wrapper

SOREASU KULTUR GUNEKO ARETO-AUDITORIOAREN KUDEAKETA ESLEITZEA

Azpeitiko Udalak, Alkatetzak 2014ko maiatzaren 9an datan emandako ebazpenaren bidez, Soreasu Kultur Guneko Areto Auditorioaren kudeaketa esleitzeko kontratazio espedientea onartzea erabaki zuen lehiaketa ireki bidez.

Era berean, Erabaki honekin esleipen prozedurari hasera eman zitzaion.

LEHIAKETA IREKI ETA IZAPIDETZA ARRUTA BIDEZ SOREASU KULTUR GUNEKO ARETO-AUDITORIOAREN KUDEAKETA ESLEITZEKO KONTRATAZIO BALDINTZA ADMINISTRATIBO ZEHATZAK
1.- Entitate Esleitzailea:

a) Entitatea: Azpeitiko Udala
b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Udaleko Idazkaritza.

2.-Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena:

Kontratuaren xedea da Soreasu Kultur Guneko areto-auditoriaren kudeaketa eramateko baldintza teknikoak arautzea da.

Kudeaketa honek ondorengo eginkizunak barneratuko ditu:

Zine programazioa.
Arte eszeniko edo jarduera osagarrien programazioa.
Agente ezberdinekin koordinazioa eta lankidetza.
Eszenatoki arloko zerbitzu teknkoak
Kultur Gunean beharrezkoak diren hainbat zerbitzu (garbiketa eta zaintza)

b) Kontratuaren iraupena:

Kontratuaren iraupena URTE BATEKOA izango da, esleipena egiten denetik hasita

Luzapenak: kontratua urte beteko epeka luzatu ahal izango da, bi aldeek hala adostuta. Hala ere, iraupen osoa, luzapenak barne direla, ez da izango bost urte baino gehiagokoa.

c) Lekua: Azpeitia.


3.- Erregimen ekonomikoa.
- Esleipendunak, kontraprestazio modura, zerbitzua ustiatzerakoan lortzen dituen diru-sarrerak jasoko ditu. Bere zenbatekoa lizitatzaileak bere proiektu teknikoan egiten duen eskaintzaren araberakoa izango da eta beti ere, Udalak onetsi beharko ditu aldez aurretik.

- Kontratu honetan ez da zehaztu inolako kanonik esleipendunarentzat.

4.- Izapidetza, prozedura eta adjudikatzeko modua.

a) Izapidaketa: Arrunta.

b) Prozedura: Irekia

c) Modua: Lehiaketa.

5.- Kaudimen baldintzak:

Plegu Administratiboen 14. klausula eta Plegu Teknikoetan adierazitakoa ikusi.

Zine areto edo gune kulturalen kudeaketa edo ikusentzuneko arloan zerbitzu teknikoak eman izana egiaztatu beharko da.

Huts-hutsik onartuko dira oro har kultura kudeaketa eta Arte Ederrekin loturarik duten titulazio ofizial homologatu eta arautirikoak, edota diseinua, argazkigintza eta ikusentzunekoari loturiko titulazio ofizial homologatu eta arautuak.

Ezinbestekoa izango da lizitatzaileak/ek eta jendearekin lanean jardun behar duten langile guztiek euskaraz zailtasunik gabe komunikatzeko adinako maila izatea, hau da, administrazioko 2. HEari dagokion ahozko euskara maila izatea.

6.- Bermeak.

Behin-betikoa: 15.000 €

7- Kontratazio Mahaia.

Kontratu hau esleituko duen kontratazio organoari laguntzeko Kontratazio mahai bat izango da, modu honetan eratua, eta hark izango du eskaintzak baloratzeko eskumena.

- Mahiko Lehendakaria: ENEKO ETXEBERRIA BEREZIARTUA.
- Mahaikideak
ARITZ EPELDE ZINKUNEGI
LEIRE ETXANIZ MANTEROLA
- MIKEL IBARZABAL EIZAGIRRE
- AITOR GORROTXATEGI LARRAÑAGA
AITOR ARANGUREN IRIARTE

- Udalaren Kontu-hartzaileak: MARI-SOL ODRIOZOLA AIZPURU

- Udal Idazkariak. OLATZ EIZAGI-RRE ORBEGOZO

Kontratazio Mahaiak kontratuaren xedearekin lotutako txosten teknikoak eska ditzake, beharrezkoa iruditzen bazaio, bere proposamena egin aurretik.

Kontratazio organoak kontratua esleitzeko erabakian ez badio jarraitzen Kontratazio Mahaiaren proposamenari, erabakiaren arrazoiak eman beharko ditu.
6.- Esleipena egiterakoan, honako irizpide hauek hartuko dira oinarritzat (garrantziaren eta haztatzearen arabera handienekotik txikienera eta emango zaien pisuaren arabera zerrendatuta):

IRIZPIDEAK
(SOBRE C)

1.- ESKAINTZA EKONOMIKOA/PREZIOEN TARIFA: 51 puntu
1.1.- Sarreren prezioa: (0-21 puntu )

Gehienezko prezioak:

Lizitatzaileek aurkezturiko eskain-tzaren proposamen ekonomikoari 21 puntu emango zaizkio gehienez, zerotik hasita %1eko murrizketagatik 1 puntu izango dituztelarik

- Gehienezko prezioa ohiko egunetan: 5 € (BEZ barne)
- "Ikuslearen Eguneko" sarreraren prezioa, ohiko eguneko preziarekin alderatuz euro 1ean merketuko da ohiko eguneko prezioarekin alderatuz.

1.2.- Eszenatokiari lotutako zerbitzu tekinoen tarifak: 30 puntu bitartean

a) Azpeitiarrentzat: (0-25 puntu)

1. Tekniko Orduaren gehienezko tarifa: 26 €/ordua (BEZ kanpo)
2. Langileko Orduaren gehienezko tarifa: 19€/ordua (BEZ kanpo)

Lizitatzaileek aurkezturiko eskain-tzaren proposamen ekonomikoari 25 puntu emango zaizkio gehienez, zerotik hasita %3eko murrizketagatik 1 puntu izango dituztelarik

Lizitatzaileak prezioa hobetzeko aplikatuko duen minorazio portzentaia, berdina izan beharko du tarifa bakoitzeko.

b) Azpeititik kanpoko entitateentzat:
( 0-5 puntos)

1. Tekniko Orduaren gehienezko tarifa: 26 €/ordua (BEZ kanpo)
2. Langileko Orduaren gehienezko tarifa: 19€/ordua (BEZ kanpo)

Lizitatzaileek aurkezturiko eskain-tzaren proposamen ekonomikoari 15 puntu emango zaizkio gehienez, zerotik hasita %3eko murrizketagatik 1 puntu izango dituztelarik

Lizitatzaileak prezioa hobetzeko aplikatuko duen minorazio portzentaia, berdina izan beharko du tarifa bakoitzeko.
OHAR GARRANTZITSUA:

Prezioa balioesteko aurre baldintza izango da azterlan ekonomiko finantziaroa aurkeztea non azterlan ekonomikoa osatuko duten kapituluak xehetasunez aztertuko diren. Azterlanak datu nahikoak izango ditu, argia, aurkezturiko proiektuarekiko koherentea, eraketa ulergarria.

Azterlanak proiektuarekin bat etorriko ez balitz edo akats nabaria izango balu proposameneko zenbatekoarekin, Mahaiak atzera bota ahal izango du. Zuzendu daitez-keen akats edo hutsuneak izanez gero, lizitatzaileari osatzeko epe bat eman ahalko zaio Kontratazio Legearen Erregelamen-duak araututakoarekin bat.
(B KARTAZALA)


2.- PROPOSAMEN TEKNIKOA: 39 puntua

Baldintza teknikoen pleguan eskatu bezala baloratuko da.

Edukia:

Aretoaren kudeaketa deskribapea (ordutegiak, egutegia, emanaldi kopurua eta abar)

Zine programazioaren deskribapena.

Arte eszenikoen jarduera osagarrien programazioaren deskribapena.

Kultura Sailarekin, Zine Forum eta Tinko- Zinema Euskaraz- ekoekin koordinazio lanak burutzeko antolakuntza.

Bereziki balioetsiko dira: emanaldi kopurua, filmeen kalitatea, berritasuna, Euskal Herrian produzitu diren edo euskarazko filmeen sustapena

Bereziki balioetsiko da kultura ekitaldi osagarriak edota interes orokorrekoak antolatzea. Hala nola; hitzaldiak, mahai-inguruak, musika ikuskizunak edo entzunaldiak, proiekzioak etabar.

2.- Kudeaketari dagozkion HOBEKUNTZAK. 10 puntu

Bereziki balioetsiko dira kolektibo bereziei prezio bereziak eskeintzea (langabetuak, jubilatuak etabar)

Bereziki balioetsiko dira komunikzio edo publizidade arloan irabazi asmorik gabeko entitateei eman daitezkeen erreaztasunak.

Era berean, bereziko balioetsiko da euskal kultura eta euskara sustatzen duten ekintzak burutzea.

Era berean, gizartearentzat interesa duen edonolako ekitaldi antolatzeko disposizioa ere baloratuko da.

Edo, beste edozein hobekuntza.
Gehieneko puntuazioa emango zaio eskaintzarik onuragarrienari, eta gainerako eskaintzei proportzioan emango zaizkie puntuak, ataletako bakoitzean.

7.- Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu.

a) Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu: AZPEITIKO UDALA.
b) Helbidea Enparantza nagusia 5.
c) Herria eta Posta Kodea: 20730 Azpeitia
d) Telefonoa: 943.080222 eta 943.157198.
e) Telefaxa: 943.157201.
f) Helbide elektronikoa: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
g) Web: www.azpeitia.net

8.- Eskaintzak nola egin.

a) Eskaintza egiteko azken eguna: Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, HAMABOST egun natural.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Deialdiko Baldintza Administratibo berezien orrian zehazten dira.

d) Aurkezteko tokia: Azpeitiko Udaleko Erregistro Orokorrean.

e) Lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi beharra duen epea: 3 hilabete.

Proposamenak aipatutako lekuan astelehenetik ostirala bitartean, goizeko 9etatik eguardiko 14:00etara aurkeztuko dira eta larunbatetan 12:30 etara.

Proposamenak posta bidez ere bidal daitezke. Kasu horretan, bidalketak Postetxeko bulegoan duen data egiaztatu beharko du enpresariak eta egun berean eskaintzaren bidalketa kintratazio organoari jakianarazi, telegrama edo faxez. Bi baldintza horiek betetzen ez baditu, proposamena ez da onartuko, baldin eta kontratazio organoak, aipatutako epea amaitzen den egunean baino beranduago jasotzen badu hura.

9.- Eskaintzak irekitzea

a) Erakundea: Azpeitiko Udaleko Kontratazio mahaia (pleguen hogeigarren klausula).

b) Data: Kontratazio organuak erabakiko du eta lizitatzaile bakoitzari jakinaraziko die, bai eta argitaratuko du bere kontratazio profilean, beti ere aurkeztutako proposamenak irekitzeko data baino lehenago. Horretarako, lehiakideek Udalari fax eta telefono zenbaki bat eta helbide bat adierazi beharko diote, harremanetarako.

Hau guztia denen jakinetara jartzen da.

Baldintza administratiboak

Baldintza teknikoak

Eranskina I

Eranskina II

Eranskina III

 

 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea