Banantze-lizentzia (L-06)

OHARRA

Tramite gida eguneratzen ari gara. Ondoko helbidean aurkituko duzu:
Tramite gida berrian dauden tramiteak lehenesten dira.
 
 
Izendapena: 

Banantze-lizentzia.

Zer eta zertarako: 

Administrazio-baimena, orubeak, lursailak, finkak edo lurrak banantzeko.

Nork eska dezake: 

Lursailaren jabeak edo bere legezko ordezkariak.

Non eskatzen da: 

Aurrez aurre:

Udaletxean (Plaza Nagusia, 5) 8:30etik  14:00etara, astelehenetik ostiralera, eta larunbatetan 9:00etatik 12:30era (abuztuko eta Aste Santuko larunbatetan izan ezik).

Postaz:

Postetxeetan posta ziurtatu bidez.

Informazio gehiago:

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: 
  • Eskaera-inprimakia.
  • Egungo lursailaren deskripzioa, eskrituren araberakoa, eta dituen azalera eta mugen aipamena; gainera, bananduko den lursailaren deskripzioa, bere azalera eta mugekin, bai eta jatorriko lursaila ere, bere azalera eta mugekin hori ere.
  • Katastroan dagoen lursailaren planoaren kopia, eta bertan azalduko da egungo egoera eta ondoren geratuko liratekeen lursailak, aipatu lursailak ondo bereizteko moduko tamaina edo eskalan.
  • Justifikatutako kasuetan Jabetza-erregistroan egungo lursailaren ziurtagiria eskatu ahal izango da, hala nola lursailen topografia-planoa.
  • Lokalen banantze edo bateratze kasuetan, OHZren ordainagiria edo katastro-erreferentzia.
Zenbat kostatzen da: 

Zerbitzu publikoak eskaintzeagatik eta administrazio-jarduerengatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantzaren 5. eranskina.

Eskaera ondorengo izapideak: 
  1. Eskaera-inprimakia jasotzea eta egiaztatzea, eta, ondo badago, eskaera erregistratzea dokumentazioarekin batera.
  2. Eskatzaileari eskaeraren zigilatutako kopia ematea egiaztagiri gisa.
  3. Hirigintza Sailera bidaltzea.
  4. Ondorengo izapideak:
  • Eskaera eta proiektua aztertzea, eta hirigintza-arautegiari egokitzen zaizkiola egiaztatzea.
  • Txosten teknikoa ematea.
  • Alkatetzak ebaztea.
  • Kontu-hartze Sailera bidaltzea kitapena jaulkitzeko.
  • Idazkaritza Sailak interesdun pertsonari jakinaraztea.
Erantzuteko epea: 
  • Aurreikusitako epea: 15 egun.
  • Gehienezko legezko epea: bi hilabete.
  • Administrazio-isiltasunaren ondorioak: ezezkoa, ekainaren 26ko 8/2013 hirien birgaitzeari, biziberritzeari eta berrikuntzari buruzko Legean araututakoaren arabera.
Aplikatu beharreko araubidea: 
  • 2/2006 Lurzoru eta Hirigintzari buruzko Legearen 38tik 40rako artikuluak, eta Lege beraren 207. artikulua eta hurrengoak.
  • Indarrean dagoen Udal Plan Orokorra.
  • 19/95 Legea, uztailaren 4koa, nekazaritza ustiategiei buruzkoa.
  • 8/2013 Legea, ekainaren 26koa, hirien birgaitzeari, biziberritzeari eta berrikuntzari buruzkoa.
Kudeaketaz arduratzen den udal saila: 
Hirigintza eta Ingurumen Saila.
Organo ebazlea: 
Alkatetza
Gainerako informazioa: 

Lizentzia emanda ulertzen da, baldintza honekin: dagokion egintzan gauzatu den dokumentu publikoa udaletxean aurkeztu behar da, lizentzia eman eta hiru hilabeteko epean, bestela bertan behera geratuko baita; epe hori soilik behin eta arrazoi justifikatu bati esker luzatu ahal izango da. Epe horrek eta bere luzapenak dakarte lizentziaren iraungitze-epea, aurrez interesdunari entzunda