wrapper

Kultura

Kultur arloan herri bizia da Azpeitian. Azken urteotan Udalak eta herriko kultur mugimenduak elkarlanean abiatutako ibilbideak onura ugari ekarri dizkio Azpeitiari. Ia egunero dugu kultur ekitaldiren bat, kontzertu edo musika ikasleen entzunaldiren bat ez bada, banda, antzerkia edo hitzaldiren bat.

Kultura erreferentzia da Azpeitian; eta Azpeitiko kultur mugimendua erreferentzia da Azpeititik kanpo ere. Azpeitiko Kultur Mahaiarekin elkarlanean hamaika ekimen jarri ditugu abian, herriko kultur dinamika indartu eta sendotzeko; bide horretan garrantzitsua izan da Sanagustin kulturgunea. Azpiegitura hori egonkontuta Soreasu kulturaz, eta, batez ere, sormen proiektuekin betetzeko oinarria jarria dugu Dinamoa abian jarrita. Baina sormenari azpiegitura eskaintzean, sortzaileei baliabideak eskaintzeko asmoz sorkuntza bekek ere bere garrantzia dute bide horretan.

Euskal Antzerki topaketak, Azpeitia dantzan, organo klasikoaren zikloa, eta herrian disziplina ezberdinetan dabiltzan talde naiz norbanakoekin ere jarri ditugu eta jarriko ditugu hamaika proiektu martxan.

 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea