wrapper

kultura sub

Azaroan izango dira 2017ko Euskal Antzerki Topaketan, baina Azpeitiko Udala hasi da urteroko ekimen berezi hori prestatzeko lanetan. Hori dela eta, azaroko zitan parte hartu nahi duten taldeei beren proposamenak aurkezteko epea zabaldu die. Martxoaren 27tik apirilaren 28ra bitartean izango da zabalik, eta honakoa aurkeztu beharko dute: 

  •  Obraren aurkezpena
  •  Sinopsia, laburpena
  •  Fitxa tekniko eta artistikoa
  •  Material grafikoa

Euskal Antzerki Topaketetan aurkezten diren lanek bi baldintza izaten dituzte ezinbestean betebeharrekoak; Euskal Herriko taldea izatea taularatzen duena, eta obra bera euskaraz izatea. 

Proiektuak udal kultur sailean aurkeztu beharko dira, bertara eramanez edota Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. Zalantzak argitu edotahelbidera bidalita. Edozein zalantza argitzeko bide horiek berak edota 943 15 70 68 telefonoa erabil daitezke. 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea