wrapper

kultura sub

Bost proiektu lagunduko dira Sorkuntza Bekaren bidez

sorkuntza beka

Banatu da 2016ko sorkuntza beka. Beka honen lehen edizioa egin da aurten, eta Udala "oso pozik" dagoela adierazi du Ainara Larrañaga zinegotziak. Kultur sorkuntzaren bueltan, azken urteotan Kultur Mahairekin egindako lanketaren ondorio da beka hau, "baina sorkuntza eta sortzaile berriak bultzatzeko konpromisoa, azken aste eta hilabeteetan ikusi ahal izan den bezala, beka honetatik haragoko kontua da guretzat", jarraitu du Larrañagak. Bide horretan, gogora ekarri du, Soreasun sorkuntza gunea egiteko prozesua abian dela, eta "horretan gabiltza buru belarri herriko talde eta norbanakoekin".

Bekari dagokionez, guztira 10 proiektu aurkeztu dira, horietatik 8 azpeitiarrek aurkeztu dituzte eta "horrek erakusten du gure herrian badirela kultura sortzeko harra duten herritarrak", azpimarratu nahi izan du. Disziplina askotariko eta maila altuko proiektuak jaso direla jakinarazi du, eta epaimahaiak ez duela lan erraza izan erabakia hartzerakoan.

Gehiago irakurri

Kultur dinamika indartu eta Soreasuko proiektua garatzeko pauso kualitatiboa eman dute Udalak eta Kultur Mahaiak elkarlanean

soreasu

 

Pauso garrantzitsuak eta asko eman dira azken urteotan Azpeitian, kultur arloan. Dinamika bizi eta ugari ematen dira, baina badira hobetu beharrekoak edota hutsuneak ere, leku guztietan bezala. Horiei irtenbidea eman eta Soreasuri bizia emateko prozesu bat dute abian Udalak eta Kultur Mahaiak. Azken hilabete luzeetan aritu dira Soreasuko hariari tiraka iritzi eta hausnarketak trukatzen elkarren artean, zein kulturako talde zein hainbat norbanakorekin. Baina fase berri bat eman eta pauso kualitatibo bat emateko unea iritsi dela iritzi diote. Eztabaida eta hausnarketak plazaratu, eta ideia eta ekarpenak biltzekoa. Horretarako, lehen zita zapaturako egina dago, 10:00etatik aurrera Sanagustinen. Soreasuz, sormenaz eta beste hainbat kontutaz hitz egiteko aukera izango da batzar irekian. 

Josu Labaka kultur batzordeburuak azaldu duenez, "egin nahi duguna azaltzera gatoz, edota dagoeneko egiten ari garena, hasiak baikaude lanean. Baina eztabaida zabaldu nahi dugu. Iritziak, beharrak, asmoak... elkarri kontatu eta horrela kulturan ditugun hutsuneei erantzuna emanez sortu nahi dugu Soreasuko sormen gunea". Eztabaida orain egitearen arrazoiak ere eman ditu: "Sanagustingo proiektua egonkortuta dago, plaza ederra da artistentzat. Baina belaunaldi berriak sormenari bultzaka datoz. Sortzeko gune faltari aurre egiteko, kultur dinamika oraindik eta gehiago indartzeko, elkarlana handitzeko, belaunaldi aldaketari atea irekitzeko eta Soreasuri duena baino bizi handiagoa emateko helburua dugu erronka berri honekin". Azpeitiak duen kultur dinamika bizia denboran mantendu beharrekoa irizten dio, eta horretarako kultura bizi mantendu behar dela ere aipatu du.

Gehiago irakurri

Sanisidroak ospatuko dituzte Aratz-errekan

Udaberriarekin batera datoz Azpeitiko auzoetako festak. Maiatzean, Aratz-Errekako sanisidroek emango diote hasiera errenkadan etorriko diren festei. Ondoren izango baitira, Nuarbe, Enparan Kaleko zein Sanjuandegiko festak.

Aratz-Errekako festak ostiral arratsaldean hasiko dira, eta asteburu osoan izango da zer ikusi eta zer gozatua.

Gehiago irakurri

10 proiektu aurkeztu dira Sorkuntza Bekara

sorkuntza beka

Apirilaren 18an bukatu zen Sorkuntza Bekara proiektuak aurkezteko epea, eta guztira 10 asmo edota lan aurkeztu dira. "Gustura gaude bekak izan duen harrerarekin, eta aurkeztutako proiektu kopuruarekin", azaldu du Ainara Larrañaga zinegotziak.

Kultur Mahaiarekin elkarlanean, aurten sortu da beka hau, eta bere helburua da herriko kultur dinamika indartzen laguntzea, norbanakoei beren proiektuak aurrera eramateko laguntza eskainiz. "Erantzunak erakutsi digu jendea kultur sorkuntzarako gogoz dagoela", azaldu du Larrañagak.

Kultura Batzordeko hiru kide eta Kultur Mahaiko beste hiru kidek osatu dute epaimahaia, eta dagoeneko hasi dira proeiktuak aztertzen. Horiek erabakiko dute bekaren banaketa nola egin. Maiatzaren bigarren hamabostaldian jakinaraziko da epaia.

Gehiago irakurri

Euskal Antzerki Topaketetarako kartel lehiaketarako lanak maiatzean aurkeztu beharko dira

kartela

Urtero gisa, azaroan ospatuko den XXXIV. Euskal Antzerki Topaketetarako kartela aukeratzeko lehiaketa jarri da abian. Duela aste batzuk antzerki topaketetan parte hartu nahi duten taldeek beren proposamena aurkezteko epea zabaldu zen (maiatzaren 6an bukatuko da). Orain berriz, maiatzean, kartelak aurkezteko epea irekiko da. Proposamenak maiatzaren 2tik 30era bitartean aurkeztu beharko dira udaletxean. Ondoren, lan guztiekin erakusketa egingo da, ekainaren 6tik 19ra, eta azkenik, epaimahaiak uztailean emango du jakitera irabazlearen izena. Kartel sarituak, 900 euro jasotzeaz gain, XXXIV. Euskal Antzerki Topaketetako irudi nagusia izango da.

Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea