Eskolako kirol-egiturak garatzeko diru-laguntzak (S-25)

OHARRA

Tramite gida eguneratzen ari gara. Ondoko helbidean aurkituko duzu:
Tramite gida berrian dauden tramiteak lehenesten dira.
 
 
Izendapena: 

Eskolako kirol-egiturak garatzeko diru-laguntzak.

Zer eta zertarako: 
  • Eskola-kirolaren kudeaketa eta arretarako berariazko egiturak garatzeko ikastetxeentzako diru-laguntzak. Laguntza horiek honako helburu hauek lortzeko bideratzen dira:
  • Izaera iraunkorreko berariazko egiturak sortzea eta garatzea, lehen hezkuntzako ikastetxeetan eskola-kiroleko jardueren kudeaketa eta arreta hobetzeko.
  • Eskola-kiroleko teknikarientzako formazio-jarduerak. 
Nork eska dezake: 

Eskola kirola bultzatzeko Azpeitiko Udalarekin hitzarmen sinatuta duten herriko ikastola-ikastetxeek.

Non eskatzen da: 

Aurrez aurre:

Udaletxean (Plaza Nagusia, 5) 8:30etik  14:00etara, astelehenetik ostiralera, eta larunbatetan 9:00etatik 12:30era (abuztuko eta Aste Santuko larunbatetan izan ezik).

Postaz:

Postetxeetan posta ziurtatu bidez.

Informazio gehiago:

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: 
  • Eskaera-inprimakia.
  • Arduradunaren edo erakunde eskatzailearen ordezkariaren NAN.
  • Zerga-betebeharrak egunean izatea eta gizarte segurantzari ordainduta dagoela dion arduradun deklarazioa
  • Udala-Ikastetxeen arteko hitzarmenean eskatzen diren datuak
Zenbat kostatzen da: 

doan.

Eskaera ondorengo izapideak: 
  1. Informazioa jasotzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
  2. Eskatzaileari eskaeraren zigilatutako kopia ematea egiaztagiri gisa.
  3. Eskaera Kirol Sailera bidaltzea.
    • Kirol Sailak dagokion txostena egitea.  
    • Alkatetzak dekretu bidez ebaztea, aurrez Kirol Sailak erabakitakoa.
    • Kontu-hartze Sailean jakinaraztea, eta horrek ordaintzea. 
Erantzuteko epea: 
  • Aurreikusitako epea: hilabete.
  • Gehienezko ebazpen-epea: 5 hilabete.
  • Administrazio-isiltasuna: ezezkoa.
Aplikatu beharreko araubidea: 
  • Ikastetxearen eta Udalaren hitzarmena.
  • Aurrekontuen Exekuzio Araua.
  • Azpeitiko Udalaren Diru-laguntzak Emateko Ordenantza Arauemailea (GAO 101, 2012/05/29koa).
  • 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Diru-laguntzen Lege Orokorra.
Kudeaketaz arduratzen den udal saila: 
Kirol Saila.
Organo ebazlea: 
Alkatetza.