Tramiteen gida

Udaleko sail guztiek lagundu dute TRAMITEEN ESKULIBURUA osatzen. Agiri bizia da eta prozedurak aldatzen diren heinean aldatuz joango da.

Agiri honen helburua da herritarrek Azpeitiko Udalarekin egin ditzaketen tramiteei buruzko informazioa modu argi eta errazean erakustea. Tramite bakoitzerako fitxa bat sortu da, informazio esanguratsuenarekin eta dagokion kasuan, aurkeztu beharreko eskaera orria zuzenean fitxatik deskarga daiteke.

Tramite bakoitzaren kontsulta, tramitearen arabera edo/eta sailaren arabera bila daiteke.

Tramitea Zer eta zertarako
Banakako garraio-laguntzak espetxe-erregimenean dauden pertsonen familiakoentzat (S-21)

Aldizkakoak ez diren izaera ekonomikoko prestazioak, espetxeetan dauden pertsona zigortuak edo behin-behineko espetxealdian daudenak bisitatzeko familiakoen joan-etorri gastuei zati batean erantzuteko.

Informazio gehiago Eskaera inprimakia
Diru-sarrerak Bermatzeko Laguntza ekonomiko eskaera (DSBL) - (S-07)

Diru-sarrerak bermatzeko laguntza ekonomikoa Gipuzkoako Lurralde Historikoan modu egonkorrean bizi eta bizikidetasun-unitatearen oinarrizko beharrak asetzeko diru-sarrerarik edo behar adinakorik ez duten pertsonentzat da.

Informazio gehiago Eskaera inprimakia
Familia- zein gizarte-esparruan moldatzeko laguntza teknikoak (S-10)
  • Autonomia pertsonala sustatzeko banakako laguntza ekonomikoak eta laguntza-produktuak,  eguneroko jarduerak egin ahal izateko, eta ezintasun edo mendekotasun egoeran dauden pertsonak gizarteratzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak edo beste eskudun administrazio batek hala onartuta.
  • Laguntza ekonomikoak honako arloetako laguntza-produktuak erosteko:
    • Mugikortasun pertsonala eta garraiobideetan sartzea.
    • Hiri- eta eraikin-irisgarritasuna.
    • Norberaren babesa eta zaintza.
    • Altzariak eta etxebizitzako moldaketak.
    • Komunikazioa, informazioa eta seinaleztatzea.
Informazio gehiago Eskaera inprimakia
Garapenerako lankidetza-egitasmoak garatzen dituzten Gobernuz Kanpoko Erakundeentzako (GKE) laguntza ekonomikoak (S-19)

Aldizkakoak ez diren prestazio ekonomikoak garapenerako lankidetza-egitasmoak antolatzeko eta burutzeko, garapen-bidean dauden nazioetako herritarren baldintza sozio-ekonomikoak hobetzeko direnak. 

Informazio gehiago Eskaera inprimakia
Gizarte Larrialdiko Laguntzak (S-02)

Aldizkakoak ez diren eta ekonomia-izaera duten prestazioak, berariazko ohiko edo ezohiko gastuei aurre egiteko nahikoa baliabide ez duten pertsonentzat, eta horien gizarte-bazterketa aurreikusteko, saihesteko edo leuntzeko beharrezkoak direnak. 

Informazio gehiago Eskaera inprimakia
Gizarte-esparruko eta esparru sozio-sanitarioko elkarteei laguntza ekonomikoak (S-26)

Aldizkakoak ez diren prestazio ekonomikoak, elkarte, talde eta ordena erlijiosoek urtean zehar egingo dituzten jardueretarako, gizarte zerbitzuen esparruko xedea dutenak (esparru sozial eta sozio-sanitarioa) Azpeitiko udalerrian, eta bere onuradunak Azpeitiko biztanleak direnean.

Informazio gehiago Eskaera inprimakia
Gizarte-ongizateko Fondoa (GOF) eskatzea (S-06)

Aldizkako prestazio ekonomikoa 65 urtez gorakoentzat, duten desgaitasunagatik ezin dutenak lanean jardun eta, beste diru-sarrerarik ez daukatenez, beren oinarrizko beharrak ezin dituztenak ase. Bi mota daude: zahartasuna eta desgaitasuna.

Informazio gehiago Eskaera inprimakia
Haurtzarorako eta gaztarorako udal diru-laguntzak arautu gabeko hezkuntzaren esparruko formazio-ekimenak finantzatzeko (S-20)

Aldizkakoak ez diren izaera ekonomikoko prestazioak, beka edo diru-laguntzak, Azpeitian bizi diren haur eta gazteek arautu gabeko hezkuntzaren esparruan formazio-ekimenak egin ahal izateko.

Informazio gehiago Eskaera inprimakia
Kontribuziorik Gabeko Pentsio eskaerak (KGP) - (S-03)

Pentsio-eskaerak (KGP), kontribuzio mailan pentsiorik ez duten pertsonentzat. Erretiroagatik edo desgaitasunagatik izan daiteke. 

KGP oinarrizko beharrak asetzeko aldizkako ordainketa da. Gainera, “gutxieneko berme” motakoa da, pertsonak beste diru-sarrera batzuk baditu, bermatutako gehienezko kopururaino ordaintzen baitzaio.

Bi motatakoak dira:

  • KGP desgaitasunagatik
  • KGP erretiroagatik.
Informazio gehiago Eskaera inprimakia
Mendekotasunagatiko prestazio ekonomiko eskaerak (S-22)

Baloratutako mendekotasun-maila duten pertsonentzako prestazio ekonomikoak dira.

  • Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa.
  • Familiaren inguruan artatu ahal izateko prestazio ekonomikoa.
  • Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa.
Informazio gehiago Eskaera inprimakia
Terapia-komunitatera joateko garraio-laguntza (S-18)

Drogamenpekotasunen errehabilitazio-zentroetara joateko garraio-laguntzak lortzea, toxikomanoek edo antzeko kolektiboek errehabilitazio-programa egiteko.

Informazio gehiago Eskaera inprimakia
Udal laguntza ekonomikoak, banakakoak eta familia mailakoak, gizarte-bazterketa edota muturreko behar egoerak arintzeko (S-14)

Aldizkakoak ez diren eta izaera ekonomikoa duten prestazioak, ohiko edo ezohikoak diren berariazko gastuei aurre egiteko nahikoa ez diren diru-sarrerak dituzten pertsonentzat, gizarte-bazterketa egoerak aurreikusteko, saihesteko edo arintzeko beharrezkoak direnak.

Informazio gehiago Eskaera inprimakia