wrapper

Oharrak

KIROL PATRONATUAN MASAJE ZERBI-TZUAREN KUDEAKETA ESLEITZEA

Alkatetzak 2014ko ekainaren 6ean Azpeitiko Udal Kirol Patronatuko instalazioetan masaje zerbitzuaren kudeaketa esleitzeko kontratazio espedientea onartzea erabaki zuen lehiaketa ireki bidez.

Era berean, Erabaki honekin esleipen prozedurari hasera eman zitzaion.

LEHIAKETA IREKI BIDEZ, OHIKO IZAERAZ, AZPEITIKO UDAL KIROL PATRONATUAN MASAJE ZERBI-TZUAREN KUDEAKETA ESLEITZEKO KONTRATAZIO BALDINTZA ADMINIS-TRATIBO ZEHATZAK

1.- Entitate Esleitzailea:
a) Entitatea: Azpeitiko Udala
b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Udaleko Idazkaritza.

2.-Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: Azpeitiko Kirol Patronatuan masaje zerbitzua gauzatzea.

b) Kontratuaren iraupena: BI URTEKOA, urtebeteko epealditan, gehienez lau urterarte luzatu daitekeelarik. Sei hilabeteko probaldia ezarri da (pleguen bigarren klausula).

3.- Izapidetza, prozedura eta adjudikatzeko modua.

a) Izapidaketa: Ohikoa.
b) Prozedura: Irekia
c) Modua: Lehiaketa.

4.- Erregimen ekonomikoa: Esleipendunak, kontraprestazio modura, zerbitzua ustiatzerakoan lortzen dituen diru-sarrerak jasoko ditu.

5.- Esleipena egiterakoan, honako irizpide hauek hartuko dira oinarritzat (garrantziaren eta haztatzearen arabera handienekotik txikienera eta emango zaien pisuaren arabera zerrendatuta):

A) AUTOMATIKOKI BALIOETSI DAITEZKEEN ESLEIPEN IRIZPIDEAK (C GUTUNAZALA) = guztira 60 puntu.

1) Eskatzen den gutxieneko esperientzia eta formakuntza osagarria: 0-35 puntu.

a) Esperientzia osagarria: 5 puntu antzeko postu batean izandako 6 hilabeteko bakoitzeko esperientziagatik.

b) Formakuntza osagarria.

5 puntu masaje arloko espezialitate titulu bakoitzeko: kirol masajea, terapeutikoak etabar.

5 puntu honako kirol titulazio bakoitzeko: pilates, ciclo indoor, aerobic-step, tonifikazioa etabar.

Soilik kontuan hartuko dira, gutxienez 20 orduko formazioa barneratzen dituzten tituluak.

1) Eskaintza ekonomikoa/ masaje sesioen tarifa prezioak (0tik 25 puntura)

Gehienezko prezioa BEZ BARNE, 60 minutuko sesio bakoitzeko:

- Bazkideak ez direntzako tarifa orokorra: 40 €
- Bazkideak direnentzako tarifa berezia: 30 €

Lizitatzaileak adierazitako prezioak baino merkeagoak eskaini ahalko ditu, baina sesioaren iraupena mantendu beharko du.

Lizitatzaileek aurkezturiko eskain-tzaren proposamen ekonomikoari 25 puntu emango zaizkio gehienez, zerotik hasita %1eko murrizketagatik 1 puntu izango dituztelarik.

Lizitatzaileak prezioa hobetzeko aplikatuko duen minorazio portzentaia, berdina izan beharko du tarifa guztietan. Erreferentzi moduan preziorik altuena hartuko da kontutan.

B) BALORAZIO SUBJETIBO BATEN MENPE DAUDEN ESLEIPEN IRIZPIDEAK.
(B GUTUNAZALA = guztira 40 puntu)

3) Proposamenaren balio teknikoa (30 puntu)

Eskainiko den masaje zerbitzuaren proposamena eta deskribapena barneratuko du.

4) Hobekuntzak (10 puntu)

Baldintza Administratibo Berezien Orriak eta Plegu Teknikoak begiratu (14. klausula)

6.- Bermeak.
Behin-behinekoa: ez da eskatzen.
Behin-betikoa: 1.000 €

7.- Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu.

a) Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu: AZPEITIKO UDALA.

b) Helbidea Enparantza nagusia 5.

c) Herria eta Posta Kodea: 20730 Azpeitia

d) Telefonoa: 943.157200 eta 943.157198.

e) Telefaxa: 943.157201.

f) Helbide elektronikoa: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

g) Web: www.azpeitikoudala.net

8.- Eskaintzak nola egin.

a) Eskaintza egiteko azken eguna: Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, HAMABOST egun.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Baldintza Administratibo berezien orrian zehazten dira.

d) Aurkezteko tokia: Azpeitiko Udaleko Erregistro Orokorrean.

e) Lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi beharra duen epea: 3 hilabete.

Proposamenak aipatutako lekuan astelehenetik ostirala bitartean, goizeko 9etatik eguardiko 14:00etara aurkeztuko dira eta larunbatetan 12:30 etara.

Proposamenak posta bidez ere bidal daitezke. Kasu horretan, bidalketak Postetxeko bulegoan duen data egiaztatu beharko du enpresariak eta egun berean eskaintzaren bidalketa kintratazio organoari jakianarazi, telegrama edo faxez. Bi baldintza horiek betetzen ez baditu, proposamena ez da onartuko, baldin eta kontratazio organoak, aipatutako epea amaitzen den egunean baino beranduago jasotzen badu hura.

8.- Eskaintzak irekitzea

a) Erakundea: Azpeitiko Udaleko Kontratazio mahaia (pleguen hamalaugarren klausula).

b) Data: Kontratazio organuak erabakiko du eta lizitatzaile bakoitzari jakinaraziko die, bai eta argitaratuko du bere kontratazio profilean, beti ere aurkeztutako proposamenak irekitzeko data baino lehenago. Horretarako, lehiakideek Udalari fax eta telefono zenbaki bat eta helbide bat adierazi beharko diote, harremanetarako.

Hau guztia denen jakinetara jartzen da.

Plegu teknikoak

Plegu administratiboak

Proposamen eredua

Tarifak

Erantzukizun-adierazpena

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information