wrapper

kultura sub

 

40 laguneko Hazparneko haur talde bat lagun dutela egin dute Azpeitiko umeek gaur eguerdian ohiko umeen danborrada. Azpeitia eta Hazparne senidetu zirela 30 urte betetzen dira aurten, eta urteurren horren baitako ekintzetako bat da bisita hori. 40 umeez gain, Hazparnen senidetza lantzeko duten Parezkatze Batzordeko lehendakaria den Danien Camblong ere izan da Azpeitian. 

Aurtengo danborradako karrozak ere gai horixe izan du: bi herrien arteko senidetza. Eta Leire Iriarte eta Naiara Larrañagak karroza ikusgarria egin dute.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea