Kirol-klubentzat diru-laguntzak, ohiko jardueretarako (S-11)

OHARRA

Tramite gida eguneratzen ari gara. Ondoko helbidean aurkituko duzu:
Tramite gida berrian dauden tramiteak lehenesten dira.
 
 
Izendapena: 

Kirol-klubentzat diru-laguntzak, ohiko jardueretarako.

Zer eta zertarako: 

Laguntza ekonomikoak, norgehiagoka-erregimenean, Azpeitiko kirol-klubei  kirola sustatzeko beren ohiko jarduerak egin ahal izateko, kirol-modalitate bakoitzaren arauzko denboraldia hartzen duen epearen arabera.

Nork eska dezake: 

Honako baldintzak betetzen dituzten kirol-klubek:

  • Indarrean dauden legeen arabera eratuta egotea, eta Eusko Jaurlaritzaren Kirol elkarte eta erakundeen Erregistroan inskribatuta egotea.
  • Udaleko kirol klub eta elkarteen erregistroan eguneratuta egotea.
  • Identifikazio Fiskal Kodea edukitzea eta zerga-betebeharrak eguneratuta izatea.
  • Sozietate-egoitza Azpeitian edukitzea eta bere jarduera nagusia bertan egitea.
  • Gipuzkoan eskola-kirolari buruz indarrean dauden legeak betetzea, herriko kirol-sistema sortzeko oinarri gisa ulertuta.
Non eskatzen da: 

Aurrez aurre:

Udaletxean (Plaza Nagusia, 5) 8:30etik  14:00etara, astelehenetik ostiralera, eta larunbatetan 9:00etatik 12:30era (abuztuko eta Aste Santuko larunbatetan izan ezik).

Postaz:

Postetxeetan posta ziurtatu bidez.

Informazio gehiago:

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: 
  • Diru-laguntza eskatzeko inprimakia.
  • Eskatzailearen edota ordezkariaren NANaren fotokopia edo klubaren IFK, hala badagokio.
  • Eusko Jaurlaritzaren Kirol elkarte eta erakundeen Erregistroan inskribatuta dagoela dion ziurtagiria, hala badagokio, eta udal erregistroan inskribatuta dagoela diona  (une honetan sortzen).
  • Kontu korrontearen titulartasuna egiaztatzen duen dokumentua.
  • Klubaren jarduera orokorraren memoria. Bertan, aurreko urteko edo denboraldiko puntuak zehaztu beharko dira, kirol-modalitatearen arabera (oinarri orokorren 3. artikulua ikusi).
  • Klubaren jarduera orokorraren diru irteera eta sarreren aurrekontua, edo, hala badagokio,
  • Administrazioarekiko zerga-betebeharrei eta Gizarte Segurantzari dagozkion zerga-betebeharrak eguneratuta dituela dion egiaztagiria. Eskaera 3.000€ baino gutxiagokoa bada, horri buruzko zinpeko deklarazioa ekarri beharko du.
  • Zinpeko Deklarazioa, non azalduko diren, hala badagokio, beste instituzio batzuk emandako dirua edota horiei egindako diru-sarrera eskaerak.
Zenbat kostatzen da: 

Doan.

Eskaera ondorengo izapideak: 
  • Eskaera jasotzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
  • Eskatzaileari eskaeraren zigilatutako kopia ematea egiaztagiri gisa.
  • Eskaera Kirol Sailera bidaltzea.
  • Kirol Sailak eskaerak bideratzea eta ebaluatzea.
  • Kirol Sailak dagokion ebazpen-proposamena egitea.
  • Alkatetzak dekretu bidez ebaztea, Kirol Sailak aurrez egindako irizpenaren araberakoa.
  • Jakinaraztea eta ordaintzea.
Erantzuteko epea: 
  • Aurreikusitako epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko gehienezko epea: 6 hilabete.
  • Administrazio-isiltasuna: ezezkoa.
Aplikatu beharreko araubidea: 
  • Kirol klub eta elkarteei ohiko izaera duten zuzeneko diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak (BOG 179, 2003-09-22koa) eta beren urteroko deialdia.
  • Aurrekontua exekutatzeko araua.
  • Diru-laguntzei buruzko udalaren plan estrategikoa.
  • Azpeitiko diru-laguntzak ematea arautzen duen ordenantza (GAO 101, 2012-05-29koa).
  • 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, diru-laguntzei buruzko Lege orokorra.
Kudeaketaz arduratzen den udal saila: 
Kirol Saila.
Organo ebazlea: 
Alkatetza.