapenaren argitasuna, koherentzia eta funtsatzea (12 punturaino).
b) Zerbitzuaren antolaketa funtzionalaren modua (lanen antolaketa plangintza metodologia), jarduketa-protokoloak barne eta kanpo erabiltzaileen aurrean, udal zerbitzuko arduradunarekin koordinatzeko modua, zerbitzuaren ebaluazioa eta bitarteko tekniko eta materialen erabilgarritasun-maila (23 punturaino).

3.- PERTSONALAREN ESPERI-ENTZIA ETA KURRIKULUMA: 10 puntu.

Kaudimen baldintzatik kanpo, baloratu egingo dira kontratua gauzatzeko izendatutako pertsonen prestakuntza eta esperientzia pertsonala.

Bereziki baloratuko da, kontratua gauzatzeko izendatutako pertsonalaren prestakuntza eta esperientzia, liburutegi arloan.

Gehieneko puntuazioa emango zaio eskaintzarik onuragarrienari, eta gainerako eskaintzei proportzioan emango zaizkie puntuak, ataletako bakoitzean.
9.- Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu.

a) Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu: AZPEITIKO UDALA.
b) Helbidea Enparantza nagusia 5.
c) Herria eta Posta Kodea: 20730 Azpeitia
d) Telefonoa: 943.080222 eta 943.157198.
e) Telefaxa: 943.157201.
f) Helbide elektronikoa: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
g) Web: www.azpeitia.net

10.- Eskaintzak nola egin.

a) Eskaintza egiteko azken eguna: Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, HAMABOST egun natural.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Deialdiko Baldintza Administratibo berezien orrian zehazten dira.

d) Aurkezteko tokia: Azpeitiko Udaleko Erregistro Orokorrean.

e) Lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi beharra duen epea: 3 hilabete.

Proposamenak aipatutako lekuan astelehenetik ostirala bitartean, goizeko 9etatik eguardiko 14:00etara aurkeztuko dira eta larunbatetan 12:30 etara.

Proposamenak posta bidez ere bidal daitezke. Kasu horretan, bidalketak Postetxeko bulegoan duen data egiaztatu beharko du enpresariak eta egun berean eskaintzaren bidalketa kintratazio organoari jakianarazi, telegrama edo faxez. Bi baldintza horiek betetzen ez baditu, proposamena ez da onartuko, baldin eta kontratazio organoak, aipatutako epea amaitzen den egunean baino beranduago jasotzen badu hura.
11.- Eskaintzak irekitzea

a) Erakundea: Azpeitiko Udaleko Kontratazio mahaia (pleguen hogeigarren klausula).

b) Data: Kontratazio organuak erabakiko du eta lizitatzaile bakoitzari jakinaraziko die, bai eta argitaratuko du bere kontratazio profilean, beti ere aurkeztutako proposamenak irekitzeko data baino lehenago. Horretarako, lehiakideek Udalari fax eta telefono zenbaki bat eta helbide bat adierazi beharko diote, harremanetarako.

Baldintza administratiboak

Baldintza teknikoak

Eskaintza ekonomikoa egiteko eredua

Erantzukin-adierazpena

Langile zerrenda (Lizitatzaileek langileen lan baldintzein buruzko informazio zehatzagoa Udal Idazkaritzan dute eskuragai)

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information