wrapper

kultura sub

bonoa

Kultura orohar eta euskal kultura bereziki bultzatzeko sortu zen duela 5 urte Azpeitiko Kultur Bonoa. Bere helburua kultura herritar guztien eskura jartzea izan da hasieratik, eta bide horretan segituko du 2017ko bonoak ere; hala, langabetuek, jubilatuek, Gazte txartelaren jabeek eta ikasle txartel jabeek bonoaren erdia ordainduko dute, hau da 30 euro. Bono normalak, berriz, 60 euroko prezioa izaten jarraituko du. Dagoeneko salgai daude Sanagustinen. "Kultur bonoa ateratzeko Kulturaz kooperatibak egiten duen esfortzua eskertu nahiko nuke lehenik. Izan ere, diruari begiratuta ziurrenik ez zen posible izango, baina kultura herritar denen eskura egiteari emandako garrantziari eta herritar orok kulturaz gozatzeko egiten den esfortsua txalotzekoa da", adierazi du Josu Labaka Kultura Batzordeburuak. 

Bide horretan, azken urteotan kultur mugimenduarekin sortutako elkarlanerako dinamika jarri nahi izan du balorean: "Elkarlanak eman gaitu ziurrenik bakarrik eman ezingo genituen pausoak ematera. Egiteko modu berri bat barneratu dugu guztiok, eta horrek gero eta pauso edo urrats handiagoak egiteko aukera eskaintzen digu", adierazi du. Kulturak Azpeitiko ekonomian nola eragin duen ere azpimarratu nahi izan du: "Kulturaren eta kultur bonoaren bilakaeraren paralelo joan da ekonomian Sanagustin bezalako azpiegitura batek bere inguruan izan duen bilakaera ere. Inguruan, Alde Zaharrean batik bat, eragin positiboa lortu du eta hori bera ere lorpena da guretzat", bukatu du. 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea