ETXEBIZITZETAN obra xehea egiteko baimena, aurrez jakinarazita (L-10.1)

OHARRA

Tramite gida eguneratzen ari gara. Ondoko helbidean aurkituko duzu:
Tramite gida berrian dauden tramiteak lehenesten dira.
 
 
Izendapena: 

ETXEBIZITZETAN obra xehea egiteko baimena, aurrez jakinarazita.

Zer eta zertarako: 

Prozedura honen bidez interesdunak etxebizitzan obra txikiak egingo dituela jakinaraziko dio udalari.
Obra txikitzat joko dira espazioen antolaketari, egiturako elementuei edo kanpoko fatxadei eragiten ez dieten lan guztiak. Gauzatze materialaren gehienezko aurrekontua 15.000€.
Obra txikiko aurrekomunikazioaren aurkezpen hutsak udal tasa baten sortzapena dakar. Tasa hura aurretik ordaindu behar da, eskariarekin batera, herriko Ordenantza Fiskalak arautzen duen arabera.

Nork eska dezake: 

Edozein pertsona edo entitatek, edo bere legezko ordezkariak.

Non eskatzen da: 

Aurrez aurre:

Udaletxeko HAZ bulegoan, astelehenetik larunbatera

Ordutegia: 8:30-14:00 (Sábados 9:00-12:30)

Internet bidez:   Hasi on-line tramitazioa 

Zerbitzuaren inguruko informazioa: 

Telefonoz: 943157200

Emailez: sarrera@azpeitia.eus
 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: 
  • Eskaera-inprimakia. Etxebizitzan obra xeheak egingo direla jakinarazpena.
  • Egingo diren obren aurrekontua.
  • Zerga ordaindu izana egiaztatzen duen dokumentua.
Eskaera inprimakia: 
Zenbat kostatzen da: 

Obra lizentzia: aurrekontuaren %5
Tasak:

  • 3.005,06€ baino gutxiagoko aurrekontudun instalazio, eraikin eta lanengatik           26,80€
  • 3.005,06 eta 18.030,36€ bitarteko aurrekontudun instalazio, eraikin eta lanengatik            53, 60€

Salbuespena:

  • Gaur egun dauden baserrien berrikuntza lanak, beti ere obraren aurrekontuak 36.060,72 euro gainditzen ez baditu eta baserriaren jatorrizko arkitektura errespetatzen bada, honen erabilera edozein dela ere. (Salbuespena momentuan adieraziko da).

 Hobariak:

  • %90eko hobaria izango dute, eraikuntza, instalazio edo obrek, pertsona ezinduen irisgarritasun eta habitagarritasun baldintzak errazten dituztenean (Salbuespen eta hobarien eskaerak aparteko espediente bezala hartuko dira. Aldez aurretik, zerga eta tasaren ordainketa egin behar da).

 

Eskaera ondorengo izapideak: 

1.Dokumentazioa egiaztatu eta egiaztagiria eman.

2.Udaleko Ikuskapen zerbitzuak obrak arau urbanistikoak betetzen dituela  egiaztatuko du.

3.Udal-ikuskapeneko txostena aurkakoa bada dagozkion neurriak jarriko dira.

Erantzuteko epea: 

Aurreikusitako epea: unean bertan.

Kudeaketaz arduratzen den udal saila: 
Hirigintza eta Ingurumena.
Organo ebazlea: 
Ez da egokia.
Gainerako informazioa: 

Bide publikoa erabiltzea beharrezkoa izanez gero, baimena eskatu behar da, bere aldetik, dagokion inprimakian (ikusi izapidea – Elementu lagungarriak bide publikoan ipintzeko lizentzia).