wrapper

kultura sub

Otsailaren 25ean, zapatua, Go!azen ikuskizunaren bi emanaldi izango dira Soreasu antzokian, 11:00etan eta 13:00etan. Saioetarako sarrerak astelehenean, otsailaren 13an, jarriko dira salgai 17:30etatik 19:00etara bitartean, Soreasu antzokiko takilan. Sei sarrera erosi ahal izango ditu pertsona bakoitzak, sei euroan bakoitza (Kultur bonoa dutenek, sarrera bat erdi prezioan erosteko aukera izango dute).

Ordu berean, Kulturaz webguneren bidez sarrerak erosteko aukera ere jarriko da. Ikuskizun bakoitzerako 100 sarrera jarriko dira sarean salgai.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea