wrapper

Oharrak

BAIGERA 1, Adinduen Elkarteko ileapandegiaren ustiaketa eta instalazioen garbiketa zerbitzuak

2012ko apirilaren 18an, Alkatetzak Azpeitiko Enparan Kaleko 6an dagoen BAIGERA 1, Adinduen Elkarteko ileapandegiaren ustiaketa eta instalazioen garbiketa zerbitzuak esleitzeko kontratazio espedientea onartzea erabaki zuen lehiaketa ireki bidez.

 

Era berean, Erabaki honekin esleipen prozedurari hasera eman zitzaion.

 

LEHIAKETA IREKI BIDEZ, AZPEITIKO ENPARAN KALEKO 6AN DAGOEN BAIGERA 1 ADINDUEN ELKARGUNEKO ILEAPANDEGIAREN USTIAKETA KONTRATATZEKO BALDINTZA ADMINISTRATIBO ZEHATZAK

 

1.- Entitate Esleitzailea:
a) Entitatea: Azpeitiko Udala
b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Udaleko Idazkaritza.

 

 

2.-Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: Azpeitiko Enparan Kaleko 6an dagoen BAIGERA elkarguneko ileapandegiaren ustiaketa eta garbiketa zerbitzuek kontratatzea.

 

b) Kontratuaren iraupena: URTE BATEKOA, gehienez lau urterarte luzatu daitekeelarik. Nolanahi ere 6 hilabeteko froga epea ezarri da.

3.- Izapidetza, prozedura eta adjudikatzeko modua.

 

a) Izapidaketa: Ohizkoa
b) Prozedura: Irekia
c) Modua: Lehiaketa.

 

4.- Esleipena egiterakoan, honako irizpide hauek hartuko dira oinarritzat (garrantziaren eta haztatzearen arabera handienekotik txikienera eta emango zaien pisuaren arabera zerrendatuta):

1.- ESKAINTZA EKONOMIKOA: 51 puntu

Jubilatu eta pentsionistei eskainiko zaien prezio berezia:

 

Gehienezko prezioa: 11 €
Gutxieneko ezaugarriak: garbitu eta markatu.

 

Prezioaren araberako puntuazioan, mailarik handiena (dagokigun honetan, 51 puntu) emango zaio proposamenik txikienari (K) eta gainerakoei (R) ondorengo formula ezarriko zaie:

R puntuazioa = 51 - 1,5 x (Baja K-Baja R) eta hor bajak unitatetan adieraziko dira. Emaitza negatiboa baldin bada, 0 puntu emango dira.

 

2.- ZERBITZUA MARTXAN JARTZEKO PROIEKTUA: 41 PUNTU

 

 

- Zerbitzuaren deskribapena,helburuak...(6)
- Zentroaren antolaketa: pertsonala, funtzioak, ordutegia eta egutegia (15)
- Zerbitzuaren funtzionamendua, bai jubilatu eta beste onuradunei, baita beste zerbitzu batzuk ere: etxeetan, eguneko zentruetan, ordutegiak eta abar. (20)

 

 

3.- LANPOSTURAKO EGOKITZEN DIREN EZAUGARRIAK ETA PRINTZIPIOAK: 4 puntu.
4.- HOBEKUNTZAK: 4 puntu.

 

 

5.- Bermeak.
Behin-behinekoa: ez da eskatzen.
Behin-betikoa: 1.000 €

 

6.- Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu.

a) Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu: AZPEITIKO UDALA.

 

b) Helbidea Enparantza nagusia 5.
c) Herria eta Posta Kodea: 20730 Azpeitia

 

 

d) Telefonoa: 943.157200 eta 943.157198.
e) Telefaxa: 943.157201.
f) Helbide elektronikoa: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
g) Web: www.azpeitia.net

 

7.- Eskaintzak nola egin.

 

a) Eskaintza egiteko azken eguna: Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, HAMABOST egun natural.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Deialdiko Baldintza Administratibo berezien orrian zehazten dira.
d) Aurkezteko tokia: Azpeitiko Udaleko Erregistro Orokorrean.
e) Lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi beharra duen epea: 3 hilabete.

 

 

Proposamenak aipatutako lekuan astelehenetik ostirala bitartean, goizeko 9etatik eguardiko 14:00etara aurkeztuko dira eta larunbatetan 12:30 etara.

 

Proposamenak posta bidez ere bidal daitezke. Kasu horretan, bidalketak Postetxeko bulegoan duen data egiaztatu beharko du enpresariak eta egun berean eskaintzaren bidalketa kintratazio organoari jakianarazi, telegrama edo faxez. Bi baldintza horiek betetzen ez baditu, proposamena ez da onartuko, baldin eta kontratazio organoak, aipatutako epea amaitzen den egunean baino beranduago jasotzen badu hura.

8.- Eskaintzak irekitzea

 

a) Erakundea: Azpeitiko Udaleko Kontratazio mahaia.
b) Data: Kontratazio organuak erabakiko du eta lizitatzaile bakoitzari jakinaraziko die, beti ere aurkeztutako proposamenak irekitzeko data baino lehenago. Horretarako, lehiakideek Udalari fax eta telefono zenbaki bat eta helbide bat adierazi beharko diote, harremanetarako.
Hau guztia denen jakinetara jartzen da.

 

Plegu administratiboak

Plegu teknikoak

Eranskina I

Eranskina II

Eranskina III

Debekuen adierazpena

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information