wrapper

Oharrak

AU2 Garmendialde guneko G.10/2.3 lurzatiaren Xehetasun Azterlanaren aldaketari hasierako onarpena ematea

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eskatuta, Alkatetzak, 2016ko apirilaren 19an emandako Dekretuaren bidez, Azpeitiko Plangintza Orokorraren baitan AU2 Garmendialde guneko G.10/2.3 lurzatiaren Xehetasun Azterlanaren aldaketari hasierako onarpena eman zaio.

Aldaketaren helburua bigarren hezkuntzako IES UROLA IKASTOLA AZKOITIA AZPEITIA BHI ikastetxerako 4 ikasgela berri egitea da. Ikastetxe hau Komunitaterako hezkuntza ekipamendu moduan jarria dagoen hiri-lurzoru finkatuan dago kokatuta, Azpeitiko Plangintza Orokorraren baitan AU2 Garmendialde guneko G.10/2.3 lurzatian (Perdillegi kalea, 3).

Dokumentua Sergio Garcia Legido eta Javier Gonzalez-Lizasoain Aladro arkitektuek idatzi dute.

Horrenbestez, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30ko 2/2006 Legearen 98.. artikuluan xedatutakoaren arabera, jendaurreko erakustaldian jarriko da aipatutako espedientea, Azpeitiko Udaleko Idazkaritzan, eta Udalaren web orrian www.azpeitia.eus hogei eguneko epean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo biharamunetik hasita. Aipatutako epean aztertu eta egoki eritzitako erreklamazio eta alegazioak aurkeztu ahal izango dira Udaleko Sarrera Erregistroan, Azpeitiko Alkate-Lehendakariari zuzenduta.

Dokumentazioa

Memoria

Planoak

 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information