Kirol-jarduerak eta ekitaldiak antolatzeko diru-laguntzak. (S-11.2)

OHARRA

Tramite gida eguneratzen ari gara. Ondoko helbidean aurkituko duzu:
Tramite gida berrian dauden tramiteak lehenesten dira.
 
 
Izendapena: 

Kirol-jarduerak eta ekitaldiak antolatzeko diru-laguntzak.

Zer eta zertarako: 

Laguntza ekonomikoak, kirol-klubei, beste entitate edo pertsonei  kirol-jarduerak eta ekitaldiak antolatzeko, Azpeitiko kirol-aktibitatea edota turismoa sustatze aldera 

Nork eska dezake: 

Honako baldintzak betetzen dituzten kirol-klub, entitate edo pertsonek:

  • Indarrean dauden legeen arabera eratuta egotea, eta Eusko Jaurlaritzaren elkarte eta erakundeen Erregistroan inskribatuta egotea.
  • Udaleko klub eta erakundeen erregistroan eguneratuta egotea.
  • Identifikazio Fiskal Kodea edukitzea eta zerga-betebeharrak eguneratuta izatea.
  • Sozietate-egoitza Azpeitian edukitzea eta bere jarduera nagusia bertan egitea.
  • Gipuzkoan eskola-kirolari buruz indarrean dauden legeak betetzea.
Non eskatzen da: 

Aurrez aurre:

Udaletxean (Plaza Nagusia, 5) 8:30etik  14:00etara, astelehenetik ostiralera, eta larunbatetan 9:00etatik 12:30era (abuztuko larunbatetan izan ezik).

Postaz:

Postetxeetan posta ziurtatu bidez.

Informazio gehiago:

Deitu 943157200 telefonora, bulego orduetan.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: 
  • Diru-laguntza eskatzeko inprimakia.
  • Eskatzailearen edota ordezkariaren NANaren fotokopia edo klubaren IFK, hala badagokio.
  • Eusko Jaurlaritzaren elkarte eta erakundeen Erregistroan inskribatuta dagoela dion ziurtagiria, hala badagokio, eta udal erregistroan inskribatuta dagoela diona  (une honetan sortzen).
  • Kontu korrontearen titulartasuna egiaztatzen duen dokumentua.
  • Jardueraren memoria (helburuak, baliabideak e.a.)
  • Jardueraren diru irteera eta sarreren aurrekontua, edo likidazioa.
  • Administrazioarekiko zerga-betebeharrei eta Gizarte Segurantzari dagozkion zerga-betebeharrak eguneratuta dituela dion egiaztagiria. Eskaera 3.000€ baino gutxiagokoa bada, horri buruzko zinpeko deklarazioa ekarri beharko du.
  • Zinpeko Deklarazioa, non azalduko diren, hala badagokio, beste instituzio batzuk emandako dirua edota horiei egindako diru-sarrera eskaerak.
Zenbat kostatzen da: 

Doan.

Eskaera ondorengo izapideak: 
  1. Eskaera jasotzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
  2. Eskatzaileari eskaeraren zigilatutako kopia ematea egiaztagiri gisa.
  3. Eskaera Kirol Sailera bidaltzea.
  4. Kirol Sailak eskaerak bideratzea eta ebaluatzea.
  5. Kirol Sailak dagokion ebazpen-proposamena egitea.
  6. Alkatetzak dekretu bidez ebaztea, Kirol Sailak aurrez egindako irizpenaren araberakoa.
  7. Jakinaraztea eta ordaintzea.
Erantzuteko epea: 
  • Aurreikusitako epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko gehienezko epea: 6 hilabete.
  • Administrazio-isiltasuna: ezezkoa.
Aplikatu beharreko araubidea: 
  • Aurrekontua exekutatzeko araua.
  • Diru-laguntzei buruzko udalaren plan estrategikoa.
  • Azpeitiko diru-laguntzak ematea arautzen duen ordenantza (GAO 101, 2012-05-29koa).
  • 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, diru-laguntzei buruzko Lege orokorra.
  • Azpeitia 2025 Plan Estrategikoa.
Kudeaketaz arduratzen den udal saila: 
Kirol Saila.
Organo ebazlea: 
Alkatetza