Titularitate-eskualdaketa jakinaraztea sailkatutako jardueretan (L-09)

OHARRA

Tramite gida eguneratzen ari gara. Ondoko helbidean aurkituko duzu:
Tramite gida berrian dauden tramiteak lehenesten dira.
 
 
Izendapena: 

Titularitate-eskualdaketa jakinaraztea sailkatutako jardueretan.

Zer eta zertarako: 

Interesdunak/ek egin beharreko izapidea sailkatutako jarduera bateko titularitatea aldatu nahi duenean/dutenean.

Nork eska dezake: 

Interesdun edonork edo pertsona horren legezko ordezkariak.

Non eskatzen da: 

Aurrez aurre:

Udaletxean (Plaza Nagusia, 5) 8:30etik  14:00etara, astelehenetik ostiralera, eta larunbatetan 9:00etatik 12:30era (abuztuko eta Aste Santuko larunbatetan izan ezik).

Postaz:

Postetxeetan posta ziurtatu bidez.

Informazio gehiago:

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: 
  • Eskaera-inprimakia
  • Jakinarazpen-idazkia, bi alderdiek berariazko inprimakian egina (egungo titularra eta titular berria).
  • Berariazko dokumentazioa:
    • Egungo titularraren eta titular berriaren NAN. Pertsona juridikoak badira, IFK eta ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentazioa.
    • Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta edo aldaketa (EJZ).
    • Jarduera-lizentziaren erreferentzia.
    • Irekitze-lizentziaren erreferentzia edo bere garaian aurrez emandako jakinarazpena.
    • Dagokion tasa ordaindu izana egiaztatzen duen dokumentua.
  • Eskualdatzea ez bada alde bikoa, eta, beraz, egungo pertsona titularra ez bada titular berriarekin batera bertaratzen, eskuratu den modua egiaztatu beharko da -inter vivos (bizien artekoa) edo mortis causa (heriotza dela-eta) izan den-, lokalaren jabetza, eta jardueraren titularrak jarduerarekin ez duela zerikusirik (adb: jaraunspena onartzea, dohaintza, jabetza-eskritura, kontratu-etetea, etxegabetzea…).

Eskualdatze horrekin, indarrean dagoen jardueran ezin izango da inolako aldaketarik edo zabalkuntzarik egin.

Eskualdatzea automatikoa da, betiere indarrean dauden arauen araberakoa bada:

Lizentzia 171/1985¹ Dekretua indarrean sartu aurretik lortu bazen (ikus aurreneko xedapen iragankorra), lizentziaren titular berriak, jarduera legeztatzeko, teknikari eskudunak idatzitako proiektua aurkeztu beharko du. Proiektu horretan egiaztatu beharko da jarduera goian aipatutako dekretuak ezartzen dituen arau teknikoetara egokitzen dela. Proiektua aurkezteko epea sei hilabetekoa da, eskualdaketaren egunetik kontatzen hasita. Legeztatze-proiektua aurkezteko betebeharra bete ezean, Udalak beharrezkoak diren neurri zuzentzaileak hartzeko aginduko du, eta egokiak joz gero, kautelazko neurriak ere ezarriko ditu.

  • 171/1985¹ Dekretua, ekainaren 11koa, etxebizitzetarako hiri-lurretan jartzekoak diren ekintzabide nekagarri, osasunkaitz, kaltegarri eta arriskutsuekin erabili beharreko arau teknikoak onartzen dituena (1985-06-29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria).
Zenbat kostatzen da: 

Ordenantza fiskalaren 6. eranskina, zerbitzu publikoak eskaini eta administrazio-jarduerak egiteagatiko tasak arautzen dituena.

Eskaera ondorengo izapideak: 
  1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eta, ondo badago, eskaera eskaneatu eta erregistratu dokumentazioarekin batera.
  2. Eskatzaileari eskaeraren zigilatutako kopia ematea egiaztagiri gisa.
  3. Hirigintza Sailera bidaltzea, eta kopia Kontu-hartze Sailera eta Udaltzaingora.
  4. Hirigintza Sailak dokumentazioa gainbegiratzea.
Erantzuteko epea: 

Unean bertan.

Aplikatu beharreko araubidea: 
  • Udalbatzen Zerbitzuen Araudiaren 13. artikulua (55-06-17ko Dekretua).
  • Ordenantza fiskala, zerbitzu publikoak eskaini eta administrazio-jarduerak egiteagatiko tasak arautzen dituena.
Kudeaketaz arduratzen den udal saila: 
Hirigintza
Organo ebazlea: 
Ez da egokia.
Gainerako informazioa: 

Udalak egokiak iruditzen zaizkion ikuskapenak egiteko eskubidea gordetzen du.