Sorkuntza Beka (S-36)

Izendapena: 

Sortzaile berriei, kultur sorkuntzarako “Sorkuntza bekak”

Zer eta zertarako: 

Sortzaileak, beraien obra sortzeko laguntza ekonomikoa.

Kultur sorkuntza bezala ulertzen da, artistaren imajinaziotik eratorritakoa, zeinak musika, pintura, eskultura, literatura obra, antzerki obra, zine obra, komikia, soinu konposizioa, ikus-entzunezko konposizioa, konposizio digitala, dantza, etab.

Nork eska dezake: 

Kultur eremuren batean diharduten edo hasi nahi duten pertsona fisikoek. Nahitaez egiaztatu beharko du diru-laguntza lortzeko datan 16 urteko adina betea izatea.

Azpeitiko Udalak diru-laguntzak emateko eratutako ordenantza arautzailearen 5. artikuluan eskatutako baldintzak bete beharko ditu. 

Non eskatzen da: 

 

Aurrez aurre:

Udaletxean (Plaza Nagusia, 5) 8:30etik  14:00etara, astelehenetik ostiralera, eta larunbatetan 9:00etatik 12:30era (abuztuko eta Aste Santuko larunbatetan izan ezik).

Postaz:

Postetxeetan posta ziurtatu bidez.

Informazio gehiago:

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: 
  • eskaera-inprimakia. Bertan, interesdun pertsonen onarpena agertuko da Udalak laguntza kudeatzeko behar dituen datu eta dokumentu guztiak beste herri-administrazioei eskatzeko.
  • Eskatzailearen edo bere ordezkariaren NAN.
  • Kontu korrontearen Kontuaren titulartasuna egiaztatzen duen dokumentua.
  • Diru-laguntza eskatzen den proiektuaren gaineko azalpen txostena, zehaztutako neurri eta letra estiloarekin.
  • Curriculum Vitae-a, kultur arloan izandako lan-eskarmentuari mugatutakoa.
  • Proiektuak hala eskatzen duenena, beharrezkoak izan daitezkeen egilearen eskubideak errespetatuko direla adierazten duen zinpeko aitortza.
  • Aurkeztutako proiektua lehenagotik eginda ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena.
  • Proiektuaren gastu eta diru-sarreren aurrekontu zehatza. Aurrekontua orekatua izango da, diru-sarreren eta gastuen kopuruak berdinak izango dira, eta diru-sarreren atalean eskatzen duen bekaren kopurua jarri beharko da.
  • Administrazioarekiko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantza alorreko betebeharrak egunean dituela dion egiaztagiria.Eskaria, 3.000 €tik beherakoa bada, nahikoa izango da horri buruzko zinpeko aitorpena aurkeztea.
  • Zinpeko Deklarazioa, non aipatuko den, hala badagokio, beste instituzio batek emandako laguntza edo laguntza-eskaera dagoela.
  • Eskatzaileak onuradun izateko ezintasun egoerarik ez duela adierazten duen lekukotasuna, ziurtagiria edo, hala badagokio, ardurapeko aitorpena.
Zenbat kostatzen da: 

Doan.

Eskaera ondorengo izapideak: 
  1. Laguntzei buruzko informazioa, hala badagokio.
  2. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
  3. Eskatzaileari eskaeraren zigilatutako kopia ematea egiaztagiri gisa.
  4. Izapidea:
  • Kultura saileko talde teknikoak kudeaketa lanak burutzea.
  • Kultura, Euskara eta Parte-hartzea Batzordeko hiru kidez eta Kultur Mahaiko hiru kidez osatutako Batzorde mistoak aztertu, ebaluatu eta ebazpen-proposamena egitea.
  • Alkatetzak ebaztea.
  • Kontu-hartze Sailera bidaltzea.
Erantzuteko epea: 
  • Aurreikusitako epea: 2 hilabete.
  • Gehienezko legezko epea: 6 hilabete.
  • Administrazio-isiltasuna: ezezkoa.

 

Aplikatu beharreko araubidea: 
  • Oinarri arauemaileak, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren 82 zenbakian 2017ko maiatzaren 2an argitaratuak, eta urteroko deialdian.
  • Aurrekontuen Exekuzio Araua.
  • Diru-laguntzen Udal Estrategi Plana.
  • Azpeitiko Udalaren Diru-laguntzak Emateko Ordenantza Arauemailea (GAO 101, 2012/05/29koa).
  • 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Diru-laguntzen Lege Orokorra.

 

Kudeaketaz arduratzen den udal saila: 
Kultura Saila.
Organo ebazlea: 
Alkatetza.
Oinarria: