Diru-laguntzei buruzko azaroaren 38/2003 Lege Orokorraren 18. artikuluan eta Diru-laguntzak emateko Ordenantza arautzailearen 9.6. artikuluan adierazitakoaren arabera, Azpeitiko Udalak auzoetan herri festetako programen garapena finantzatzera zuzendutako diru-laguntzen publizidadea emango da (Alkatetzak 2017ko otsailaren 2an onartutako 2017ko deialdia. Deialdia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu zen 2017ko otsailaren 15ean 32.zk).
Onartutako diru-laguntzen zenbateko osoa: 33.189€.
Aurrekontu-atala:
1 08.00.481.338.00.01 2017
Deialdi honen baitan Udalak honako programei eman die 3.000 € baino gehiagoko dirulaguntza:
Sanjuandegiko jaiak: 12.500 €
Nuarbeko jaiak: 3.882 €
Urrestillako jaiak: 9.965 €
Azpeitiko Udalaren web orrian eta www.gipuzkoairekia.eus sede elektronikoan onuradun guztiak eta bakoitzari emandako diru-laguntzak jaso dira, kasuz kasu.
Azpeitia, 2017ko apirilaren 12a.-Alkatea.