wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

Parekidetasuna sub

Jabetze eskola

AZPEITIA EMAKUMEENTZAKO JABETZE ESKOLA

  • Zer da?

    IKASTAROAK – TAILERRAK

    2017ko otsailetik ekainera

    Azpeitiko Jabetze Eskolen helburua, emakumeei, beren burua eta bizitzaren jabe izateko tresnak eskaintzea da. Eskola, maila pertsonalean eta kolektiboan indartu, elkarrekin ikasi, errealitateari ikuspegi feminista batetik begiratu, eta gure parte-hartze sozio-politikoa handitzen lagunduko digun topagunea da. Gipuzkoako Jabetze Eskolen Sareko kide gara 2010 urteaz geroztik. Prestakuntza eskaintza anitza eta parte hartzailea osatzeko, emakumeen proposamenetatik eta parekidetasuna bultzatzeko lan-ildoen lanketetatik abiatzen gara. Gure eskolan parte hartzera animatu nahi zaituztegu, jendarte parekideago baterako bidea elkarrekin egin dezagun!

  • IKASTAROAK / urtarrila-ekaina

    1. AHALDUNTZEA GORPUTZA ETA BIODANTZAREN BITARTEZ:

    Biodantzaren bitartez, gure gaitasunak ezagutu, onartu eta geure egiten ikasiko dugu. Mugimenduak eta musikak, nor garen hobeto ulertu eta onartzeko aukera ematen dute, gure potentzialekin konektatzeko modua egokituz; eta dantzak hori guztia adierazteko bidea eskaintzen digu. Dantzatzea bizirik sentitzea da, gure ahalduntzean aurrera egiteko aukera.

    Irakaslea: Mentxu Arjonilla Iraupena: 24 ordu ( 36 €, langabetu eta ikasleek 24 €) Noiz: otsailaren 16tik maiatzaren 18ra, ostegunetan. Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara Hizkuntza: euskara

    2. “HISTORIARAKO EMAKUMEAK” TAILERRA

    Historia tradizionalak emakumeen sormen, aurkikuntza, ikerketa, edota ekarpenak ezkutatu ditu. Tailerrean, garai eta testuinguru ezberdinetako zortzi emakumeren biografiak ezagutuko ditugu. Emakume horiek genero-estereotipoak hautsi eta ekarpen esanguratsuak egin dituzten arlo politikoan, sozialean, zientifikoan, intelektualean edota artistikoan. Horrela, beraien memoria berreskuratuko dugu, gure memoria, errekonozimendu ekintza moduan.

    Irakaslea: Leticia Martinez-Alcocer. Iraupena: 12 ordu (18 €, langabetu eta ikasleek 12 €) Egunak: Otsailaren 14tik ekainaren 6ra, hamabostean behin, astearteetan. Ordutegia: 18:30etik 20:00tara, astearteetan. Hizkuntza: euskara/gaztelera

    3. EROTISMO ETA AUTOEZAGUTZA TAILERRA: Guztiok dugu erakartzeko edo erakarrita sentitzeko beharra, baina tarteka badirudi gure alde erotikoa lokartuta dagoela, edo zentsuratuta. Zer espero da emakumeotaz? Zeintzuk dira gure erotismoaren inguruan jasotako “aginduak”? Zeinek esaten digu zaharregiak garela, potoloegiak edo “ama”egiak erakargarriak izateko? Gure pentsamenduak aztertuko ditugu, hainbat “genero” aginduetatik askatzeko; gure alderdi erotikoa esnatzeko ariketa praktikoak egingo ditugu; eta oztopoez eztabaidatuko dugu, hain justu ere horien eragina gainditzeko.

    Irakaslea: Clara Wolfram. Iraupena: 16 ordu (24 €, langabetu eta ikasleek 16 €) Egunak: Martxoaren 4 eta 25, apirilaren 29 eta maiatzaren 13, larunbatak. Ordutegia: 10:00etatik 14:00tara Hizkuntza: euskara

    4. “MENDI ORIENTAZIO” IKASTAROA

    Mendian ibiltzea gustuko baduzu, eta mendian ongi orientatzen ikasi nahi baduzu, bakarrik joan edota lagun artean egiten dituzun ibilaldiak gidatzeko, hauxe da zure ikastaroa. Ikastaroan zehar, mendian orientatzeko tresnak erabiltzen ikasiko dugu, gustuko dugun praktika hori, era autonomo eta seguruan egin ahal izateko: mapak irakurri, iparrorratzak erabili eta mendian egoki orientatzen ikasiko dugu.

    Irakaslea: Patri Espinar. Iraupena: 20 ordu (30 €, langabetu eta ikasleek 20 €) Egunak: apirilak 22, 29; maiatzak 13, 20 eta ekainak 3 larunbatetan. Ordutegia: 9:30etik 13:30era Hizkuntza: euskara

    5. “EMOZIOAK NOLA LANDU” TAILERRA Ikastaro hau, gure emozioak ezagutu, ulertu eta erabiltzen jakiteko beharretik sortzen da. Helburua, emozio horiekiko oreka lortu, eta ongi sentitzea da; emozioekin lan eginez, osasunerako, berdintasunerako, plazererako eta tratu onetarako inguru bat sortuko dugu. Burua, gorputza eta emozioak orekatzeko Mindfulness teknika erabiliko dugu: momentuko esperientzian atentzioa jarri, burua lasaitu eta gure emozioei entzunez, gure burua hobeto ulertuko baitugu.

    Irakaslea: Pepa Bojó. Iraupena: 18 ordu ( 27€, langabetu eta ikasleek 18 €). Noiz: martxoaren 29tik maiatzaren 31ra, asteazkenetan. Ordutegia: 17:30etik 19:30era Hizkuntza: gaztelera.

    6. NESKA GAZTEENTZAKO AUTODEFENTSA FEMINISTA TAILERRA

    Autodefentsa tailerrean, emakumeen bizipenak abiapuntutzat hartuta, emakumeon askatasuna urratzen duten indarkeria mota guztiei aurre egiteko baliabideak irakatsiko dira. Emakumeen jabetzea sustatuz, indarkeriari aurre egiteko alternatiba eta erantzun indibidual eta kolektiboak eraikiko ditugu.

    Irakaslea: Alaitz Mañes (Emagin elkartea). Iraupena: 24 ordu (tailerra doan izango da) Egunak: otsailaren 3tik maiatzaren 26ra, ostiraletan, hamabostean behin. Ordutegia: 17:30etik 20:30era Hizkuntza: euskara

  • ARGIBIDEAK

    IZENA EMATEKO EPEA: Urtarrilaren 23tik otsailaren 3ra.

    NON EMAN BEHAR DA IZENA:

    Goizez: Udaleko Parekidetasun Saila. Azpeitiko udaletxea (3. solairua). 943 15 79 28. Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

    Arratsaldez eta larunbat goizetan: Emakumeen Txokoa. Goiko Kale, 12 behea. 943 15 70 55.

    OHARRAK Haurtzaindegi-zerbitzua egongo da, aurretik eskatzen duenarentzat.

    Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

 

 

 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information