Joxe Takolo beka (S-24)

OHARRA

Tramite gida eguneratzen ari gara. Ondoko helbidean aurkituko duzu:
Tramite gida berrian dauden tramiteak lehenesten dira.
 
 
Izendapena: 

Joxe Takolo beka.

Zer eta zertarako: 

Lehiaketa-erregimeneko laguntza ekonomikoa, alpinismoarekin zerikusia duten maila altuko eta originalak diren proiektuak garatzeko.

Nork eska dezake: 

Beka jaso ahal izango dute Euskal Herriko mendizaleek, mendi-bazkunek, eta beste modu bateko talde eta elkarteek, deialdiaren urte berean oinarrien xedearekin bat egiten duten jarduerak antolatzen dituztenek.

Non eskatzen da: 

Aurrez aurre:

Udaletxean (Plaza Nagusia, 5) 8:30etik  14:00etara, astelehenetik ostiralera, eta larunbatetan 9:00etatik 12:30era (abuztuko eta Aste Santuko larunbatetan izan ezik).

Postaz:

Postetxeetan posta ziurtatu bidez.

Informazio gehiago:

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: 
  • Inprimaki-eskaera.
  • Eskatzailearen NAN.
  • Proiektuan parte hartzen duten pertsonen federazio-lizentzia.
  • Garatuko den proiektuaren argibide-memoria, bai paperean bai euskarri informatikoan.
Eskaera inprimakia: 
Zenbat kostatzen da: 

Doan.

Eskaera ondorengo izapideak: 
  1. Informazioa jasotzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
  2. Eskatzaileari eskaeraren zigilatutako kopia ematea egiaztagiri gisa.
  3. Eskaera Kirol Sailera bidaltzea.
  4. Izapideak:
    • Proposamena batzorde teknikoak baloratzea (ikusi balorazio-irizpideak deialdiaren oinarrian) eta dagokion proposamena egitea. 
    • Alkatetzak dekretu bidez ebaztea.
    • Idazkaritza Sailak jakinaraztea. 
    • Kontu-hartze Sailak ordaintzea. 
Erantzuteko epea: 
  • Eskaera-epea: martxoaren 1etik 31ra.
  • Aurreikusitako ebazpen-epea: hilabete.
  • Administrazio-isiltasuna: ezezkoa.
Aplikatu beharreko araubidea: 
  • Urteroko deialdi-oinarriak.
  • Aurrekontuen Exekuzio Araua.
  • Azpeitiko Udalaren Diru-laguntzak Emateko Ordenantza Arauemailea.
  • 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Diru-laguntzen Lege Orokorra.
Kudeaketaz arduratzen den udal saila: 
Kirol Saila.
Organo ebazlea: 
Alkatetza.
Gainerako informazioa: 
  • Eskaerak martxoaren 1aren eta 31ren artean aurkeztuko dira.
  • Emandako beka ekitaldi bakoitzeko apirileko 2. hamabostaldian ordainduko da.
  • Beka jasotzen duenak honako konpromisoa hartzen du:
    • Diru-laguntza jaso duen jardueraren informazio, publizitate eta propaganda guztian JOXE TAKOLO BEKAren laguntza azaltzeko (Azpeitiko Udalak horri buruz ematen dituen argibideen arabera).
    • Jarduera hedatzen lagundu, bai jarduera bera egiteko orduan, instituzio-ordezkariek egokia irizten dioten moduan, bai bukatutakoan, horretarako antolatutako ekitaldien bidez. 
Deialdia: