Tramiteen gida

Udaleko sail guztiek lagundu dute TRAMITEEN ESKULIBURUA osatzen. Agiri bizia da eta prozedurak aldatzen diren heinean aldatuz joango da.

Agiri honen helburua da herritarrek Azpeitiko Udalarekin egin ditzaketen tramiteei buruzko informazioa modu argi eta errazean erakustea. Tramite bakoitzerako fitxa bat sortu da, informazio esanguratsuenarekin eta dagokion kasuan, aurkeztu beharreko eskaera orria zuzenean fitxatik deskarga daiteke.

Tramite bakoitzaren kontsulta, tramitearen arabera edo/eta sailaren arabera bila daiteke.

Tramitea Zer eta zertarako
Eskolako kirol-egiturak garatzeko diru-laguntzak (S-25)
  • Eskola-kirolaren kudeaketa eta arretarako berariazko egiturak garatzeko ikastetxeentzako diru-laguntzak. Laguntza horiek honako helburu hauek lortzeko bideratzen dira:
  • Izaera iraunkorreko berariazko egiturak sortzea eta garatzea, lehen hezkuntzako ikastetxeetan eskola-kiroleko jardueren kudeaketa eta arreta hobetzeko.
  • Eskola-kiroleko teknikarientzako formazio-jarduerak. 
Informazio gehiago Eskaera inprimakia
Joxe Takolo beka (S-24)

Lehiaketa-erregimeneko laguntza ekonomikoa, alpinismoarekin zerikusia duten maila altuko eta originalak diren proiektuak garatzeko.

Informazio gehiago Eskaera inprimakia
Kirol-jarduerak eta ekitaldiak antolatzeko diru-laguntzak. (S-11.2)

Laguntza ekonomikoak, kirol-klubei, beste entitate edo pertsonei  kirol-jarduerak eta ekitaldiak antolatzeko, Azpeitiko kirol-aktibitatea edota turismoa sustatze aldera 

Informazio gehiago Eskaera inprimakia
Kirol-klubentzat diru-laguntzak, ohiko jardueretarako (S-11)

Laguntza ekonomikoak, norgehiagoka-erregimenean, Azpeitiko kirol-klubei  kirola sustatzeko beren ohiko jarduerak egin ahal izateko, kirol-modalitate bakoitzaren arauzko denboraldia hartzen duen epearen arabera.

Informazio gehiago Eskaera inprimakia