wrapper

Oharrak

Hezkuntza arautuaren zein ez arautuaren arloan formazio-ekintzak egiten dituzten 25 urtetik gorako langabetu edota dagokion lan-hitzarmenean % 50etik beherako lan-jardunean diharduten pertsonei zuzendutako udal diru-laguntza.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 38/2003 Lege Orokorraren 18. artikuluan eta Diru-laguntzak emateko Ordenantza arautzailearen 9.6. artikuluan adierazitakoaren arabera, hezkuntza arautuaren zein ez arautuaren arloan formazio-ekintzak egiten dituzten 25 urtetik gorako langabetu edota dagokion lan-hitzarmenean % 50etik beherako lan-jardunean diharduten pertsonei zuzendutako udal diru-laguntzen publizidadea emango da (2018ko deialdia). Laguntzaren deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2018ko apirilaren 4an 64 zb.).
Laguntza onartzen den Ebazpena: Alkatetzak 2018ko uztailaren 27an emandako Ebazpena.

Emandako diru-laguntzen zenbateko osoa: 905,90 €.

Aurrekontu-atala:
1 100.481.326.00.01 2018

Udalaren web orrian Zerbitzuak eta tramiteak ataleko “Dirulaguntza programak” gunean laguntza espedientearen ebazpena eta honen baitan, kasuz kasu eman diren laguntzen publizitatea eman da.

Azpeitian, 2018 irailaren 10ean.- Alkateak.- Eneko Etxeberria Bereziartua

Ebazpena

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information