wrapper

Oharrak

Parekidetasuna sub

Martxoaren 8ko Udal Adierazpena

plenoa

Martxoko ohiko plenoan adierazpena onartu zuten udal taldeek aho batez Emakumeen Nazioarteko eunaren harira. Honako lau konpromiso hartu zituen Udalak: berdintasun politikak indartzea;  udal jardueran genero mainstreaming-a lantzen jarraitzea, herriko kale izendegia errebisatu eta emakume izenak ezartzea; emakume eta talde feministek deitutako mobilizazioetan parte hartzea.

Gehiago irakurri

Jabetze Eskolaren ikastaroetan izena emateko epea ostiralean bukatuko da

Jabetze Eskolak otsailetik aurrera ikastaro berriak jarriko ditu abian. Munduko dantzan: Bollywood ikastaroa,; autoestimua lantzeko ikastaroa; Antzerki Jolasak: bizitzako erreminta; idazketa lantegia; zaindu, geure burua zainduz tailerra eta batuka ikastaroak daude antolatuta. Izen ematea ostiralean, urtarrilaren 23an, bukatuko da. Izena eman nahi dutenek horretarako aukera dute goizetan udaletxeko Parekidetasun Sailean  (943 15 79 28 eta parekidetasuna@azpeitia. eus ), edota arratsetan eta zapatu goizetan Emakume Txokoan (943 15 79 55 edota Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.).

Horretaz gain, munduko feminismoen inguruko hitzaldi zikloa ere antolatu dira. Hala, otsailaren 17an Latinoamerikako feminismoaz ariko dira; otsailaren 24an, Afrikako emakumeen mugimenduetan sakontzeko aukera izango da; eta martxoaren 2an, islamiar munduko feminismoak izango dira hizketagai. Hitzaldi guztiak 19:00etatik aurrera izango dira Emakumeen txokoan.

 

Gehiago irakurri

Plax! Sexu eta bikote aholkularitza zerbitzua indartu du Udalak

P1090424

Izan duen harrera ikusita, Azpeitiko Udalak zerbitzua indartu, eta aurrez aurreko kontsultetarako zerbitzua zabaldu du. Hemendik aurrera, hilean asteazken arrats batean eta zapatu goiz batean izango da zerbitzu honen aurrez aurrekoetarako aukera. Horretaz gain telefonoz eta Internet bidez (Udalaren webgunetik) ere kontsultak egiteko aukera dute herritarrek. Atzo aurkeztu zuten zerbitzu indarberritua.

Gehiago irakurri

Azaroaren 25a egunero delako, Azpeitiko Udalak gaurko kontzentrazioan parte hartzera deitu ditu herritarrak

Gaur, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da eta Azpeitiko Udalak, indarkeria kasu guztiak gaitzetsi eta gaur arratsaldean 19:00etan plazan egingo den kontzentrazioan parte hartzera deitu nahi ditu herritarrak. "Eraso guzti hauen jatorria emakume eta gizonen botere harremanetan kokatzen dela aitortzen dugu, gizarteko esparru guztietan ematen den botere harremanetan alegia. Horregatik, herritar guztion konpromisoa beharrezkoa da arazo larri honekin amaitzeko, egunero delako azaroaren 25a".

Azpeitiko Udalak bere arduraz jabeturik, lanean jarraitzeko asmoa du eta hala, ondorengo konpromisoak hartuko ditu hurrengo Udalbatzan:

Gehiago irakurri

Emakumenganako indarkeriaren aurka antolatutako ekintzetan parte hartzera deitu du Udalak

azaroak25 15

Azaroaren 25ean emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna izango da, eta Azpeitiko Udalak, 2015ean udaletxean artatu diren indarkeria matxista kasuen berri eman, eta egun horren baitan Bilgune feministak eta Azpeitiko Emakumeen Mahaiak antolatutako egitarauaren berri ematea du gaur, osteguna. Udal ordezkariek agertu dutenez, 2015ean zehar 8 indarkeria matxista kasu berri ezagutu dira udaletxean, guztiak 27 eta 41 urte bitarteko emakumeak. "Datu hauek erakusten dute oraindik ere emakumeenaganako indarkeria gaur egungo gizartearen arazo larrienetarikoa dela, eta guztiok erantzunkizuna dela arazo honi irtenbidea ematea. Azpeitiko Udalak gogor salatu nahi ditu indarkeria mota guztiak: erailketak, eraso fisikoak, bortxaketak, abusu sexualak, mehatxuak, oihuak, irainak, umilazioak, mespretxuak, umore sexista eta publizitate sexista, kontrol mota guztiak, e.a. Eraso guzti guztiak dira larriak, kasu denetan urratzen baitira emakumeen eskubideak", adierazi du Estitxu Elduaien zinegotziak.

Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information