Lizentzia edo baimena ematea bide publikoa erabiltzeagatik eta mahai eta aulkiekin hartzeagatik (L-14)

OHARRA

Tramite gida eguneratzen ari gara. Ondoko helbidean aurkituko duzu:
Tramite gida berrian dauden tramiteak lehenesten dira.
 
 
Izendapena: 

Lizentzia edo baimena ematea bide publikoa erabiltzeagatik eta mahai eta aulkiekin hartzeagatik.

Zer eta zertarako: 

Mahaiak eta aulkiak ipintzeko lizentzia erabilpen publikoa duten guneetan.

Nork eska dezake: 

Ostalaritza-jarduera duen pertsona edo entitate titularrak, edo legezko ordezkariak.

Non eskatzen da: 

Aurrez aurre:

Udaletxean (Plaza Nagusia, 5) 8:30etik  14:00etara, astelehenetik ostiralera, eta larunbatetan 9:00etatik 12:30era (abuztuko eta Aste Santuko larunbatetan izan ezik).

Postaz:

Postetxeetan posta ziurtatu bidez.

Informazio gehiago:

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: 
  • Eskaera-inprimakia, non eskatzen diren mahai eta aulki kopurua zehazten den.
  • Hartuko den gunearen krokisa.
  • Aldameneko establezimenduetako titularren baimena, udal ordenantzan aurreikusitako egoeretarako aipatzen denaren arabera.
Zenbat kostatzen da: 

Herriko leku publikoaren erabilera pribatua edo aprobetxamendu berezia dela-eta, ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko 8.1 eranskinean ezarritako tasak. 

Eskaera ondorengo izapideak: 
  1. Dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea, eta eskaera eskaneatzea eta erregistratzea, dokumentazioarekin batera.
  2. Eskatzaileari eskaeraren zigilatutako kopia ematea egiaztagiri gisa.
  3. Hirigintza Sailera bidaltzea.
  4. Txosten teknikoa egitea.
  5. Alkatetzak ebaztea.
  6. Kontu-hartze Sailera bidaltzea kitapena jaulki dezan.
  7. Interesdun pertsonari jakinaraztea.
Erantzuteko epea: 
  • Aurreikusitako epea: hilabete.
  • Legezko epea: 3 hilabete.
  • Administrazio-isiltasuna: ezezkoa.
Aplikatu beharreko araubidea: 
  • Udal ordenantza, bide publikoa erabiltzea eta mahai eta aulkiekin hartzea arautzen duena.
  • Ordenantza fiskala, jabari publikoaren erabilera pribatua edo aprobetxamendu berezia dela-eta ordaindu beharreko tasak arautzen dituena.
Kudeaketaz arduratzen den udal saila: 
Hirigintza
Organo ebazlea: 
Alkatetza