wrapper

kirola sub

'Zuk ere ahal duzu' ekimenak jarraipena izango du

IMG 1639

 

Emakumeak lasterka egitera animatzeko abian jarritako 'Zuk ere ahal duzu' programa martxoaren hasieran bukatzekoa bazen ere, parte hartzaileek jarraitzeko duten gogoa ikusita eta beraiek horrela eskatu dutelako luzatu egingo da. Hala, urte osora zabalduko da aurtengoan. Momentuz, arratsaldeko taldeak segituko du begiralearekin entrenatzen astearte eta ostegunetan, 18:15etik 19:30era. Saioak hasi eta bukatu igerilekuan egiten dira.

Goizeko taldea ez da osatu momentuz, ez da gutxieneko parte hartzaile kopururik osatu, baina osatzen bada hori ere mantendu daiteke. Beraz, izena eman nahi duen orok oraindik ere aukera du. Hala ere, jakinarazi nahi da jarraipena izango dela eta ez dela hutsetik hasiko berriro, baina korrika pixka bat aritzen dinenek jarraitzeko moduko erritmoa dutela.

Edozein zalantza eta galdera argitzeko eta izena emateko igerilekura bertara edota Udal Kirol Sailera jo dezake nahi duenak.


Gehiago irakurri

Ordutegi berezia dute Aste Santuan igerikekuak eta kiroldegiak

Aste Santua eta opor garaia dela eta, ordutegi berezia dute egun hauetan kiroldegiak eta igerilekuak. Hala, aste honetan eta hurrengoan goizetik ere irekita da kiroldegia. Aste egunetan, 10:00etatik 13:00ak arte eta 15:00etatik 21:00ak arte izango da irekita. Asteburutan, berriz, 9:00etatik 13:00ak arte eta 16:00etatik 20:00ak arte izango da irekita.

Igerilekuaren ordutegia, berriz, ostegunetik astelehena bitartean izango da berezia; jai egunak direla eta, jai egunetako ohiko ordutegia izango da bost egun horietan (zapatuan ere bai), eta 9:00etatik 13:00etara izango da irekita.

Gehiago irakurri

Joxe Takolo Bekara proiektuak aurkezteko epea zabalik da

Martxoaren 1ean ireki zen Joxe Takolo Bekan proiektuak aurkezteko epea, eta hilabetea bukatu bitartean aurkeztu beharko dira (martxoaren 31ka izango da proiektuak aurkezteko azken eguna). 16. urtez, Azpeitiko Udalak goi-mendizaletasunarekin lotuta dauden maila handiko eta proiektu originalak bultzatzeko asmoz jarri du abian beka.

Proiektu irabazleak 3.000 euro jasoko ditu, eta Azpeitiko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskal Herriko Mendi Federazioak eta Lagun Onak Mendi Bazkunak finantzatuko dute. Eta Euskal Herriko mendizale, mendi elkarte eta beste hainbat eratako elkarte eta taldeek eskatu dezakete.

Oinarriak

Iazko bekaduna, abiatzear
Iaz irabazle izan zen 'Incognita Patanogia 2015' proiektua gauzatzera abiatzear dira laguntza jaso zuten Ibai Rico, Evan Miles eta Eñaut Izagirre. Proiektuan zehaztu bezala, Txileko Patagoniako Hoste uhartean abentura, ikerketa eta alpinismoa bateratuko dituen proiektu batekin glaziarrak ikertzera abiatuko dira. Azpeitiko Udalak, zorterik onena opa diete beren proiektua nahi bezala eta aurreikusita bezala gauzatzeko.

Gehiago irakurri

Urrezko Aizkolarien Binakako Txapelketako Eusko Label Sari Nagusia igandean jokatuko da Izarraitz pilotalekuan

aizkora

Gaur eguerdian aurkeztu da udaletxean igandean Izarraitz pilotalekuan jokatuko den Urrezko Aizkolarien Binakako Txapelketako Eusko Label Sari Nagusia. Hiru bikote ariko dira finalean: Aitzol Atutxa II.a eta Ugaitz Mugertza II.a, Laurence O'Toole eta Iker Vicente, eta Jon Rekondo eta Ruben Saralegi. 12:00etan hasiko da norgehiagoka eta sarrerak leihatilan erosi beharko dira, 10:30etik aurrera. 20 euro balio du sarrera bakoitzak, eta 16 urtetik beherakoek ez dute ordaindu beharrik izango. Estitxu Elduaien Azpeitiko Udaleko Kirol batzordeburuak azaldu duUdalak "jarraituko dutela baliabideak jartzen aurrerantzean ere" aizkora eta horrelako txapelketak egiten jarraitzeko. Horrekin batera, azpeitiarrak animatu ditu igandeko proba ikustera.

Gehiago irakurri

Kirola arduraz egiteko, Kirol Patronatuko Bazkideentzat medikuntza zerbitzua indartzeko hitzarmena sinatu da

kirola

Azpeitiko Udalak Eliku Zentroarekin eta Urola Zentro Medikoarekin hitzarmena sinatu du Kirol Patronatuko Bazkideei Kirol medikuntza zerbitzu hobea emateko helburuz. Hitzarmen horren bidez bazkideek hiru mediku probetan prezio hobeagoak izateko aukera izango dute patronatuko txartela eta NAN-a erakutsiz gero.  Aurkezpenean izan ziren, Estitxu Elduaien eta Mikel Ibarzabal Udal zinegotziez gain, Aitziber Aizpuru eta Manolo Olalde bi zentroetako arduradunak.

Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea