wrapper

Oharrak

Ordenantza Fiskalen behin -behineko aldaketak

Uztailaren 5eko 11/89 Foru Arauak udalei eman dizkien ahalmenen babesean, Udalbatzak, 2016ko urriaren 4ean egindako Osoko Bilkuran, eta 2017ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, ondorengo Ordenantza Fiskalen aldaketak onartu zituen:

- Ondasun higiezinen gaineko zergaren kuotak finkatzeko funtsezko osagaiak arautzen dituen Zerga-agintaraudia.

- Udalerrian egiten diren ekonomina jardueren gaineko zergaren ordainarazpenerako hainbat ahalmen arautzen dituen agintaraudia.

- Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala.

- Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko Tasen zerga-agintaraudia.

- Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziengatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen agintaraudia.

- Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoen ordenantza arautzailea.

Hartutako erabakiak eta horretarako instruitu den espediente jendaurren jartzen dira, Gipuzkoako Ondasun Lokalak arautzen dituen Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araueko 16.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN, udaletxeko iragarki taulan eta zabalkunde handienetako Gipuzkoako egunkari batean iragarkia jarriz, guzti hori ondoko arauei jarraituz:

a) Dokumentu horiek erakutsiko diren lekua: Udal Idazkaritza.

b) Aztertzeko eta, kasua balitz, erreklamazioak egiteko epea: 30 lanegun Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN iragarki hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, bulego orduetan.

c) Erreklamatzeko legitimatuak daudenak: Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araueko 17. artikuluan aipatzen dituenak

d) Aurkezteko lekua: Udaletxeko Sarrera Errejistro Orokorrean zuzenean edo legalki araututako lekuetan.

e) Erreklamazioa aurkezten zaion organoa: Udal Batzarra.

Behin erreklamazio eta iradokizunak egiteko arauzko epea igarotakoan, erabakiak behin betikoak joko dira akordio berriak hartzen ibili gabe.

Azpeitian, 2016ko urriaren 5ean.- Eneko Etxeberria, Alkatea.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information