wrapper

Oharrak

Udal igerilekuko instalazioak handitzeko proiektua

Alkatetzak 2014ko maiatzaren 20an "UDAL IGERILEKUKO INSTALAZIOAK HANDITZEKO PROIEKTUA"-ri dagozkion obra lanen exekuzioa esleitzeko kontratazio espedientea onartzea erabaki zuen lehiaketa ireki bidez.

Era berean, Erabaki honekin esleipen prozedurari hasera eman zitzaion.

Azaroaren 14koa, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen 3/2011 Legegintzako Errege Dekreturen 142.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, deialdiari publizitatea ematen zaio.

LEHIAKETA IREKI BIDEZ, OHIKO IZAERAZ, "UDAL IGERILEKUKO INSTALAZIOAK HANDITZEKO PROIEKTUA"-RI DAGOZKION OBRAK ESLEITZEKO KONTRATAZIO BALDINTZA ADMINISTRATIBO ZEHATZAK

1.- Entitate Esleitzailea:
a) Entitatea: Azpeitiko Udala
b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Udaleko Idazkaritza.

2.-Kontratuaren xedea.

a) Helburuaren azalpena: "UDAL IGERILEKUKO INSTALAZIOAK HANDITZEKO PROIEKTUA" osatzen duten lanen exekuzioa.
b) Ataletan banatzea: ez.

c) Lanak egingo diren lekua: Azpeitia
d) Lanak egiteko epea: zazpi hilabete.

3.- Izapidetza, prozedura eta adjudikatzeko modua.

a) Izapidaketa: Ohikoa.
b) Prozedura: Irekia
c) Modua: Lehiaketa.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Lizitaziora aurkezteko oinarrizko aurrekontua 1.375.858,80 € koa izango da, gehi 288.930,35 € %21-eko BEZari dagozkionak.

Guztira BEZ barne:1.664.789,15 €

5.- Esleipena egiterakoan, honako irizpide hauek hartuko dira oinarritzat (garrantziaren eta haztatzearen arabera handienekotik txikienera eta emango zaien pisuaren arabera zerrendatuta):

A) AUTOMATIKOKI BALIOETSI DAITEZKEEN ESLEIPEN IRIZPIDEAK

1.- Proposamen ekonomikoa: (0-55 puntu)

Proposamen ekonomikoa baloratzeko, ondoren deskribatzen den formula aplikatuz kalkulatuko da puntuazioa.

Prezioaren araberako puntuazioan, mailarik handiena (dagokigun honetan, 55 puntu) emango zaio proposamenik txikienari (K) eta gainerakoei (R) ondorengo formula ezarriko zaie:

R puntuazioa = 55 – 0,3 x (Baja K-Baja R) eta hor bajak unitatetan adieraziko dira. Emaitza negatiboa baldin bada, 0 puntu emango dira.

B) BALORAZIO SUBJETIBO BATEN MENPE DAUDEN ESLEIPEN IRIZPIDEAK.

2.- Proposamen teknikoa: Obraren azterlana eta lan programa zehazten duen memoria teknikoa (0-33 puntu)

Eskaintzetan ondorengo atalak garatu beharko dira, eta atal bakoitzaren zuzentasuna, azterketaren xehetasun maila eta lizitazioaren xede den kontratuarekiko egokitasuna baloratuko da.

Obra lanen azterketa eta antolaketa

Lanen programaketa non obraren hasiera epea eta gauzatzeko epea zehaztuko diren.

Obra gauzatzeko eskuragai izango diren baliabideak.
Instalazioen erabileran eragina murrizteko azterlana.

Inguruko gune publikoetan izango duen eragina murrizteko azterlana.

Ingurugiro arloko hobekuntzak.

Proposamen teknikoaren luzera: GEHIENEZ 10 orri DIN A4, bi aldeetatik, hizkien tamaina minimoa 10.

3.- Hobekuntzak (0tik 12 puntura)

Halako izaera izango dute hobekuntza obra osagarriak eraikina bere ingurunean funtzionalki eta erabilerari dagokionean integratzeko helburuarekin.

Proposamena memoria-teknikoari atxikituko zaio eranskin moduan.

6.- Bermeak.
Behin-behinekoa: 41.275,77 € (lizitazio prezioaren % 3 (BEZ gabe)

Behin betikoa: Esleipen prezioaren %5 (BEZ gabe).

7.- Eskatzailearen betebehar bereziak.

a) Sailkapena:

C TALDEA, 2. AZPITALDEA, E. MAILA

b) Kaudimen baldintzak egiaztatzeko beharrezkoa den dokumentazioa: (Baldintza Pleguen 20. klausula begiratu)

Kontuan izanik kontratu honen xede diren obrak gauzatzeko diru-laguntza eskaera egin dela Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol Sailari eta hauek emateko oinarri arautzaileen hirugarren oinarrian zehaztutakoa betetzeko helburuarekin, beharrezkoa izango da kontratistak bere lan taldean, berdintasunean aditua den pertsona batekin kontatzea.

8.- Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu.

a) Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu: AZPEITIKO UDALA.

b) Helbidea Enparantza nagusia 5.

c) Herria eta Posta Kodea: 20730 Azpeitia

d) Telefonoa: 943.157200 eta 943.157198.

e) Telefaxa: 943.157201.

f) Helbide elektronikoa: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

g) Web: www.azpeitikoudala.com

9.- Eskaintzak nola egin.

a) Eskaintza egiteko azken eguna: Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, HOGEITASEI egun natural.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Baldintza Administratibo berezien orrian zehazten dira.

d) Aurkezteko tokia: Azpeitiko Udaleko Erregistro Orokorrean.

e) Lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi beharra duen epea: 3 hilabete.

Proposamenak aipatutako lekuan astelehenetik ostirala bitartean, goizeko 9etatik eguardiko 14:00etara aurkeztuko dira eta larunbatetan 12:00 etara.

Proposamenak posta bidez ere bidal daitezke. Kasu horretan, bidalketak Postetxeko bulegoan duen data egiaztatu beharko du enpresariak eta egun berean eskaintzaren bidalketa kintratazio organoari jakianarazi, telegrama edo faxez. Bi baldintza horiek betetzen ez baditu, proposamena ez da onartuko, baldin eta kontratazio organoak, aipatutako epea amaitzen den egunean baino beranduago jasotzen badu hura.

10.- Eskaintzak irekitzea

a) Erakundea: Azpeitiko Udaleko Kontratazio mahaia (pleguen 21. klausula).

b) Data: Kontratazio organuak erabakiko du eta lizitatzaile bakoitzari jakinaraziko die, bai eta argitaratuko du bere kontratazio profilean, beti ere aurkeztutako proposamenak irekitzeko data baino lehenago. Horretarako, lehiakideek Udalari fax eta telefono zenbaki bat eta helbide bat adierazi beharko diote, harremanetarako.

Baldintza administratiboak

Baldintza teknikoak

Diru porposamen eredua

Erantzunkizun-proposamena

Kontratazio mahaiaren bilera

Kontratazio mahaiaren bigarren bilera

 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information