Etxebizitzetan obra xehea egiteko lizentzia (L-10.4)

OHARRA

Tramite gida eguneratzen ari gara. Ondoko helbidean aurkituko duzu:
Tramite gida berrian dauden tramiteak lehenesten dira.
 
 
Izendapena: 

Etxebizitzetan obra xehea egiteko lizentzia.

Zer eta zertarako: 

Administrazio-baimena, obra xeheak egiteko eskubidea ematen duena. Obra xehetzat hartzen dira eraikinaren arkitektura- edota egitura-konfigurazioari eragiten ez diotenak, esaterako, kanpoko arotz-lana aldatzea, estaldurak mantentzea eta erreteila egitea, fatxadak mantentzea eta pintatzea, barruko banaketa aldatzea, eraikineko instalazio komunak aldatzea, balkoiak ixtea eta toldoak ipintzea.

Nork eska dezake: 

Edozein pertsona edo entitatek, edo bere legezko ordezkariak.

Non eskatzen da: 

Aurrez aurre:

Udaletxean (Plaza Nagusia, 5) 8:30etik  14:00etara, astelehenetik ostiralera, eta larunbatetan 9:00etatik 12:30era (abuztuko eta Aste Santuko larunbatetan izan ezik).

Postaz:

Postetxeetan posta ziurtatu bidez.

Informazio gehiago:

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: 
  • Eskaera-inprimakia.
  • Berariazko dokumentazio teknikoa:
  • Obraren aurrekontu zehaztua.
  • Fatxaden kolorezko argazkiak eta bizikideen adostasuna toldoak ipintzeko.
  • Segurtasun eta Osasun azterketa altueran egindako obretarako (estaldura eta fatxadetan).
  • Argazkiak eta bizikideen adostasuna balkoiak ixteko. Itxiturak Udal ordenantza bete behar du.
  • Planoak, 1/50 eskalan, barruko banaketa obretan. Banaketa berriak indarrean dauden bizigarritasun-baldintzak bete beharko ditu, eta ez dio eraikinaren egiturari eragingo. Egurrezko egitura duten eraikinen kasuan, obrak eskumendun teknikariak gainbegiratu beharko ditu.
  • Zerga ordaindu izana ziurtatzen duen dokumentua.  
Zenbat kostatzen da: 
  • Eraikinen, Instalazioen eta Obren zergak arautzen dituen ordenantza fiskalaren eranskinean arautzen denaren araberako zerga.
  • Ordenantzaren 5. Eranskinean ezartzen den tasa, zerbitzu publikoak emateagatik eta administrazio-jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituena.
  • Hobarietarako, ikusi Eraikinen, Instalazioen eta Obren zergak arautzen dituen ordenantza fiskalean ezartzen dena.
Eskaera ondorengo izapideak: 

1. Dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea, eta, ondo badago, eskaera erregistratzea, dokumentazioarekin batera.

2. Eskatzaileari eskaeraren zigilatutako kopia ematea egiaztagiri gisa.

3. Hirigintza Sailera bidaltzea.

  • Eskaera aztertzea, hirigintza-arauetara egokitzen den egiaztatzeko.
  • Txosten teknikoa ematea.

4. Alkatetzak ebaztea.

5. Kontu-hartze Sailera bidaltzea, hirigintza-arauetara egokitzen den egiaztatzeko.

6. Eskatzaileari jakinaraztea.

Erantzuteko epea: 
  • Aurreikusitako epea: 15 egun.
  • Gehienezko legezko epea: hiru hilabete.
  • Administrazio-isiltasunaren eragina: ezezkoa, ekainaren 26ko 8/2013 Legean arautakoaren arabera, hirien birgaitzeari, biziberritzeari eta berrikuntzari buruzkoa.
Aplikatu beharreko araubidea: 
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 207. artikulua eta hurrengoak (EHAA 138, 2006/7/20koa).
  • Indarrean dagoen Udal Plan Orokorra.
  • Ordenantza fiskala, Eraikinen, Instalazioen eta Obren zergak arautzen dituena.
  • Ordenantza fiskala, zerbitzuak eskaintzeagatik eta administrazio-jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituena.
  • Eraikitzen ari diren obretako Segurtasunari eta Osasunari buruzko arauak, 1627/1977 E.D..
  • Oinarrizko dokumentuak – Eraikuntza Kode Teknikoak.
  • Obra motaren arabera, aplikagarria den beste edozein erregelamendu edo lege-xedapen.
Kudeaketaz arduratzen den udal saila: 
Hirigintza eta Ingurumen Saila.
Organo ebazlea: 
Alkatetza
Gainerako informazioa: 

Bide publikoan edukiontzia jartzea beharrezkoa izanez gero, baimena eskatu behar da, bere aldetik, dagokion inprimakian (ikusi izapidea – Elementu lagungarriak bide publikoan ipintzeko lizentzia).

Udalak egokiak iristen zaizkion obra-ikuskatzeak egiteko eskubidea gordetzen du.