wrapper

Oharrak

Parekidetasuna sub

Emakumeen Mundu Martxarekin bat egiten du Azpeitiko Udalak

Emakumeen Mundu Martxa Euskal Herriko herrietatik ibiliko da igandera arte. Martxa honek sare feminista bat sortu eta munduko matxismoa ikustaraztea nahi du eta helburu horrekin hasi zen karabana feminista abian martxoaren 6an Kurdistanen. Azpeitiko Udalak bat egiten du egitasmoarekin eta bere atxikimendua eta babes osoa eman nahi dio martxari. Era berean, berdintasunaren alde lan egiteko eta gure esku dauden baliabideekin neurriak hartzeko konpromisoa hartzen dugu helburu hauek lortzeko asmoz:

Gehiago irakurri

Jabetze Eskoletan antolatutako ikastaroen aurkezpena egingo da bihar, asteartea

KARTELA Jabetze Eskolak 2015-02

Emakumeen Txokoak urria eta abendua bitartean eskainiko dituen ikastaro eskaintza berria luzatu du. Munduko dantzak: Bollywood, Irakurbide feministak literaturan, Antzerkia, Autodefentsa, 'Zirkoa eta gorputz adierazpena' eta Batukada izango dira aurtengo ikastaro eta tailerrak. Interesatuek eskaintza berriaren zuzeneko informazioa ezagutzeko aukera izango dute bihar, asteartea, 19:00etan Emakumeen Txokoan.

Hemen, Emakumeen Txokoak eskaintzen dituen zerbitzu eta ikastaroen eskuorria.

Gehiago irakurri

Bakoitzaren gorputza eta mugimenduak ezagutzeko ikastaroa antolatu da

Udarako Emakumeentzako Jabetze Eskolen barruan, "Zirkoa eta Gorputz Adierazpena" tailerra antolatu du Parekidetasun sailak. Emakumeen Txokoko arduradunek agertu dutenez, jolasaren bidez, gorputza eta mugimenduak ezagutzeko aukera eskainiko du ikastaroak. "Zirkotik datozen elementuak lantzeaz gain, koloreetan, naturako elementuetan eta objetuetan inspiratuko gara. Gorputza, bere inguruan dagoen guztia imitatzeko gai delako. Banaka, binaka eta taldeko dinamikak gauzatuko ditugu. Espazioaren kontzientzia, oreka, kontzentrazioa, irudimena, konfidantza... landuko ditugu, beti ere bakoitzaren gaitasunez jabetuz. Norberak bere helburuak markatuko ditu, eta irakasleak prozesu horretan bidelagun izango dira", esan dute.

Hona hemen informazio osatua:

Gehiago irakurri

2015-2016 ikasturtean ikastaroak emateko proposamenak jasotzeko epea ireki du Hezkuntza sailak

Udal Hezkuntza Sailak, urtero bezala, dei egiten die, datorren ikasturtean Azpeitian ikastaroren bat eman nahi dutenei, proiektua aurkeztera. Aurkeztutako proiektuen balorazioa egingo du Udalak. Aukeraketa fasean sartu ahal izateko, honako baldintzak bete behar dira:

1. Ikastaroa emango duenak, lantzea proposatzen duen gaiaren inguruko titulazio egokia izatea, edota horretan lan esperientzia duela agertzen duten agiriak izatea.
2. Zerbitzu hau herrian beste leku batean ez eskaintzea.
3. Udaleko sail bateko helburuekin bat egitea.

Gehiago irakurri

Tratu Onen festa egingo da ekainaren 5ean, Azkoitian, Hezkidetza foroak antolatuta

tofesta

Tratu Onen festa ospatuko da ekainaren 5ean Azkoitian, Harremonak Hezkidetza Planaren barruan. Festa honekin, zaintza eta tratu onak herriko plazara ekarri eta erdigunean jarri nahi dira. "Elkarren zaintza klabea da pertsona bezala eta komunitate mailan modu osasuntsu batean bizi ahal izateko. Gero eta ikusgarriagoa, gero eta nabarmenagoa da albokoen beharra daukagula, beraiekin dittugun harremanek aberasten gaituztela, eta elkarren beharrak asetzeko aldamenekoek duten garrantzia. Tratu Onetan entrenatu beharra daukagu eta horretara dator TO! festa". Horrela, Hezkidetza Planaren erakusgarri izango den programa bat antolatu dute, alde batetik, eta bestetik, herritarren ekarpenak jasotzeko TO! Azoka espazioa ere ireki dute.

Badira 6-7 bat urte Azkoitian eta Azpeitian Udalen bultzadaz Hezkidetza lantzen hasi zirela eta azken ikasturteotan bultzada nabarmena izan du programa honek, eragile mordoxka biltzea lortu du eta egitasmo zehatz ugari jarri ditu martxan. Tratu Onen festaren bitartez, ikasturte honetan egindako lan guztia ospatu nahi dute, "hain urrats sendo eta garrantzitsuak eman ditugun ikasturtea borobildu nahi dugu, egindako urrats nabarmenak plazara ekarri eta herritarrekin konpartitu nahi dituzte. Honakoak dira egindako egitasmoak:

Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information