Sailkatutako jarduera aurrez jakinarazi beharrekoa prozedura erraztu bidez (L-21)

OHARRA

Tramite gida eguneratzen ari gara. Ondoko helbidean aurkituko duzu:
Tramite gida berrian dauden tramiteak lehenesten dira.
 
 
Izendapena: 

Sailkatutako jarduera aurrez jakinarazi beharrekoa prozedura erraztu bidez.

Zer eta zertarako: 

Aurretiko jakinarazpena, jarduera edo instalazio publiko zein pribatu bat abian jartzeko eskubidea ematen duena, Euskal Herriko Ingurumenaren Babeserako 3/1998 Legearen II. Eranskinaren B) atalean daudenak, apirilaren 23ko 7/2012 Legeak aldatua. Prozedura erraztu horretan sartutako jarduerak honako ezaugarriak izan behar dituzte:

  • Gehienezko azalera erabilgarria, 100 m².
  • Egunezko funtzionamendu-ordutegia.
  • Ostalaritzarako eta olgetazko jardueretarako establezimenduen udal ordenantzaren aplikazio-esparruan ez egotea.
  • Produktu kimikoak biltegiratzeko Araudiaren (PKB) eta bere ITOen aplikazio-esparruan ez egotea.
  • Lokala ondo egokitua egotea, bertan burutu nahi den jarduerarako beharrezkoak diren instalazioak edukitzea eta obrarik egin beharrik ez izatea, banaketa, estaldura eta apaingarriei dagozkien aldaketa txikiak izan ezik.
  • Jarduerak hondakin arriskutsurik ez sortzea.
  • Ez dira dantza, kantu edo...
Nork eska dezake: 

Edozein pertsona edo entitatek, edo bere legezko ordezkariak.

Non eskatzen da: 

Aurrez aurre:

Udaletxean (Plaza Nagusia, 5) 8:30etik  14:00etara, astelehenetik ostiralera, eta larunbatetan 9:00etatik 12:30era (abuztuko eta Aste Santuko larunbatetan izan ezik).

Postaz:

Postetxeetan posta ziurtatu bidez.

Informazio gehiago:

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: 
  • Eskaera-inprimakia – Sailkatutako jardueraren aurretiko jakinarazpena prozedura erraztuaren bidez.
  • Ziurtagiria, berariazko Udalaren ereduaren arabera, eskudun teknikariak emandako ziurtagiria, non ziurtatzen den jarduera edota instalazioak indarrean dagoen araudiaren baldintza guztiak betetzen dituela.
  • Jarduera berriaren planta-planoa, barruko banaketarekin, altzariak ere azaltzen dituena; elektrizitate kaxa nagusia eta suteen aurkako babeserako instalazioak ere (larrialdietako argiak, su-itzalgailuak, etab.).
  • Ekonomia Jardueren Zergan alta  (Gipuzkoako Foru Ogasuna).
  • Dagokion tasa ordainduta dagoela egiaztatzen duen dokumentua.
Zenbat kostatzen da: 

Ordenantza fiskalean ezarritako tasak, zerbitzu publikoak eskaini eta administrazio-jarduerak egiteagatiko tasak arautzen dituena.

Eskaera ondorengo izapideak: 
  1. Dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea, eta, ondo badago, eskaera erregistratzea, dokumentazioarekin batera.
  2. Eskatzaileari eskaeraren zigilatutako kopia ematea egiaztagiri gisa.
  3. Hirigintza Sailera bidaltzea, eta kopia Kontu-hartze Sailera eta Udaltzaingora.
Erantzuteko epea: 

Aurreikusitako epea: unean bertan.

Aplikatu beharreko araubidea: 
  • 3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurumena babesteko Legea.
  • Hiri Antolamenduaren Plan Orokorra eta udal ordenantzak.
  • Eraikuntza Kode Teknikoa (314/2006 E.D., martxoaren 17koa, eta gainerako xedapenak), bereziki OD SS eta OI ESI.
  • Suteen aurkako babeserako instalazioen araudia (1942/1993 E.D., azaroaren 5ekoa).
  • 213/2012 Dekretua, urriaren 16koa, EAEko hots-kutsadurari buruzkoa.
  • 68/2000 Dekretua, apirilaren 11koa, non irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen diren.
  • Behe-tentsiorako eta JTOetarako Erregelamendu Elektroteknikoa (842/2002 E.D., abuztuaren 2koa).
  • Eraikinetako Instalazio Termikoetako Erregelamendua (1027/2007 E.D., uztailaren 20koa).
  • Arau tekniko-sanitarioak eta E.J.ko Osasun Sailak ezarritako gainerako baldintzak, hala badagokio.
  • Ordenantza fiskala, zerbitzu publikoak eskaini eta administrazio-jarduerak egiteagatiko tasak arautzen dituena.
Kudeaketaz arduratzen den udal saila: 
Hirigintza Saila.
Organo ebazlea: 
Ez da egokia.