wrapper

Oharrak

Parekidetasuna sub

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Adierazpen Instituzionala

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Adierazpen Instituzionala

Martxoaren 8a da, Emakumeon Nazioarteko Eguna. Urteetako borrokak gogoratzeko eta ospatzeko aukera ematen digu baina, batez ere, emakumeon egoeraren inguruko hausnarketak partekatu eta balantzea egiteko aukera ona izaten da.

Gehiago irakurri
Martxoaren 8rako egitarau bateratua osatu dute Udalak eta herriko eragileek

Martxoaren 8rako egitarau bateratua osatu dute Udalak eta herriko eragileek

Azpeitiko Udala, Baigera, Emakumeen mahaia, Paradisu Zinema zinekluba, Ikastetxeak eta ikastetxeetako ikasleek marxtoaren 8rako, Emakumeen Nazioarteko egunerako egitarau bateratua landu dute, eta gaur prentsaurrean aurkeztu dute. Leire Etxaniz Parekidetasun zinegotziak azpimarratu du, "aurten, azken urteotan eragile desberdinek beren aldetik antolatu dituzten ekintzak elkarlanean koordinatuta" antolatzeko apustua egin dela. Bihar bertan, Baigeran egingo den mahainguruarekin hasiko dira ekintzak abian. 

 

Gehiago irakurri
Azken orduotan Tolosan eta Durangon jazotako emakumeenganako indarkeria kasuak salatu nahi ditu Udalak

Azken orduotan Tolosan eta Durangon jazotako emakumeenganako indarkeria kasuak salatu nahi ditu Udalak

Azken orduotan gertatutako emakumeenganako indarkeria kasuak gogor salatu eta gaitzetsi nahi ditu Azpeitiko Udalak. Biktimei eta beren senide eta lagunei bere babesa azaldu nahi die Udalak eta giza eskubide guztiak errespetatuak izan daitezen lanean jarraitzeko konpromisoa berresten du.

Bide horretan, emakumeek astegun zein asteburu, goizez nahiz goizaldean libre eta beldurrik gabe ibiltzeko eta sentitzeko neurriak hartzen jarraituko duela adierazi nahi du.

Gehiago irakurri
Emakumeen jabetzarako ikastaroak eta herritar ororentzako hainbat ekintza prestatu ditu Udalak

Emakumeen jabetzarako ikastaroak eta herritar ororentzako hainbat ekintza prestatu ditu Udalak

Azpeitiko Udalak datozen hilabeteotan Jabetza eskolaren bidez zein Emekume Txokoan eskainiko dituen ikastaro, tailer, zein bestelako ekintzen berri eman du. Leire Etxaniz Parekidetasun zinegotziak Emakume Txokoa emakumeen zein gizonen parekidetasuna sustatzeko tresna dela gogorarazi du, eta "herritar guztiei irekita dagoen espazioa" dela azpimarratu du. Eta, aurten, V. urteurrena ospatzen ari dela ekarri du gogora.

Gehiago irakurri
Azken indarkeria sexista kasu larriak salatu nahi ditu Azpeitiko Udalak

Azken indarkeria sexista kasu larriak salatu nahi ditu Azpeitiko Udalak

Azken bi asteotan Euskal Herrian jazotako indarkeria sexista kasu larrien aurrean kezka azaldu nahi du Azpeitiko Udalak. Urte hasiera gogorra izan da. Azken bi asteotan hiru kasu oso larriren berri izan dugu. Azken biak atzo ezagutu genituen: Alde batetik, Burlatako gizon batek bere emaztea hil eta gorpua ibaira bota zuela deklaratu zuen; eta gaur oraindik gorpuaren bila dabiltza. Eta, beste aldetik, Valentzian dispertsatuta duten Sara Majarenas presoaren alabari aitak egindako eraso bortitzak hitzik gabe utzi gaitu.

Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information