Ingurumen-baimen integratua / Hirigintza Udal Txostena (L-25)

OHARRA

Tramite gida eguneratzen ari gara. Ondoko helbidean aurkituko duzu:
Tramite gida berrian dauden tramiteak lehenesten dira.
 
 
Izendapena: 

Ingurumen-baimen integratua / Hirigintza Udal Txostena.

Zer eta zertarako: 

IPPC jarduerei ematen zaien lizentzia.

Nork eska dezake: 

Instalazio publiko zein pribatuetako titularrek, instalazio horietan Kutsaduraren prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen I. Eranskinean sartzen diren jarduera industrialetako bat garatzen bada; hor ez lirateke sartuko produktu eta prozesu berrien ikerketa, garapen eta esperimentaziorako erabiltzen diren instalazioak edo berauen zatiak.

Non eskatzen da: 

Aurrez aurre:

Udaletxean (Plaza Nagusia, 5) 8:30etik  14:00etara, astelehenetik ostiralera, eta larunbatetan 9:00etatik 12:30era (abuztuko eta Aste Santuko larunbatetan izan ezik).

Postaz:

Postetxeetan posta ziurtatu bidez.

Informazio gehiago:

Eskaera, EAEko Ingurumen Organoan:

Bilboko bulegoak: 
        Kale Nagusia, 85 
        48011 Bilbo (Bizkaia)

Donostiako bulegoak: 
        Andia, 13 
        20003 Donostia (Gipuzkoa)

Gasteizko bulegoak (hirigunean): 
        Ramiro Maeztu, 10 behea 
        01008 Gasteiz, (Araba)

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: 

Ingurumen-baimenaren eskaera integratuak, gutxienez, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 12. artikuluan jasotako dokumentazioa izango du. Dokumentazioa honakoa da:

 

  • Oinarrizko proiektua, gutxienez honako alderdiak dituena:
    • Jardueraren eta instalazioen, ekoizpen-prozesuen eta produktu motaren deskripzio zehatza eta irismena.
    • Sailkatutako jarduerei dagokion udal lizentzia lortzeko eskatzen den dokumentazioa.
    • Dagoeneko baimendutako instalazio bat asko aldatzen bada, aldaketa horrek aldatutako zatia edo zatiak.
    • Instalazioa kokatuko den lekuaren ingurumen-egoera eta aurreikusten diren balizko eraginak, bai eta beren ustiaketa amaitutakoan sor daitezkeenak ere.
    • Instalazioan erabilitako edo sortutako baliabide naturalak, lehengaiak eta bigarren mailakoak, substantziak, ura eta energia.
    • Instalazioan isurketak sortzen dituen iturriak.
    • Instalazioak airera, uretara eta lurzorura ustez jaurtiko dituen isurketen mota eta kopurua, bai eta, hala badagokio, sortuko diren hondakinen mota eta kopurua, eta horiek ingurumenari sor diezaieketen eragin esanguratsuak zehaztea.
    • Aurreikusitako teknologia eta erabiliko diren beste teknikak instalazioko isurketak aurreikusteko eta saihesteko, edo, ezinezkoa balitz, murrizteko.
    • Sortutako hondakinen aurreikusteari, gutxitzeari eta kudeaketari buruzko neurriak.
    • Isurketak eta isurpenak gutxitzeko eta kontrolatzeko aurreikusitako sistema eta neurriak.
    • Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen printzipioak betetzeko proposatutako gainerako neurriak.
    • Eskatzaileak aztertutako aukera nagusien laburpena.
  • Instalazioa dagoen lurretako Udalaren txostena, proiektua eta hirigintza-planeamendua bateragarriak direla ziurtatzen duena.
  • Hala badagokio, urari buruzko legediak eskatzen duen dokumentazioa, kontinenteko uretara isurketak baimentzeko, eta itsasertzei buruzkoak, lurretik itsasorakoak baimentzeko.
  • Indarrean dauden xedapenen arabera, eskatzailearen iritziz, konfidentzialtasuna zein datuk duten erabakitzea.
  • Beste edozein dokumentazio aplika daitekeen sektoreko araudian ezarritako baldintzak betetzen direla ziurtatzen duena, eska daitezkeen derrigorrezko fidantza edo aseguruei buruzkoa barne, hala badagokio.
  • Erabakitzen den beste edozein dokumentazio eta informazio, aplika daitekeen araudian dagoena.

Eskaera zehaztutako argibide guztien teknikoa ez den laburpenaz lagunduko da, ulermena errazteko informazio publikoaren izapideari dagokionez.

Zenbat kostatzen da: 

Doan

Eskaera ondorengo izapideak: 
  1. Eskaera egin aurretik, Udalak aipatu eskaerari erantsi behar zaion txostena eman behar du, gehienezko 30 eguneko epean.
  2. Dokumentazioa osatuta, informazio publikorako epea irekiko da, gutxienez 30 egunekoa izango dena.
  3. Informazio publikorako epea amaitutakoan, eskudun organoak espedientearen kopia eta jasotako alegazio eta oharrak bidaliko dizkie beren ardura diren gaiei buruzko ebazpena eman behar duten organoei.
  4. Udalak txostena emango du, 30 eguneko epean, aztertutako instalazioaren egokitasunari buruzkoa, bere eskumena den alderdi guztiena.
  5. Ingurumen-baimen integratua jaso behar duen jarduerak baimena behar badu komunitate arteko arroetako ur-jabari publikora isurketa egiteko, arroaren eskudun erakundeak txostena eman beharko du isurketa onargarria den ala ez diona, eta, hala badagokio, bere ezaugarriak eta hartu beharreko neurri zuzentzaileak zehaztu. Txosten horrek nahitaezko izaera dauka eta loteslea da, eta espedientea jasoz geroztik 6 hilabeteko gehienezko epean eman behar da.
  6. Eskudun organoak, proiektua osotasunean hartuta bere ebaluazioa egin ondoren, ebazpen-proposamena landuko du, eta bertan eman diren txosten lotesleetatik ateratako baldintzak erantsiko ditu, interesdunei zuzendutako entzute-izapidearen ondoren. Entzute-izapidean alegazioak aurkezten badira, eskudun organoei emango zaizkie aurreko izapideetan txosten lotesleak eman ditzaten, eta, horrela, 15 eguneko gehienezko epean, egokia iruditzen zaiena adieraz dezaten.
  7. Ingurumen-baimen integratua emateko, eskudun organoak prozedurari amaierako ebazpena emango du.
Erantzuteko epea: 
  • Udalak eman beharreko hirigintza-txostena, Ingurumen Organoari egin beharreko eskaeraren aurretik eduki behar dena: 30 egun.
  • Ingurumen Organoak, gehienezko ebazpen-epea: 10 hilabete.
Aplikatu beharreko araubidea: 

Ley 16/2002, uztailaren 1ekoa, Kutsaduraren prebentzioari eta integratutako kontrolari buruzkoa (BOE 157, 2002ko uztailaren 2koa).

Kudeaketaz arduratzen den udal saila: 
Eskaera egin aurreko hirigintza-txostena Hirigintza Sailak eman beharko du.
Organo ebazlea: 
Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko ingurumen sailburuordea. AAI ebazpena eman ondoren, Udalak, hala badagokio, jarduera-lizentzia emango du.
Gainerako informazioa: 

IPPC Legearen 28. artikuluak ezartzen duenaren arabera, AAIa emateko prozedurak sailkatutako jardueren udal lizentzia emateko prozedura ordezkatuko du, udal autoritatearen azken ebazpenaren ingurukoa izan ezik. AAIa, beraz,  udal autoritatearentzat loteslea da ingurumen-arloko gutxienezko alderdiak ezarri, lizentziak ukatu edo neurri zuzentzaileak ezarri behar badira.