wrapper

Oharrak

Gazteen arlo teknikoaren zerbitzuak, Udal ludotekak, Gaztelekua, Gazte Informazio Bulegoa eta oporraldiko ekintza bereziak antolatzeko zerbitzuak esleitzea

Proposamenak baloratzeko ezarritako esleipen irizpideei dagokionean ponderazio handiena balio-iritziaren arabera kuanti-fikatzen diren heinean eta SPKL-aren testu bateratuko 150.2.2. artikuluaren arabera eta aurkeztutako eskaintzak baloratzeko helburuarekin, Alkatetzak, 2012ko martxoaren 27ko datan emandako ebazpenaren bidez adituen batzordea osatzen duten kideak izendatu zituen:

- Ione Artola Latierro, Azpeitiko Udaleko Admistrazio Orokorreko Teknikaria
- Edurne Aranbarri Andueza Azpeitiko Udaleko Parekidetasun Teknikaria.
- Fernando Arazalluz Iturri Zestoako Udaleko Kultura Teknikaria


Alkatetzak 2012ko otsailaren 14ean Azpeitiko Gazteen arlo teknikoaren zerbitzuak, Udal ludotekak, Gaztelekua, Gazte Informazio Bulegoa eta oporraldiko ekintza bereziak antoaltzeko zerbitzuak esleitzeko kontratazio espedientea onartzea erabaki zuen lehiaketa ireki bidez.

Era berean, Erabaki honekin esleipen prozedurari hasera eman zitzaion.

LEHIAKETA IREKI ETA IZAPIDETZA ARRUTA BIDEZ AZPEITIKO GAZTEEN ARLO TEKNIKARI ZERBITZUAK, UDAL LUDOTEKAK, GAZTELEKUA, GAZTE INFORMAZIO BULEGOA ETA OPORRALDIKO EKINTZA BEREZIAK ANTOLATZEKO ZERBITZUAK ESLEITZEKO KONTRATAZIO BALDINTZA ADMINISTRATIBO ZEHATZAK

1.- Entitate Esleitzailea:
a) Entitatea: Azpeitiko Udala
b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Udaleko Idazkaritza.

2.-Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: Azpeitiko Gazte arloko hainbat zerbitzu burutzea:

- Gaztedia arloko teknikari zerbitzua
- Ludotekak zerbitzua (ITURRITXIKI eta TXIKITXOKO).
- Gazte-leku zerbitzua (ZAPO-TXOKO)
- Gazte informazio bulegoa.
- Oporraldiko ekintza bereziak antolatzea.


b) Kontratuaren iraupena: BI URTEKOA, gehienez lau urterarte luzatu daitekeelarik.

3.- Lizitazio prezioa: Kontratuaren urteroko gehienezko prezioa 280.000 €-koa izango da, BEZa barne.

(plegu administratiboen 3. klausula ikusi)

4.- Izapidetza, prozedura eta adjudikatzeko modua.

a) Izapidaketa: Arrunta.

b) Prozedura: Irekia

c) Modua: Lehiaketa.

5.- Esleipena egiterakoan, honako irizpide hauek hartuko dira oinarritzat (garrantziaren eta haztatzearen arabera handienekotik txikienera eta emango zaien pisuaren arabera zerrendatuta):

A) ZERBITZU BAKOITZA KUDEATU ETA USTIATZEKO PROIEKTUAK: Gehienez 70 puntu

- Ludoteken proiektua: Gehienez 12 puntu.
- Oporraldiko ekintza bereziak antolatzeko proiektua: Gehienez 18 puntu.
- Gazte Informazio bulegoaren proiektua: Gehienez 8 puntu.
- Gazteleku zerbitzuaren proiektua: Gehienez 12 puntu
- Gazteria arloko teknikariak zerbitzuak koordinatzeko eta kudeatzeko proposamena. Gehienez 10 puntu.
- Zerbitzu hauek aurrera eramateko hobekuntzak: gehienez 10 puntu.

 

B) ESKAINTZA EKONOMIKOA ETA AZTERLAN EKONOMIKOA (30 puntu)

Proposamenak baloratzeko ezarritako esleipen irizpideei dagokionean ponderazio handiena, balio-iritziaren arabera kuantifikatzen diren heinean, adituen batzordea eratuko da, Pleguen 20. klausularen arabera.


6.- Bermeak.
Behin-behinekoa: 7.500 €
Behin-betikoa: esleipenaren zenbatekoaren %5ari, BEZa kanpo, dagokion a

7.- Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu.

a) Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu: AZPEITIKO UDALA.
b) Helbidea Enparantza nagusia 5.
c) Herria eta Posta Kodea: 20730 Azpeitia
d) Telefonoa: 943.157200 eta 943.157198.
e) Telefaxa: 943.157201.
f) Helbide elektronikoa: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
g) Web: www.azpeitia.net

8.- Eskaintzak nola egin.

a) Eskaintza egiteko azken eguna: Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, HAMABOST egun natural.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Deialdiko Baldintza Administratibo berezien orrian zehazten dira.

d) Aurkezteko tokia: Azpeitiko Udaleko Erregistro Orokorrean.


e) Lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi beharra duen epea: 3 hilabete.


Proposamenak aipatutako lekuan astelehenetik ostirala bitartean, goizeko 9etatik eguardiko 14:00etara aurkeztuko dira eta larunbatetan 12:30 etara.

Proposamenak posta bidez ere bidal daitezke. Kasu horretan, bidalketak Postetxeko bulegoan duen data egiaztatu beharko du enpresariak eta egun berean eskaintzaren bidalketa kintratazio organoari jakianarazi, telegrama edo faxez. Bi baldintza horiek betetzen ez baditu, proposamena ez da onartuko, baldin eta kontratazio organoak, aipatutako epea amaitzen den egunean baino beranduago jasotzen badu hura.

9.- Eskaintzak irekitzea

a) Erakundea: Azpeitiko Udaleko Kontratazio mahaia (pleguen hogeigarren klausula).

b) Data: Kontratazio organuak erabakiko du eta lizitatzaile bakoitzari jakinaraziko die, bai eta argitaratuko du bere kontratazio profilean, beti ere aurkeztutako proposamenak irekitzeko data baino lehenago. Horretarako, lehiakideek Udalari fax eta telefono zenbaki bat eta helbide bat adierazi beharko diote, harremanetarako.

Plegu administratiboak

Plegu teknikoak

Plegu teknikoen eranskina I

Proposamen ekonomikoa

Hitzarmen kolektiboa

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information