Lokaletan obra xehea egin aurretik egin beharreko jakinarazpena (L-10.2)

OHARRA

Tramite gida eguneratzen ari gara. Ondoko helbidean aurkituko duzu:
Tramite gida berrian dauden tramiteak lehenesten dira.
 
 
Izendapena: 

Lokaletan obra xehea egin aurretik egin beharreko jakinarazpena.

Zer eta zertarako: 

Aurretik egin beharreko jakinarazpena, lokaletan obra xeheak egiteko eskubidea ematen duena, horien erraztasun teknikoa eta eraikuntza- eta ekonomia-izaera xumea dela-eta proiekturik behar ez dutenean.

Obra horiek honakoak izan daitezke: horma, zoru eta sabaien akaberen ordezkapena edo aldaketa; komunen berrikuntza eta barne-instalazioen berrikuntza. Obra horiek ez diote inoiz eraikinaren arkitektura- edota egitura-konfigurazioari eragingo, ez eta komunak diren elementuei ere.

Izapide honetatik kanpo geratzen dira ostalaritza eta jolas-jarduerarako establezimenduen udal ordenantzaren aplikazio-esparruko lokalak, hala nola egurrezko sostengu-egitura dutenak.

Nork eska dezake: 

Edozein pertsona edo entitatek, edo bere legezko ordezkariak.

Non eskatzen da: 

Aurrez aurre:

Udaletxean (Plaza Nagusia, 5) 8:30etik  14:00etara, astelehenetik ostiralera, eta larunbatetan 9:00etatik 12:30era (abuztuko eta Aste Santuko larunbatetan izan ezik).

Postaz:

Postetxeetan posta ziurtatu bidez.

Informazio gehiago:

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: 
  • Eskaera-inprimakia. Lokalean obra xeheak egingo direla jakinarazpena.
  • Egingo diren obren aurrekontua.
  • Zerga eta obra-tasa ordaindu izana egiaztatzen duen dokumentua
Zenbat kostatzen da: 

Ordenantza fiskala, Eraikinen, Instalazioen eta Obren zerga arautzen duena.

Ordenantza fiskalaren 5. Eranskina, zerbitzu publikoak eskaini eta administrazio-jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituena.

Eskaera ondorengo izapideak: 
  1. Dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea, eta, ondo badago, eskaera erregistratzea, dokumentazioarekin batera.
  2. Eskatzaileari eskaeraren zigilatutako kopia ematea egiaztagiri gisa.
  3. Hirigintza Sailera bidaltzea, eta kopia Kontu-hartze Sailera eta Udaltzaingora.
Erantzuteko epea: 

Aurreikusitako epea: unean bertan.

Aplikatu beharreko araubidea: 
  • Hiri Antolamenduaren Plan Orokorra eta udal ordenantzak.
  • Eraikuntza Kode Teknikoa (R.D. 314/2006 E.D., martxoaren 17koa, eta gainerako xedapenak), bereziki OD SS eta OI ESI.
  • 213/2012 Dekretua, urriaren 16koa, EAEko hots-kutsadurari buruzkoa.
  • 68/2000 Dekretua, apirilaren 11koa, irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena.
  • Behe-tentsiorako eta JTOetarako Erregelamendu Elektroteknikoa (842/2002 E.D., abuztuaren 2koa).
  • Eraikinetako Instalazio Termikoetako Erregelamendua (1027/2007 E.D., uztailaren 20koa).
  • Segurtasuna eta osasuna: 1627/1997 E.D..
  • Aplikagarria den beste edozein erregelamendu edo lege-xedapen.
  • Ordenantza fiskalak.
Kudeaketaz arduratzen den udal saila: 
Hirigintza eta Ingurumena.
Organo ebazlea: 
Ez da egokia.