wrapper

Parekidetasuna sub

Elkarretaratzea eta hitzaldiak izango dira Azaroaren 25aren bueltan

Elkarretaratzea eta hitzaldiak izango dira Azaroaren 25aren bueltan

Larunbatean izango da Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna, eta Azpeitiko Udalak hainbat ekimen prestatu ditu herriko elkarte eta eragileekin elkarlanean. Larunbatean bertan izango da horietako lehena: 12:00etan, elkarretaratzea egingo da plazan, Denon Bizitzak Erdigunean plataformako kideek antolatuta. Ondoren, azaroaren 30eko greba feminista orokorrera atxikitzeko argazki erraldoia aterako da.

Gehiago irakurri
LGTBI+ pertsonen errealitateak ezagutu eta herri bizigarriagoa  lortzeko egitasmoa hasi du udalak

LGTBI+ pertsonen errealitateak ezagutu eta herri bizigarriagoa lortzeko egitasmoa hasi du udalak

Eihera kooperatibaren laguntzaz, herriko LGTBI+ pertsonen errealitateak ezagutu eta ekintza-plan bat osatu nahi du Azpeitiko Udalak. Helburua da pertsona horien bizi baldintzak hobetu ahal izateko neurri eta politika zehatzak diseinatu ahal izatea.

Egitasmoak hainbat fase izango ditu: hasteko, herriko LGTBI+ pertsona, eragile feminista, elkarte eta norbanako ezberdinekin bilduko dira Eiherako teknikariak, kolektiboaren behar, aldarrikapen eta ikuspegiak jasotzeko. Ondoren, udaleko sailekin lan-saioak egingo dira, administrazioaren barruan dauden muga, zailtasun eta aukerak arakatzeko. Azkenik, egindako ibilbidearen berri eman, eta sortutako neurri eta politiken aurkezpena egingo da.

Gehiago irakurri
​ Nafarroako hilketa matxista salatzen du udalak

​ Nafarroako hilketa matxista salatzen du udalak

Nafarroan eraildako 7 urteko haurraren hilketa salatu nahi du udalak. Indarkeria bikarioko kasua dela egiaztatuko balitz, hamabi lirateke 2003tik Euskal Herrian bortxa matxistaren ondorioz hildako haurrak. Hildakoaren senitarteko zein gertukoei bere elkartasuna adierazteaz gain, hilketa salatzeko mugimendu feministak antolatu ditzakeen mobilizazioekin bat egiten du udalak.

Gehiago irakurri
Aho batez onartu dute indarkeria matxistaren biktimei arreta emateko protokoloa

Aho batez onartu dute indarkeria matxistaren biktimei arreta emateko protokoloa

Azaroko ohiko udalbatzarra egin dute gaur, eta EH Bilduko nahiz EAJko zinegotzien adostasunarekin onartu dute indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta emateko bigarren erakunde arteko protokoloa. Besteak beste, bi dokumentu biltzen ditu protokoloak: alde batetik, indarkeria matxista kasuetan emakumeen arreta hobetzeko erakundeen arteko (Azpeitiko Udala, Osakidetza eta Ertzaintza) koordinazioa nola egin zehazten duen dokumentua, eta, bestetik, udalak indarkeria matxista kasuen aurrean salaketa publikoa egiteko gauzatu beharreko jarduketei buruzko dokumentua.

Gehiago irakurri
Eraberrituta dator sexu, genero eta bikote aholkularitza zerbitzua

Eraberrituta dator sexu, genero eta bikote aholkularitza zerbitzua

2012tik eskaintzen du Azpeitiko Emakumeen Txokoak hezkuntza eta sexualitate aholkularitza zerbitzua. Hasieratik, herritarren kezkak eta nahigabeak bideratzeko asmoa izan du, betiere genero ikuspegia kontutan hartuta. Ikasturte honetan, zerbitzua eraberrituta eta izen berriarekin dator: Lardaxka sexu, genero eta bikote aholkularitza izenpean hasiko da martxan.

Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea