Zapiak salgai
Urteri bezala, Udalak sansebastianetan balkoiak apaintzeko zapiak salgai jarri ditu Agirre, Belaetxe eta Kolpeka dendetan, 4 euroan.
Astebete eskas falta da sansebastianak heldu eta danbor hotsak Azpeitiko kaleak hartzeko. Egun horien aurretik, ordea, danbor taldeen entseguak antolatu ditu Udalak, urtero bezala. Helduen entseguak azken urteotan bezala Izarraitz pilotalekuan 21:00etan egingo dira; hilaren 12, 17 eta 18an. Umeenak, berriz, hilaren 16, 17 eta 18an izango dira Izarraitz Pilotalekuan 16:00etatik aurrera.
Zapiak salgai
Urteri bezala, Udalak sansebastianetan balkoiak apaintzeko zapiak salgai jarri ditu Agirre, Belaetxe eta Kolpeka dendetan, 4 euroan.